euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 58. Euskal Kultur Astea egin du Villa Mariako EEak, bertakoen elkartasun eta euskal gogoaren isla: argazkiak

2014/12/24

Kultur Asteko azken afarian lagun anitz bildu ziren euskal etxeko aretoan. Denen artean eta urte zaharrari ‘agur’ esateko topa egin zuten villamaritarrek (argazkia EE)

Urteak dira Villa Mariako Euzko Etxeak erakundeak Euskal Aste Kulturala antolatzen duela urteko ekintzen programari –ekimen esanguratsu batekin– amaiera emateko. Programa oparoa izan ohi da eta mota askotako proposamenak eskaintzen dizkio komunitateari, euskal etxean eta baita euskal etxetik kanpo ere egiten diren hainbat aktibitaterekin.

Gehiago irakurri...


Lan-eskaintza berriak goi-mailako prestakuntzadun profesionalentzat Bizkaia Talent webgunean

2014/12/23

Bizkaia Talent elkartearen stand bat

Atzerrian dagoen talentua eta euskal langileak Euskal Herrira erakartzeko asmoarekin, Bizkaia Talent elkarteak bere webgunean goi mailako profesionalentzako lan-eskaintzen berri ematen du. Egunotan dozena bat hautaketa prozesu eta lan-eskaintza berri iragarri dituzte. Segi bizkor, izen emateko epea kasu batzuetan aste honetan bertan amaitzen da eta!

Gehiago irakurri...


Euriak ez zuen festa zapuztu eta General Las Herasko EEak erreki eder batekin itxi zuen bere IV. Euskal Astea

2014/12/23

Herri kirolak dira Gral. Las Herasko Zazpirak Bat euskal etxearen Euskal Astearen ekintza nagusia (argazkia Denise Lourtau).

Euren euskal etxea sortzearekin batera hasi ziren Urte Amaierako Euskal Astea ospatzen Buenos Aires probintziako Gral. Las Heras herriko euskaldunak. Aurten, festaren laugarren edizioan, bertako klasikoa bihurtu dela esan daiteke. Ekimeneko hainbat argazki hautatu eta ekarri dizkizugu artikulu eta irudi-galeria honetara.

Gehiago irakurri...


Lehendakariaren gabon-mezua munduko euskaldunei, 'Basque Country estrategia' eta 2015ean Gasteizen egingo den Mundu-Batzarra aipatuz

2014/12/22

Iñigo Urkullu lehendakaria

Urkullu lehendakariak mezua zuzendu die munduko euskaldunei, gabonetako egunak kari, eurak finkatuta dauden herriekiko eta aldi berean jatorrizko herria duten Euskal Herriarekiko dauzkaten loturen sendotasuna eta aberasgarritasuna goraipatuz eta munduko euskaldunek eta Euskal Herrikoek partekatzen duten sentimentu horietan sakondu eta lokarriak areagotzea helburu izango duen Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarra, 2015ko udazkenean Gasteizen gauzatuko dena, gogora ekarriz.

Gehiago irakurri...


Mexikotik, Laura Gonzalez de Artaza komunikazio eta sustapenean dabil, euskal eta mexikar ekimenen sostenguan

2014/12/22

Laura Gonzalez de Artaza Bilbon, Iberdrolako Dorrearen zilueta lausotua atzealdean duela (argazkia Borja Guerrero-Deia)

Mexiko DFtik garatzen du bere lana, bulego nagusia Bilbon daukan Doin Comunicacion-eko Ameriketako zuzendari gisa, euskal eta mexikar enpresa eta enpresari eta ekimenei sostengua ematen. Euskal jatorria duen emakume mexikar hau Euskal Herrira etorria da egun batzuetarako eta bertan mintzatu da Jon Mujikarekin, Deia egunkariak argitara eman duen elkarrizketan.

Gehiago irakurri...


Caraboboko Euskal Etxeak giro ederrean ospatu zuen 39. urteurrena, kantu, musika eta dantzarekin

2014/12/22

Carabobo estatuko lagun asko bildu ziren euskal etxearen urteurren festara (argazkia Carabobo EE)

Venezuelako Valentzia hirian du egoitza Caraboboko Euskal Etxeak eta iragan azaroaren 22an bertara bildu ziren elkarteko bazkideak festa egun atseginaz gozatzeko prest. Ia ehun lagunek parte hartu zuten jaian eta giro ederrean egin zuten topa, elkartearen 39 urteak ospatuz.

Gehiago irakurri...


Euskal erabakimenari buruzko ‘Jostunak’ filma aldi berean estreinatuko da Euskal Herrian eta Diasporan, Necochean

2014/12/19

'Jostunak' dokumentalaren estreinaldia Argentinako Necochean abenduaren 21ean izango da

Dokumentala aste honetan ari dira jendaurretzen, hiru lekutan: asteartean estreinatu zen Bilbon, bihar larunbata aurkeztuko da Iruñean eta igandean, berriz, Necochean. Lanak Gure Esku Dago dinamikaren sorrera eta joan den ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egindako Giza Kate erraldoia nola sortu zen azaltzen du. Hitzordua Necochean, igandean, gaueko 9etan euskal etxean, sarrera libre eta doan. 

Gehiago irakurri...


2014ko Euskararen Nazioarteko Eguna: Argentinako euskal etxeen argazki galeria osatzeko irudi gehiago (II)

2014/12/19

Hainbat bideo eta sketxa egin zituzten Euskaltzaleak Euskaltegiko ikasleek euren eguna ospatzeko. Irudian, Martinez hiriko taldea ‘Non dago taberna’ antzezten (argazkia Alejandro Crespillo)

Euskaldunen hizkuntza maite duten lagunak mundu osoan daude sakabanatuta; baina multzo bezala, Argentina da Diasporakoen artean euskara ikasle eta irakasle gehien dituen herrialdea. Horra zergatik ENE ospatzeko deialdiak euskal etxe zerrenda luze batetik luzatzen diren abenduaren lehenengo astean… ospatu ere, hilabetean zehar ospatzen dira. Gaurko artikuluan, 2014ko ENE ospakizun argentinarren bigarren argazki galeria.

Gehiago irakurri...


"Winnipeg. Testimonio de un exilio" liburuaren aurkezpena hartu zuen Valparaisoko Eusko Etxeak

2014/12/19

"Winnipeg. Testimonio de un exilio" liburuaren aurkezpena Valparaisoko Eusko Etxean (argazkia Valparaiso EE)

Datorren urtean Valparaisoko euskaldunek euren lehenengo euskal elkartearen sorreraren mendeurrena ospatuko dute (1915-2015) eta, giroa berotzeko, hasiak dira dagoeneko zenbait ekitaldi berezi egiten. Horietako bat izan zen "Winnipeg. Testimonio de un exilio" libruaren aurkezpena. Eusko Etxeak sustatu du Julio Galvez Barraza adituaren ikerketa eta bertan duela 75 urte Winnipeg ontzian Txilera heldu ziren erbesteratuen testigantzak biltzen dira.

Gehiago irakurri...


Lehendakaria buru, atzo bildu zen Gasteizen Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea

2014/12/18

Atzoko bilerako talde argazkia Jaurlaritzako Lehendakaritzan (argazkia Irekia)

Lehendakariaren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea atzo bildu zen Gasteizen, bigarrenekoz legealdi honetan eta Urkullu lehendakaria berta bilerako buru. Urkullurekin batera, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo ere partaide izan ziren, beste zenbaiten artean, 2014 honetako balantzea egitea helburu izan zuen elkarretaratzean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia