euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Cordobako Gure Txokoak eta Dakarreko Corcuera euskal pilotoa animatzera deituz amaitu du bere 60. urteurreneko urtea

2014/12/31

Cordobako Gure Txokoak Ignacio 'Livingston' Corcuera piloto bilbotarra animatzera deituz eginiko kartela

Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxeak, datorren larunbatean Buenos Aires hiritik abiatuko den Dakar Rally-eko euskal pilotoa animatzera ateratzeko deia egiten duen ohar bat plazaratuz amaitu du 2014a, izan ere euskal etxeak bere 60. urtebetetzea ospatu duen urtea. Euskal Etxeak abenduaren 13an egin zuen bere Batzar Nagusia eta, besteak beste, orain arteko lehendakaria, Alejo Martin, berriz hautatu zuen presidente. [Eguneraketa: Dakar lasterketaz, adierazi zaigu 'Donostia taldea' ere lehiakide dela T1.2 kategorian, Luis Chillida pilotu; eta baita ere Txomin Arana pilotu ereñotarra, hau motorrean]

Gehiago irakurri...


Red Bay herriak, Kanadako Labrador-en, bere III. Jaialdia Basque Festival egingo du 2015eko uztailaren 7tik 19ra

2014/12/31

Bertako euskal iragan aberatsa, aitzindaria Kanada osoan, ari dira ikertzen, berreskuraten eta zabaltzen Kanadako Red Bay-n. Turismo erakarle duen balioa ere gogoan daukate oso.

Kanadako Red Bay herriak “III Jaialdia Red Bay Basque Festival” antolatuko du 2015eko uztailaren 7tik 19ra bere iragan euskalduna bersortuz. Gogoratu behar da Red Bay XVI. eta XVII. mendeetako euskal baleazaleen estazio garrantzitsua izan zela Biarritzetik, Baionatik, Donibane Lohizunetik, Pasaiatik, Donostiatik, Oriotik edota Bermeotik iritsitako arrantzaleentzat. Jardunaldietan haien bizimodua zer-nolakoa zen erakutsiko dute eta horrekin batera euskal gastronomia erakusketak eta Euskal Herriko kulturarekin lotutako erakustaldiak ere izango dira.

Gehiago irakurri...


Agirre Lehendakaria Center-ek balantzea egin du Ibarretxek azaroan Brasil, Uruguai eta Txillera eginiko bidaiaz

2014/12/30

Ibarretxe lehendakari ohia Eurochileko foroan hitzaldia ematen entzule txiletarren aurrean

Bere buletin edo newsletter-aren zenbaki berria plazaratu du Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies (ALC) erakundeak. Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean egoitza duen "gogoeta eta ikerketa sustatzeko" erakunde honek Ibarretxe lehendakari ohia buru dihardu eta, izan ere, iragan bisita egin zuen iragan azaroan Brasil, Uruguai eta Txilera. Horren balantzea eta beste zenbait gai hartu dituz hizpide aipatu buletinak.

 

Gehiago irakurri...


Patxi Perezen dantzen erritmora ospatuko dute Necocheako Euzko Etxeko lagunek euren San Sebastian Astea

2014/12/30

Olentzerok ez die huts egin Necocheako euskaldunei eta oparitxo batzuk utzi zizkien Eguberri baino egun batzuk lehenago (argazkia EE).

Olentzero oraindik Euskal Herriko mendietara bueltatzen eta gabon kantak oraindik airean entzungai, Sarriegiren gogoa hasia da sartzen Necochean. Hiri argentinar honetako Aste Nagusia euskal jaia urtarrilaren 19tik 24ra izango da 2015ean, eta urtero bezala kirol, musika eta dantza ikuskizunak izango ditu ardatz. Aurtengo programaren nobedadea, Iparraldetik etorritako Patxi Perez eta bere taldearen bisita izango da. Necocheakoaz gain Argentinako beste zenbait euskal etxe bisitatu dituzte dantzari euskaldunek edade guztietako jendeak dantzaraztea helburu.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak egoera larrian dauden euskal gizataldeetako partaideentzako 2015eko dirulaguntzak deitu ditu

2014/12/29

Deialdia gaur eman da argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

EHAAk bere gaurko edizioan eman du argitara Eusko Jaurlaritzak "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko" 2015eko deialdia. Garaiz oso argitara ematen den deialdi honek 202.000 euroko zuzkidura du eta eskaerak, euskal etxeen bidez, aurkezteko epea hilabetekoa du, bihartik aurrera kontatuta.

Gehiago irakurri...


Berri onaz amaituko du urtea Jose C. Paz-eko EEak: 2015an euskara ikastaro bat bat hasiko da eskaintzen Udal Ikasketa Gunean

2014/12/29

Jose C. Paz-eko Toki Eder euskal etxeak bazkari bat antolatu zuen 2014. urteari agurra emateko (argazkia EE)

Pare bat egun baino ez dira gelditzen urtea amaitzeko eta Jose C. Paz-eko euskal etxetik abenduko euren azken ekintzen eta urte azken eta hasierako albisteen berri eman nahi digute. Batetik, azken bolada honetan elkarretaratze batzuk egin dituzte euskal etxeko kideek 2014ko ikasturtea behar bezala ixteko. Eta ildo horretan, albiste bereziki on bat iragarriz, 2015ean euskara, Udalaren Ikasketa Zentroan ere irakasten hasiko direla adierazi dute..

Gehiago irakurri...


“Gandarako euskaldunak” bere liburua aurkeztu du Cesar Arrondok Chascomuseko Sarmiento Liburutegian

2014/12/29

Cesar Arrondoren “Gandarako euskaldunak” liburuaren azala (argazkia Sarmiento Liburutegia)

Bertako Sarmiento Liburutegiak antolaturik, “Los Vascos de Gándara” (Gandarako Euskaldunak) bere liburua aurkeztu du Buenos Aires probintziako Chascomus hirian Cesar Arrondo irakasleak. Hainbat entzuleren aurrean, 2009. urtean hasitako ikerketaren emaitzak eta Gandara parajean euskaldunek izandako eragina kontatzen du izenburu aurkeztu berriak.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak zortzi beka deitu ditu 2015erako kanpo Harremanetan: Gasteizen, Bruselan, Txileko Santiagon eta Bogotan

2014/12/26

Eusko JaurlaritzakKanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpena eman du gaur argitara, buletin ofizialaren bidez (2014ko abenduaren 26ko EHAA, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), 2015erako deia eginez Kanpo Harremanen eremuan espezializatu nahi duten propfesionalentzat. Zortzi beka dira, horietarik lauk Gasteiz daukate egoitza, beste bik Brusela eta bana dira Txileko Santiago eta Kolonbiako Bogotarako.

Gehiago irakurri...


Itxaso Cayero: "Boiseko haurrek Olentzero errezibitu eta euskal dantzak dantzatzen dizkiote"

2014/12/26

Itxaso Cayero Ugalde, Boiseko Euskal Museoko paneletako baten aurrean (argazkia EuskalKultura.com)

NABOko edo AEBetako euskal etxeen federazioak euskara eskolen alorrean dituen bi koordinatzaileetako bat da Itxaso Cayero. Boisen jaioa, 25 urte dauzka eta euskara eta Ipar Ameriketako euskal komunitateetan euskal kultura ahalik eta gehien dinamizatzea da bere erronketako bat. Haur ingelesdunak euskara ikasteko testuen egile ere bada.

Gehiago irakurri...


Eguberriak zoriontzeko euskal postalak egin zituzten Montevideoko neska-mutilek Haize Hegoarekin

2014/12/24

Gogotsu eta alai aritu ziren marrazten lehiaketan parte hartu zuten neska-mutilek (argazkia uruguaikoazkenberriak.blogspot.com.es)

Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak urtero urtero egiten du Gabonetan Euskal Postalen Lehiaketa, hiriko neska-mutilei euskal ohituren berri emateko asmoz. Aurten ere Olentzero, Galtzagorri, Mari Domingi eta beste hamaika pertsonaien istorioak entzun eta postaletan jarri dituzte. Dagoeneko munduan zehar ibiliko dira postalak, Haize Hegoak Diasporako euskal etxeei Eguberria zoriontzeko erabiltzen ditu eta!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia