euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako datozen Euskal Aste Nazionalen egoitzak eta Argentina eta munduko beste zenbait hitzordu

2014/02/11

Argentinan nazio mailan 2014ean izango den hurrengo elkarretaratze esanguratsuena, Cañuelaseko Aberri Eguneko dantzari eta dantza taldeen hitzordua Irakurleentzat izan dezaketen interesagatik, datozen lerroetara bildu ditugu Argentinako Euskal Aste Nazionalari buruzko zenbait jakingarri eta Hego Ameriketako euskal gizatalde horrek antolatzen dituen beste hitzordu batzuen berri. Horri emendatu diogu Estatu Batuetako beste zenbait elkarretaratzeri buruzko aipu, norbaitek hauek guztiak aldez aurretik jakinda bertaratu nahi izango balu-edo.

Gehiago irakurri...


Necocheako EEak Donostiako Konstituzio Plaza birsortu zuen San Sebastian Eguna ospatzeko

2014/02/10

Agur afarian, Ane Anza dantzari donostiarrak San Sebastian Martxa dantzatu zuen Necocheako danborrek lagunduta (argazkiaEE) San Sebastian jaialdiak ireki du 2014an ere Necocheako euskal etxearen urteko egitaraua. Programa barruan mota askotako ekintzak garatu ziren, tartean pilota partidak, sukaldaritza tailerra eta erromeriak. Baina ohi legez erakargarri handiena danborrada izan zen. Eta danborrada eta 300 lagunentzako afari batekin amaitu zen Necocheako Aste Nagusiaren 34. edizioa. Nobedade gisa, Donostiako Konstituzio Plazaren itxura eman zitzaion areto batean burutu zen Pintxo Eguna.

Gehiago irakurri...


Euskara protagonista Chicagoko Unibertsitateko Ama Hizkuntzaren Eguneko egitarauan

2014/02/10

Chicagoko Unibertsitatearen kanpusa (argazkia www.uchicago.edu) Euskarak bere lekua izango du datorren otsailaren 21ean Chicagoko Unibertsitatean Ama Hizkuntzaren Egunaren karira egingo diren ekitaldietan. AEBetako Euskadiko Ordezkaritzak antolatuta, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin, "Celebrating Basque on International Mother Language Day” jardunaldia egingo da bertan. Hiru euskal adituk --Xabier Irujo, Karlos Arregi eta Amaia Gabantxo-- euskarari buruzko hiru hitzaldia eskainiko dituzte.

Gehiago irakurri...


Gaur gauean iritsiko dira euskal dantzak 'Mundu Guztia Alta Gracian' jaialdira, Cordobatarrak-en eskutik

2014/02/07

'Mundu Guztia Alta Gracian' jaialdiaren afixa Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, 2014 honetan ere aurkeztuko dira Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxeko dantzariak Alta Gracia herriko gizataldeen festara. Izan ere, gizatalde azoken eta kultur turismoaren alorrean Argentinako garrantzitsuenetakoa den ekimena da aurten 27 edizio betetzen ari den hau, Cordoba probintziako Alta Graciako herria antolatzaile. Hitzordua gaur da, otsailak 7, eta mugimendu handiko denboraldi baten hasiera bihurtuko da aurten bere 60. urteurrena ospatuko duen Gure Txokoa-ko gazteentzat. Alta Gracian, gaurko egitaraua gaueko 10etan hasiko da eta Cordobatarrak-ekoek jaiaren bi agertokietan dantzatuko dute beste hainbat kolektibitaterekin batera.

Gehiago irakurri...


San Nicolaseko Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du, Damian Cebeyk segitzen duelarik lehendakari

2014/02/07

Damian Cebey, artxiboko argazki batean (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Aires probintzia argentinarreko San Nicolas de los Arroyos-en, bertako Centro Vasco Euzkal Etxea (sic) izeneko euskal etxeak, bere barne araudiaren araberako bozka egin du, elkarteak egin beharreko zuzendaritza berritzea gauza zedin, eta ondorioz Damian Cebey-k segitzen du lehendakari, batzordekide dituela, besteak beste, Manuel Brogliatti, lehendakariorde; Fernando Ocariz, idazkari; Maria de los Angeles Domenech, idazkariorde; Oscar Nestor Ugarte, agiri-idazkaria; Ana Maria Erausquin, diruzain; eta Maria Teresa Arámburu, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


EHUko ikasle batek La Platako Euzko Etxea elkarteko trinketeari buruzko dokumentala egin du

2014/02/07

Euzko Etxea-ko pilotari gazteak dira dokumentaleko protagonistak Lohizune Amatria iruindarra Komunikazio graduko ikaslea da EHUn eta aurtengo ikasturteko lehen lauhilabetekoa Argentinako La Platan egin berri du, mugikortasun programa bati esker. Epe horretan euskal komunitatea ezagutzeko aukera izan du eta Euzko Etxea-ko trinketeari buruzko dokumental labur bat egin du. "Pelota paleta" izena du lanak eta bertan euskal etxeko pilotari gazteek joko berezi honen nondik-norakoak azaltzen dituzte. Horretaz eta Argentinako esperientziaz hitz egin EuskalKultura.com-ek Lohizunerekin.

Gehiago irakurri...


Boiseko kaleetan Santa Ageda eskean kantari ibili ziren hiriko euskara ikasleak

2014/02/06

Boiseko Euskal Museoan Santa Agedaren kantua entsaiatzen (argazkia Itxaso Cayero) Iragan otsailaren 3an Boiseko euskara ikasleak kalera kantuan atera ziren, Santa Agedaren tradizioari jarraiki. Ohitura bihurtu da Boiseko euskaldunen artean santa eskean ateratzea, beti ere euskara klaseetako ikasle eta irakasleen ekimenari esker. Taldera bildu ziren ere hiriko zenbait euskaldun eta ez euskaldunak ere; izan ere, euskaraz ez zekitenentzat kantuen letrak liburuxka batean bilduta banatu zituzten antolatzaileek. Giroa aparta izan zen eta Idahoko negu gorriari aurre egiteko gogoa eta kantuak jarri zituzten bertara bildu zirenek.

Gehiago irakurri...


Corpus Christi-ko Eusko Etxeak 'Kontaketa Harrigarrien' bigarren bilduma liburua aurkeztu du

2014/02/06

Liburutegiaren Batzordeko lehendakaria den Julio Markiewicz-ek aurkeztu zuen liburua, etxeko gazteek lagundurik (fotoEE) ‘46 Kontakizun harrigarri’ izenarekin plazaratu du Corpus Christi-ko Eusko Etxearen baitango Atahualpa Yupanqui liburutegiak 2012 eta 2013ko ‘Kontaketa Harrigarriak’ Literatur Lehiaketen ipuinak batzen dituen liburua. Aurkezpen ekitaldian, eskulan erakusketa eta umorezko antzerki saio llabur bat ere burutu zituzten euskal etxeko kideek. Erakundeak jakinarazi du, bestalde, bere Ohiko Urteko Biltzarra martxoan egingo duela.

Gehiago irakurri...


San Frantziskoko euskaldunek Klikaren mende erdia eta BCCren 32. urteurrena ospatuko dute

2014/02/05

Datorren otsailaren 15 eta 16ean San Frantziskoko euskal komunitateak hitzordua du Basque Basque Cultural Center-en, elkarte honen 32. urteurrena ospatzeko. Horrez gain, asteburuan zehar San Frantziskoko Klikaren mende erdia ere ospatuko dute eta esker ona agertuko diote urte horietan guztietan inguruotako euskal jaiak alaitu eta girotu dituen taldeari. Asteburuko egitaraua zabala eta oparoa da: musika, dantza, pilota erakustaldiak eta Bizi Emankorra sarien ematea. Aurten sarituak Betty Alzugarai, Maru Curutchet eta Suzanne Elicetche, euskal kulturari eta AEBetako euskal komunitateari eginiko ekarpenagatik.

Gehiago irakurri...


2013ko literatur lehiaketako sariak eman ditu eta 3. edizioa deitzekotan da Buenos Airesen IEE-CVF

2014/02/05

Sari-ematean, Ernesto Cornejo Saravia, Miguel Corvalan Singh irabazlea eta Hector Sanjuas (argazkia IEE) 'Euskaldun bati gertatutakoa' du izenburu Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak 2012an lehenengoz antolatu zuen nazioarteko ipuin lehiaketak. Proposamena asko hazi da geroztik eta 2013ko edizioak arrakasta handia lortu zuen, hirurogeitik gora idazle partaide lortuz. Emaitzak ikusita, hirugarren deialdi bati ekiteko asmoa dutela jakinari dute antolatzaileek, abenduan, 2013ko lehiaketaren sari emanaldian adierazi zutenez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia