2024/02/21

Gau ederra, alaitasun handikoa bizi izan zen joan den larunbatean, otsailaren 17an, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-eko 102 urteen ospakizunean. Festaren hasiera, baina, desberdina izan zen. Dei berezi bati erantzunez, iluntzean, kide eta lagun talde ugaria batu zen Picassoren Guernica-ko muralean, bertatik hiri erdialdeko kaleetan barrena abiatzeko, Euskal Etxeak antolatutako lehenengo Trikipoteoan ...
Gehiago irakurri...
2024/02/21

Datorren larunbat eta igandean, otsailaren 24an eta 25ean, egingo dute ‘Baleazaleak’ obraren aurkezpena ‘Ostomila’ txotxongilo talde irundarreko kideek Managuan, Nikaraguan hasiera emanez, beraz (maiatzeraino luzatuko den eta Kuban bukatuko duten Erdialdeko Amerikan eta Karibean barrena egingo duten) birari, bukatu ere taldeak Matanzas-ko Festitim Nazioarteko Txotxongilo ...
Gehiago irakurri...
2024/02/20

Aurtengo Txahalaren Festa eta Xakitzearen Eguna bereziki gogoangarria izan daitekeela dirudi. Bost hamarkadako ibilbidearekin, martxoaren 10etik 17ra urrezko ezteiak ospatuko dituen jaialdiaren edizio berezi honetan ehunka mila ikuslek parte hartzea espero da. Prestaketak hasi dira eta laster, jaiaren iragarle garrantzitsua izan ohi den erregina izateko hautagaien aurkezpena gauzatuko da, Euskal ...
Gehiago irakurri...
2024/02/19

Urtarrilean atsedena hartu eta gero, Puerto Madryngo "Etorritakoengatik" Euskal Etxeko gazteria aktibo itzuli da oso sare sozialetar. Izan ere, hala iragarri dute euren jarduera presenzialen hasiera. Otsailaren 24an, larunbata, "María Julia Ercoreca Euskal Erakustaldia" deitu duten proposamenaren lehenengo edizioa gauzatuko dute, elkartearen sortzailea izan zen Marita Ercorecaren legatua ...
Gehiago irakurri...
2024/02/16

Harritu ginen Buenos Aireseko liburudenda batean 'Lo que cabe en la valija' (maleta batean sartzen dena) topatu genuenean. Beste hainbat liburu artean zegoen, nork daki, gure zain agian, esan nahi baita norbaitek gainbegiatu, hautatu, erosi eta irakurtzeko magia gertatzearen zain. Gu euskaldunak izanik, ezin ukatu azalean Kontxako badia eta baranda agertzeak arreta eman zigula, eta ale bat erosi genuen. ...
Gehiago irakurri...
2024/02/16

Hiru aste falta dira La Platako Euzko Etxeak antolaturiko “Eguzkipean” kanpamendua berriz ere euskal etxe askotako eta adin guztietako lagunen topagune izateko. Martxoaren 9an, larunbata, eta 10ean, igandea, Euzko Etxeak City Bell-en duen aisialdirako gunean (154 kalea z/g, 446 kalearen eta Arroyo Carnavalen artean) ekitaldiaren hirugarren edizioa ospatuko dute eta aurrekoak bezain arrakastatsua ...
Gehiago irakurri...
2024/02/16

Kanpaina abiatu berria da Estatu Batuetan Bigarren Mundu Gerrako (BMG) euskal jatorriko beteranoak gogoratu eta ohoratzeko. Ikerketa historikoa aurretuta dago oso eta planek Monumentu Nazional bat eraikitzea baitaratzen dute, euskal jatorriko gizon eta emakume beterano guztien izenak bertan banan bana bildu eta eurekiko oroimena gorde eta errekonozitzeko, baita euren sakrifizioa eta euskal komunitatearen ...
Gehiago irakurri...
2024/02/15

San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak —erdaraz Basque Cultural Center hartzen du izena— bere 42. urtebetetzea ospatuko du datorren asteburuan, otsailaren 17 eta 18an, ospatu ere ohiko festa eta elkarretaratze handiarekin. Ohi bezala, ehundaka jende bilduko dira San Frantzisko eta Kalifornia osotik helduak, baita Estatu Batuetako beste hainbat lekuetatik ere, besteak beste NABO federazioak bere ...
Gehiago irakurri...
2024/02/15

Guillermo Larregui Euskal Etxeko lagunek bilera bat deitu dute Euskal Herriko zazpi lurraldeak bisitatuko dituen bidaia honen nondik norakoen berri emateko. Chacabucoko euskal elkarteak antolatzen duen zazpigarren irtenaldia izango da, eta proiektua gehienbat bertako herritarrei zuzenduta badago ere, beste herri batzuetako bidaiariak batu daitezke, aurreko edizioetan izan ohi denez. Irteera irailaren ...
Gehiago irakurri...
2024/02/14

2023an bezala, Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko kideak parte hartzera gonbidatu dituzte otsailaren 11 eta 12an Mariano Acosta etorbide ospetsu eta zabalean ospatutako Saladilloko inauterietan. Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Giza Eskubideen Idazkariordetza antolatzaile, ehunka familia bildu dira aurten ere karrozek, murgek eta konpartsek eskainitako ikuskizunaz gozatzeko. Horien artean bereziki deigarria ...
Gehiago irakurri...