2024/02/01

Urtero bezala, buletina emititu ez dugun urtarrila barne lanak egiteko baliatu dugu EuskalKulturan, sare sozialetan etenik egin ez badugu ere, eguneroko gure hitzorduei eutsiz. Sasoi honetan Argentinan-eta, sasoi baxua da oro har, uda petoa. Eta sasoi altua, berriz Estatu Batuetan. Hori hala izanik, euskara alorrean bederen, gogor ibili dira Hego Konoan, 'Euskara ...
Gehiago irakurri...
2024/02/01

Talde berria osatzen duten 18 ikasleetatik 15ek parte hartu dute "bertan bertako" euskara irakasleak prestatzeko urtarrilaren 13tik 20ra Buenos Aires probintziako San Nicolaseko Euzkal Etxean (sic) egindako barnetegian. Eskolak Anabel Jaureguiberry eta Cecilia Canz irakasleek eman dituzte eta koordinazioan, FEVAko Gabriela Mendia eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Munduan programaren arduradun Jose ...
Gehiago irakurri...
2024/01/05

Mundu Batzarreko azken egunean, bozkatzeko eskubideko kongresukideek, Euskal Etxeek Lehendakariaren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordean dauzkaten hiru ordezkariak hautatu zituzten. Jean Flesherrek (AEB) errepikatu zuen; Europatik Bartzelonako Euskal Etxeko Eneko Dorronsorok Unai Lauzirikaren lekukoa hartu zuen (Alemanian bizi zen Lauzirika Euskal Herrian bizi da gaur egun). Eta Hego Ameriketan, ...
Gehiago irakurri...
2024/01/05

Kanpoan den Euskal Gizataldearen VIII. Mundu Batzarreko delegaziokide eta partaideei euren iritziak eta balantzea eskatzen jarraitu dugu, euren ustetan Kongresuak eman duena biltzearren. Oraingoan Uruguai, Venezuela, Frantzia, Espainia, Kanada, Txile eta Brasilgo ordezkarien txanda da.
Gehiago irakurri...
2024/01/05

Donostian abenduaren 18tik 21era gauzatutako Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Biltzarraren kronika hau bukatzeko, Diasporatik etorritako ordezkaritza eta partaideei zuzendu gatzaizkie bilkura bere azkeneko txanpan egonik euren lerroburuak eman edo balantze moduko bat egin dezaten. Hitza beraz eurei eman diegu, Alemania, Mexiko, Belgika, Paraguai eta Peruko honako ordezkarietatik ...
Gehiago irakurri...
2024/01/05

Kursaal Kongresu-Jauregiak baitaratu zituen bi egun nagusiek batzarkideen atxikimendua bildu zuten, solasteko eta eskarmentu, ikusmolde eta iritziak partekatzeko aukera eman baitzuten, batzarkideak hamaika mahai biribil eta taldetan banatuta, kontrastea eta jatorri eta ezaugarri desberdinak elkarrekin eseriaraziz, eta horrekin batera hitzaldi eta aurkezpenak antolatuz batzarkide guztiei zuzenduta, ...
Gehiago irakurri...
2024/01/04

Urtea bukatu, urtea hasi... Biak egiteko, euskara lagun eta ospagai. Artikulu honetara gure erredakziora iritsitako lau bideo hautatu eta bildu ditugu, abenduan, 2023ko Euskararen Egunaren karietara grabatuak, Diasporako lau puntutan, atxikimendu eta engaiamendu erakusle. Bideoak Valentziako Laurak Bat Euskal Etxetik; Argentinako Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxetik; Perutik, Limako Euskal Etxetik; ...
Gehiago irakurri...
2024/01/03

Donostiako Topa Sukalderia jatetxeak omenaldia egin nahi izan dio Marita Echave sukaldari, abokatu, idazle, kazetari eta gastronomia zabaltzaile euskal-argentinarrari, Euskal Herriaren eta Latinoamerikaren artean zubiak eraiki eta sustatzea helburu duen Sukalderria bere proiektuaren bidez, Andoni Luis Aduriz (bi Michelin izar dituena Errenteriako Mugaritz bere jatetxean) chefa partaide eta eragile ...
Gehiago irakurri...
2024/01/02

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarraren bigarren egunak zuzenean eutsi zion bilerak taldeka egiteari eta hamaika (11) talde antolatu zituen gaiak talde txikika aipatu eta eztabaidatu, eta hortik talde handiagora pasatzeko sistematikan. Talde bakoitzak idazkari bat hautatu zuen eta hau izango zen geroago mahaigaineratutako gaien laburpen eta erreferentzia emango zuena osoko bilkuran. Nornala denez, ...
Gehiago irakurri...
2023/12/31

Lehenago aste honetan La Platako Euzko Etxeak plazaratu berria duen Eguzkia bere hiruhilabetekariaren abenduko alea irakurgai dagoela dagoeneko online aipatu genuen, hilabete bereko gehigarria noiz helduko zain. Oraingoan, eta zintzo demonio, urtea bukatu baino lehen, hemen dago baita ere online irakurgai gehigarri berria, eta esan dezagun euskal erakundeak komodatoan jasoa duen baliabide izugarri balios bati ...
Gehiago irakurri...