euskal diaspora eta kultura

2015/01/22
Urtea indartsu hasi du Kubako euskal komunitateak, izan ere urtarrilaren 12tik 14ra etxean hartu zuen Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiaren 11. edizioa. Habanan egin ziren jardunaldietan gai nagusia Kubako euskaldunen historia izan zen eta bertara bildu ziren Euskal Herriko; AEBetako eta Kubako hainbat historialari eta aditu. "Asociación Vasco-Navarra de Beneficiencia", Kubako euskal etxea, pozik agertu da mintegiak izan duen arrakasta dela eta.
2015/01/22
Donostian festa burututa, Diasporan datorren igandera arte luzatuko dira danborradak. Joan den asteburuan Paris eta New Yorken izan ziren aitzindari eta hurrengo asteburuan Madril, Caracas, Murtzia, Mexiko, Valladolid eta Shanghaiko euskal etxeetako danborradak izango dira aurtengo amaiera-emaile.
2015/01/21
Donostia eta Azpeitiko bandera igoerari aurrea hartuta, Parisen eta New Yorken hasi ziren aurtengo danborradaren hotsak asteburuan eta astelehenean Madril, Bartzelona, Lima eta Arrecifeseko euskaldunek ere bat egin zuten festarekin. Jarraian, egunotako festa eta ekitaldien argazki sorta bildu dugu. Baina festa ez da hemen amaituko, inondik ere! Adi datozen hitzorduetara!
2015/01/21
Diasporako musikazaleek Berri Txarrak taldea zuzenean ikusteko aukera izango dute datozen hilabeteetan taldea nazioarteko bira egiten ari delako "Denbora da poligrafo bakarra" diskoa aurkezten. Bira Donostian hasi zen, sarrerak agortu zituzten lau kontzertu historikoekin. Ostiralean Bordelen izango dira eta larunbatean Parisen. Ondoren, Madril, Bartzelona, Berlin, Frankfurt eta Texas izango dira birako beste hitzordu batzuk.
2015/01/16
Diasporan entzungo dira aurrena Danborradaren doinuak aurten, Paris eta New Yorkeko euskal etxeek bihar ospatuko dutelako San Sebastian Eguneko festa. Behin hasita, jaia etenik gabe luzatuko da Diasporan zehar: astelehen gau eta asteartean Donostia eta Azpeitian, baina astean zehar eta iganderaino Madril, Bartzelona, Arrecifes, Necochea (astebeteko festa egitaraua eginez), Caracas, Murtzia, Mexiko, Valladolid, Shanghai...
2015/01/07
Iritsi gara beste urte batez zenbaki aldaketara: 2014ak 2015ari eman dio bidea. Lerro hauen bidez, eskertu nahi dizugu, irakurle eta lagun, zure zintzotasuna eta laguntasuna elkarrekin daramagun bidean. Zu hor zaudelako gaude gu hemen. Gure euskal komunitateen beharrak sortu zuen EuskalKultura.com eta elkarrekin interneten 2001etik hona --lehenagotik bitartekari 'zaharretan'-- daramagun bidea gorabeheratsua, ez beti erraza, baina zinez emankorra izan da. Apustuari eusten diogu.
2015/01/07
Azkeneko legealdian Patxi Lopez lehendakari zela Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako ordezkari izandako Iñaki Martinez finalista izan da atzo Bartzelonan erabaki den Nadal eleberri sari prestigiotsuko 2015ko edizioan. Saria José C. Vales-en 'Cabaret Biarritz'-i eman bazioten ere, Iñaki Martinez abokatu bilbotarraren 'Tanger la ciudad de la mentira' izan da sei finalistetako bat.
2015/01/05
Urtea hastearekin batera deialdi berria egin du Miamiko Euskal Etxeak elkarretaratzeko. Otsailaren 21a da data eta euskal festak gastronomia, musika, herri kirolak, mus partidak eta aire zabaleko familia giroa izango ditu osagai. Bertan lortzen diren etekin guztiak Joseba Andoni Larrazabal haurraren alde joango dira. Bertan bizi bazara edo egun horietan bertatik ibiliko den norbait ezagutzen baduzu, ez izan dudarik: euskal giroko festa, Josebarekin elkartasunean.
2015/01/02
Pirinioen bi aldeetan dauden komunitate, eskualde eta herrialdeen mugaz gaindiko lankidetza tresna da erakunde hau eta bere zuzendaritza eramango duen pertsona baten bila dabil. Hautagaiek goi tituludunak behar dute izan, oso ondo moldatu espainolez eta frantsesez (kontutan hartuko dira ingelesa, euskara, katalana eta okzitaniera), eskarmentuduna behar du diru europarren kudeaketan eta besteak beste. 60.000 euroko urteko soldata eskaintzen da. Epea 2015eko urtarrilaren 31 da.
2014/12/31
Habana Zaharra, Kubako hiriburuko gune historikoaren bihotza, izango da 11. Euskal Herria Mugaz Gaindi Nazioarteko Mintegiaren gunea. Aurtengoan Kubako euskaldunak dira topaketaren ardatz, Habanako Euskal Etxeak EuskalKultura.com-i aditzera eman dionez. Antolatzaileak Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies eta Eusko Jaurlaritza dira, Asociación Vasco Navarra de Beneficencia Kubako Euskal Etxearen lankidetzarekin, besteak beste.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus