euskal diaspora eta kultura

2015/02/10
Paola’s Vinum “Euskal Herriko taberna moduko bat da”, esan dio Paola Pérez-ek EuskalKultura.com-i. “Zeure tabernatzat jo dezakezun lekua”. Familia kontuengatik San Frantziskora (Kalifornia, AEB) bizitzera joango da enpresaria eta hazten ari den negozioa erosiko duen inbertsoreen bila dabil orain.
2015/02/10
Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du "Be Basque Talent Network" nazioarteko talentu sarea, eta dagoeneko 5.500 profesional eta ikertzaile inguruk izena eman dute bertan. Sarekideak goi-mailako prestakuntza duten profesionalak dira eta Euskadin eta munduko beste 65 herrialdetan daude kokatuta. Sarearen helburua langile hauek eta euskal enpresak harremanetan jartzea da eta, horretarako, Basque Talent Map izeneko online mapa ere sortu du.
2015/02/09
Iazko abuztuan sortu zen Limako Euskal Gazteria eta, hilabete batzuren bueltan, jarduera ugari sustatu ditu dagoeneko Limako Euskal Etxean: euskara klaseak, afariak ostegunero, oihanean Gabonetako opariak banatzeko elkartasun kanpaina... Euskal Herritik Perura aldatutako gazteek osatu dute taldea; euskal etxean elkartzen hasi ziren eta elkartearen sostenguarekin ekimen ugari egiteko aukera zegoela ikusi zuten. Beraiekin hitz egin dugu.
2015/02/09
Aurrez aurre arituko diren taldeak zeintzuk diren ez da “martxo bukaerara arte edo apiril hasierara arte” jakingo, antolakuntzako kide Argia Beristainek EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Europako aldetik, Espainiako lehenengo dibisioko bat izatea espero da. Edozelan ere, norgehiagokari buruzko informazio garrantzitsua topatuko dute interesatuek webgunean, “tartean, ekitaldia nola babestu edota zelan diruz lagundu”.
2015/02/09
2015eko urteko lehenengo bilkura egin du Utah-ko Salt Lake City hirian NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak. Utah Basque Club elkarteak otsailean antolatu ohi duen "Annual Basque Dinner and Dance" egunean egin du, aurten urtarrilaren 31ean. Afari eta emanaldi hau Utah-ko Euskal Etxeko Triskalariak dantza taldeak muntatzen duen ekitaldia da, bere jardunari eusteko baliabideak biltzearren.
2015/02/06
Ameriketara joan dira aurten Valentziko Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek antolatu duten Diaspora Gutunen Lehiaketaren sariak, eta meritua ez da makala, kontuan izanda lehiaketa euskara hutsean zela. Bigarren edizioa izan da aurtengoa eta atzerriko parte hartzea handia izan dela diote antolatzaileek. Saridunak honakoak izan dira: euskara ikasleen atalean Argentinako Delia Beatriz Etchegaray, eta euskaldunen kategorian Uruguaiko Andrea Bella. Zorionak bioi!
2015/02/06
Pariseko Expolangues hizkuntz-azokan izango dira gaur bertan Gerardo Markuleta idazlea eta Jabier Muguruza kantaria, Etxepare Euskal Institutuak eta Azkue Fundazioak gonbidatuta. "Zoopoémes" izeneko poesia eta musika emanaldia eskainiko dute gaur azokan eta baita Sorbonne III unibertsitateko euskera eta euskal kultur irakurlegoan ere.
2015/02/06
Neuquen probintzia argentinarreko Euskal Txokoa elkarteak San Martin de los Andes hiriaren 117. urteurren kabalkadan hartu zuen parte joan den asteazkenean. Debuta hainbat erakunde, talde, turista eta herritar biltzen dituen ekitaldian arrakastatsua izan da jaio berri-berria den euskal etxearentzat,
2015/02/05
Zortzi klaseko kurtsoa ostiraletan izango da eta bereziki bidaiariei egongo da zuzenduta. Hala ere, edonork har dezake parte euskarazko oinarrizko ezagutzak eskainiko dituen ikastaro honetan. Eskolak doan izango dira eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
2015/02/05
Huang Hui du izena, baina bere lagun euskaldunek Marta deitzen diote. 27 urte dauzka eta pertsona-kudeatzaile gisa ari da lanean Antzuolako Elay enpresak Shanghai-Kunshan-en daukan faktorian. Skype bidez ikasten du euskara eta zinez segurta dezakegu lan izugarri ona ari dela egiten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus