euskal diaspora eta kultura

2014/06/02
Ekainak euskal kultura eramango du Madrilera, Etxepare Euskal Institutuak antolatu dituen ekitaldiei esker. Asteazken honetan, ekainaren 4an, euskal literatura eta itzulpengintzari buruzko mahaingurua egingo da Madrilgo Liburu Azokan, Josu Zabaleta, Karlos Cid, Karmele Jaio eta Rikardo Arregirekin. Ondoren, ekainaren 9an, ahozko literatura izango dute hizpide Xabi Payak eta Asier Altuna zuzendariak eta ekainaren 9 eta 10ean Asier Altunaren "Bertsolari" (2011) dokumentala eskainiko da Mataderoko Zinematecan, zuzendaria bertan partaide. 
2014/06/02
Ezaguna den legez, joan den urteko apirilaren 2an bere historiako uholderik larriena pairatu zuen La Plata hiriak ekaitz gogor baten ondorioz. Emaitzak ere larriak izan ziren: hirurogeitik gora hildakoez gain kalte materialak zenbatezinak izan ziren. "Berria jaso bezain laster, Iñigo Urkullu Lehendakaria kontaktuan jarri zen Euzko Etxea euskal etxearekin Euskal Herriaren laguntza eskaintzeko", azaldu digute La Platako euskal etxetik. Dagozkien izapideak bete ondoren, erakundeko bost kidek diru laguntza jaso dute.
2014/06/02
2014/05/30
Bilera antolatu du datorren iganderako Habanan bertako euskal etxeak, Asociacion Vasco Navarra de Beneficencia delakoak. Aukera baliatuko dute elkartearen 137. urteurrena ospatzeko. Munduko zaharrenetarik den euskal erakunde hau zaharberritze prozesu batean da eta proposamen berriak ari zaizkio eskaintzen bere bazkideei. Horietako bat, futbito taldea, arrakastatsu aritu da lehiaketetan eta ohorez sartua da Kubako bigarren dibisioan.
2014/05/30
Oraingoarekin laugarren ediziora iritsiko den 'tradizio' hau badirudi honezkero erabat finkatuta dagoela Buenos Aires probintziako Pehuajoko euskal gizataldearen egutegian. Beraz aurten ere ‘Bazkide Eguna’ antolatuko Etxe Alaikoek, instituzioko kideak omentzea helburu. Jaia ekainaren lehenengo hamabostaldian izango da eta bazkariarekin bat, Euskal Herrian zehar ‘bidaiatzeko’ bideoak proiektatuko dira. Bestalde, Zuzendaritza Batzorde hautatu berriko idazkari Maria Elida Oroz-ek iragarri du elkarteko euskara klaseak ekainean hasiko direla direla Pehuajoko Etxe Alai-n.
2014/05/30
Gogotsu dabiltza Mallorcako Euskal Etxeko kideak, eta lanpetuta ere, azken asteotan ekitaldi ugari ari baitira egiten eta prestatzen. Esaterako, iragan maiatzaren 24 eta 25ean Barnetegia egin zuten Palman eta uharteko euskaltzaleei hainbat jarduera euskal giroan egiteko eta bizitzeko aukera eman zieten. Orain, batetik atera eta hurrengoan sartzear dira: ekainaren 6tik 8ra Asteburu Kulturala egingo dute eta besteak beste honako taldeak ekarriko dituzte irlara: Dangiliske, Urko, Gorka eta Natxo Knorr, Monkey Doh eta Talamh. Kontzertuak doan izango dira.
2014/05/29
Euskaldunen Kaliforniaren eta Ipar Amerika euskaldunaren adibide eta erakusgarri dira John eta Grace Mainvil senar-emazteak. Oraindik porlana eta errepide eta eraikin orojaleak inbaditu gabeko Far West-eko Kalifornian duela 88 eta 80 urte jaioak, euren lekukotasunak euskara bizi-bizirik eta berezko hizkuntza zeukaten hamarnaka arrantxo zeuzkan lurralde batera garamatza.
2014/05/29
Estatu Batuetan dabiltza egunotan Iñaki Castañeda eta Alfredo Olabegoia kirolariak, Ruta 66 errepide mitikoan barrena, kirol egokitua sustatzeko helburuarekin. Castañeda arlo honetan goi mailako kirolaria da eta txirrinda egokituan, handbike delakoan, ari da egiten bidaia. Txirrindulariak Kaliforniako Santa Monican, Los Angeles inguruan hasi zuten bidaia eta dagoeneko Chicagora heldu dira. Helmuga, New York. 
2014/05/28
Elkartearen araudiak esandakoari jarraiki,  Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin ditu Buenos Aires bertako Laurak Bat euskal etxeak. Aldaketa handirik gabe, Arantxa Anituak segitzen du lehendakari, berarekin daudela Arantxa Goicoa, lehendakariorde; Miren Arozarena, idazkari; Maria Antonia Barquin, idazkariorde; Miguel Huguet, diruzain; eta Graciela Arce, diruzainorde, besteak beste.
2014/05/28
Genealogian aditua da Amagoia Guezuraga zamudioztarra, hori da bere pasioa eta denbora pasa. Apurka apurka bere herriko familien nondik-norakoak ikertu ditu, eta orain Ameriketara joan ziren zamudioztarren aztarna ari da jarraitzen eta argitaratzen "Orain" herri aldizkarian. Zure familiaren sustraiak aurkitu nahi badituzu, abiapuntu argia aholkatzen du berak: "Hasi etxekoei preguntetan". Eta Aurrekoetxea, Zamudio, Orbea, Aldana, Larragoiti edo Cadalso abizena baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan, zure senideren bat zamudioztarra izan daitekeelako. 
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus