2014/02/04

Iragan otsailaren 2an bere sorreraren 136. urteurrena ospatu zuen Chaco probintziako Resistencia hiriak, eta Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak festan parte hartu zuen, bertako beste komunitateekin batera. Ekitaldi nagusienetako bat 2 de Febrero parkean egin zen ikuskizuna izan zen eta hor izan ziren euskal etxeko kideak, ikurrinarekin, euskal immigranteen ordezkari. Iñaki Echarri bazkidea izan zen Kotoiaren Lurraren banderaria.
Gehiago irakurri...
2014/02/04

Santa Fe probintzia argentinarreko Rosario hiria izan da iragan urtarrilean aurtengo Dakar lasterketaren abiapuntua. Bi astez luzatu den lehiaketa Boliviatik ere pasatu zen eta Txileko Valparaison bukatu. Kostaldeko herri horretan igo ziren irabazleak podiumera ongi merezitako garaikurrak jasotzera. Proba hasi aurretik, eta Rosarioko euskal etxetik adierazi digutenez, Txomin Arana moto gidari bizkaitarra Zazpirak Bat-eko kideekin elkartu zen, Argentinako erreki tipiko bat dastaturik.
Gehiago irakurri...
2014/02/03

Iñigo Urkullu lehendakariak duela hiru hamarkadatik gora Euskal Herrira urtero ikasle estatubatuarrak ekartzen dituen USAC unibertsitate-partzuergoko ia ehun unibertsitari jaso zituen joan den ostiralean Gasteizen Lehendakaritzan, erakunde horretako Carmelo Urza irakasle euskal-amerikarra buru. Egun Estatu Batuetako hainbat estatutan presentzia duen USAC-ek Nevadako Renon dauzka bulego nagusiak, eta euskal jatorria duen erakundea da. 1.983an sortu zenetik hona, 7.250 bat ikasle etorri dira ikastera Euskal Herrira USACek eta EHUk indarrean daukaten ituna medio.
Gehiago irakurri...
2014/02/03

Iragan urtarrilaren 24 eta 25ean egin ziren Bilbon Antzinako eta Family Search elkarteen aurreneko Genealogia Jardunaldiak. Topaketak harrera ona izan zuen eta bi egunetan ehun lagundik gora bildu ziren bertara saioetako hitzaldi eta lantegia praktikoak jarraitzeko. Hizlariak Amagoia Guezuraga, Iñaki Odriozola, Juan Antonio Rodriguez eta Jon Koldo Fernandez García de Iturrospe izan ziren. Bertan izan ez zirenentzat, "Red de Antepasados" genealogia taldeak bi hitzaldi grabatu zituen eta YouTube-n jarri ditu, munduko genealogia zaleentzako eskuragarri.
Gehiago irakurri...
2014/02/03

Hamahiru herrialdetako 207 pertsonak hartu dute parte 2014ko urtarril honetan EuskalKultura.com-ek antolatutako euskal produktu zozketan. Kasu honetan sariak Joanes komikia, Kaliforniakoak liburua, Cocina Vasca liburua eta Korrontzi 2:1 diskoa ziren. Datozen lerroetan ematen ditugu xehetasunak, baina aurrera dezagun lau sariok Euskal Herriara, Argentinara eta Estatu Batuetara abiatuko direla.
Gehiago irakurri...
2014/01/31

Bartzelonako Euskal Etxeak aurkeztu egin ditu jada aurtengo Zinemaldia osatuko duten lanak: urtero legez, film luze zein laburrek eta fikzioak eta dokumentalek osatzen dute elkarteak Kataluniako hiriburura ekarri duen euskal zinearen uzta. Zinemaldia otsailaren 13tik 22ra egingo da eta aurten zine aretoetara jauzi egingo du gainera: saio guzti-guztiak Girona zinematan egingo dira.
Gehiago irakurri...
2014/01/31

Zozketan parte hartzeko aski da email bat bidaltzea eta sariak, lau, jator askoak dira: 'Joanes' komikia, ingelesez, Guillermo Zubiaga marrazkigileak zuzenean New Yorketik bidalia, 16. mendeko pirata euskaldunaren abenturekin; 'Kaliforniakoak' liburua, euskaraz, Asun Garikano egile, euskaldunen Kaliforniaren 1533tik 1848ra arteko historia puskak 495 orrialdetan; 'Cocina Vasca Campesina' liburua, gaztelaniaz, Marita Echave euskal-argentinarrak idatzia, bere txikitango sukalde moldeen usainean; eta Korrontzi talde mungiarraren azken CDa, euskal folk garaidea.
Gehiago irakurri...
2014/01/30

Urtero bezala, Europako Euskal Herrian ezezik, Santa Agedako euskal ohiturak Boisen ere gauzatuko dira datorren astelehenean, makilen hotsak lurraren kontra jotzeak eragiten duen kantu eta elkarretaratze festaren magiak hitzordu berezi honetan partaide diren haur eta helduen ilusioa berriz ere harrapatzen duenean. Festa berezia da Boisen ere, eta azken urteotan urtero gertatzen da Basque Block-eko Euskal Museoan, kanpoan Grove kalean eta bertako Leku Ona jatetxean, eta egun batzuk geroago errepikatzen da Boiseko Ikastolan.
Gehiago irakurri...
2014/01/30

AEBetako Idahotik hango bi elkartek egin dituzten euskal jaien berri heldu zaigu: batetik, Caldwellgo Euzkaldunak Basque Charities elkarteak arrakasta handia izan du aurten ere urteroko Basque Charity Dinner, Auction & Dance festarekin. Iragan urtarrilaren 18an egin zen jaiaren 46. edizioa, eta bertan bildutako dirua hirian beharra duten familiei laguntzeko erabiliko da. Bestetik, Mountain Home-n bertako euskal etxearen urteroko jaian hiru euskara irakaslek --Maria Fernandez, Izaskun Kortazar eta Itxaso Cayero-- euskal kanta herrikoien letrak eta esanahia erakutsi zieten elkartekoei, eta kantuan jarri zituzten bertako euskaldunak, giro ederrean.
Gehiago irakurri...
2014/01/29

Bata Euskal Herrian jaioa eta ondoren argentinaratua, bestea Argentinan jaio, eta Gernikara etorria, haurra zela bonbardaketaren lekuko izateko eta ondoren Argentinara itzulia, emigrazioaren fenomenoa eta Argentinako Euskal Herriaren egia barne-barnetik ezagutzen dute Félix Isidro Legarretak eta Roberto Luis Lejarretak. Biekin izandako elkarrizketak sarean ipini zituen iaz Buenos Aires probintzia erdialdeko UNICEN unibertsitateak bere webgunean. Diasporako beste bi lekukotasun.
Gehiago irakurri...