euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saint Pierre eta Miquelongo Zazpiak Bat, Ternuako euskal presentzia historikoaren lekuko den euskal etxea

2015/02/13

Euskal dantza ikuskizuna Saint Pierre eta Miquelongo 2014ko Euskal Jaian (argazkia EE)

Ameriketan iparralderago dagoen euskal komunitatea da, Quebec-ekoarekin batera, Saint Pierre eta Miquelon irletakoa, Ternuatik 25 bat kilometro hegoaldera. Hara bale eta bakailaoaren atzetik joan ziren euskal arrantzaleak.Egun euskaldunen ondorengo batzuk bizirik mantentzen dituzte euskal ohiturak, Zazpiak Bat Euskal Etxea eta Euskal Pilota Liga elkarteen bidez. Orain, gainera, elkarlanean hastekotan dira Ipar Ameriketako Ekialdeko kostaldeko beste euskal etxeekin, tartean New England, New York, Washington eta Miami.

Gehiago irakurri...


Jack Sallaberry-k eta Rennee Guibert-ek irabazi dute Yuba City-ko 39. Euskal Txorizo Txapelketa

2015/02/13

Bert Ithurburn antolatzaile eta epailearen berbetan "oso txorizo ona" prestatu zuten irabazleek. (Argazkia: Euskal Kultura)

“Benetan gustagarriak izan dira aurtengo txorizoak”, iritzi dio Bert Ithurburn antolatzaileak EuskalKultura.com-i. Izatez, iragan larunbatean eginiko finalean parean geratu ziren bi talde finalistak eta epaile estra bat behar izan zuten irabazlea hautatzeko. Aipagarria oso ere, Guibert-ek bere semearen taldea izan zuela aurrez-aurre buruz-buruko azken txandan, txapeldunaren kopa eta amantala zeinek bereganatuko. Datorren urtekoa, 40. edizioa izango du euskal kaliforniar lehiaketa honek.

Gehiago irakurri...


Jostailu mordoa banatu zuen Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak Pedro de Elizalde Ospitaleko umeen artean

2015/02/13

Iazko urte amaierako jaian, Olentzero, Kultur Batzordeko kideak eta bildutako jostailuak (argazkia IEE)

Olentzero Festan bildu zituen jostailuak instituzioak Argentinako hiriburuko Pedro de Elizalde izeneko Pediatria Ospitaleri dohaintzan emateko. Bigarren urtez jarraian, umeentzako ez ezik, ingresatuta dauden umeen senideentzako materiala ere eskuratu zien Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Batzordeak ospitale publikoko emakume boluntarioei.

 

Gehiago irakurri...


Diaspora Korrika 19rako prestatzen ari da alderik-alde: Kuba, Eskozia, Txina, Australia, Mexiko, Txile, Polonia, Argentina, AEB, Peru...

2015/02/12

Limako Euskal Etxea hasi dira dagoeneko atontzen Korrika 19ren kartelarekin (argazkia Limako Euskal Gazteria)

Muga guztien gainetik jauzi egingo du oraingoan ere Korrikak, AEK euskaltegi sareak antolatzen duen euskararen aldeko lasterketak, Diasporak munduan zehar antolatuko dituen ekitaldiei esker. Dagoeneko ekitaldiak iragarri dituzte Habanan, Liman, Shanghain, Sydney-n, Parisen, Valentzian, Edinburgon, Mexiko DF-n, La Platan, New Yorken, Boisen.. Hitzordu horien eta gehiagoren berri, jarraian.

Gehiago irakurri...


Dena prest San Frantziskon asteburu honetan bertako Basque Cultural Center-en 33. urtemuga ospatzeko

2015/02/12

Frontoiak izango du garrantzia berezia aurtengo urteurrenean, joko garbi, pala eta esku pilota partidei esker (Irudia: Euskal Kultura)

Larunbatean eta igandean, hilaren 14an eta 15ean, ospatuko du San Frantziskoko Basque Cultural Center-ek bere 33. urtemuga. Joko garbi, pala eta esku pilota partidak izango dituzte ikusgai bertaratzen direnek bai eta Jose Mari Miura, Pedro Salaburu eta Kayet Sorhouet-eri egindako omenaldia. Zuzendaritza Batzordeko Valerie Echarren-ek EuskalKultura.com-i esan dionez, oraindik lor daitezke bazkari eta afarira joateko txartelak, baina “ahal bait arinen erostea” aholkatu du.

Gehiago irakurri...


Annie Gabica: "Hamabost eta hogei mila bisitari artean biltzen dituzte urtero Boiseko Euskal Museoko jarduerek"

2015/02/12

Annie Gavica, 30, Boiseko Euskal Museoko hezkuntza programetako arduraduna da (argazkia EuskalKultura.com)

Annie Gavica Paradise Valley-n jaio zen, Nevada iparraldean, baina Idahoko Boisen bizi da gaur egun. Dantzaria, panderojole eta txalapartaria ere bada eta ezaguera duenetik aritu izan da euskal gauzetan sartuta Nevadan zein Idahon. 30 urte dauzka eta sei aldiz izana da Euskal Herrian. BSUko (Boise State University) graduatua, hiriburu idahotarreko Euskal Museo eta Kultura Etxeko hezkuntza programen ardura darama,

Gehiago irakurri...


Irakurle asko bildu ziren Sofian Bernardo Atxagaren "Obabakoak" eleberriaren bulgarierazko itzulpenaren aurkezpenean

2015/02/11

Bernardo Atxaga "Obabakoak" eleberriaren bulgarierazko itzulpenaren aleak sinatzen Sofian (argazkia Instituto Cervantes)

Urtarrilaren hondarrean Bulgarian izan da Bernardo Atxaga idazlea, herrialde honetan "Obabakoak" eleberriaren bulgarierazko itzulpena aurkezteko. Etxepare Institutuak eta Cervantes Institutuak gonbidatuta, eleberriari buruzko solasaldia eskaini zuen Atxagak Sofia hiriburuko liburutegi batean eta ehun lagundik gora bildu ziren hara, idazlearen berbak entzuteko irrikaz.

Gehiago irakurri...


Gral. Villegasko 2015eko Inauteriak: hasiera ezin hobea Villegasko Euskaldunak euskal etxearen tabernarentzat

2015/02/11

Euskal etxeko talde sendoa bildu zen joan den otsailaren 7an, Gral. Villegas herriko kortsoetako taberna muntatzeko (argazkiak EE)

Urtero, otsaileko asteburu guztietan antolatuko du bere taberna euskal etxeak, hiriko plaza nagusian, euskal eta argentinar platerak salgai. 2015eko programako lehena, joan den larunbatean izan zen eta prestatutako guztia saldu zuten euskal tabernariek. 

Gehiago irakurri...


Cordobako Gure Txokoa eta Villa Mariako Euzko Etxea Euskal Herriaren ordezkari ‘Mundu guztia Alta Gracian’ jaialdian

2015/02/11

Otsailaren 6a izan zen euskal dantzen eguna aurtengo ‘Mundu guztia Alta Gracian’ jaialdian. 'Cordobatarrak' taldeak bost dantza taularatu zituen eta beste hainbat dantzatu zituen euskal standaren aurrean (argazkia Todo el Mundo en Alta Gracia).

Partaidetza bikaina izan du aurten ere Cordoba hiriko Gure Txokoak Alta Gracia hiriak kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldian, bai inaugurazio desfilean, bai agertoki nagusian egin zen musika eta dantza ikuskizunean. Inaugurazioan, gainera, Villa Mariako Euzko Etxeko talde batek ere osatu zuen partaideak aurkeztea helburua zuen kabalkada. 

Gehiago irakurri...


'Pilpileando Argentina 2015': Itziar Aguirreren eskutik, ibilbide gastronomiko solidarioa berriro egingo da aurten

2015/02/10

2012ko 'Pilpileando Argentina'ren baitan, Itziarren klase magistrala, Lapridan

2012an izandako esperientzia arrakastatsuak bultzaturik, ‘Pilpileando Argentina’ren edizio berri bat jarriko du abian aurten Itziar Aguirre chef rosariotarrak. Euskal sukaldaritza klase magistrala eskaintzeko eta euskal gizataldearen ekarpen solidarioa bideratzeko helburuak dituen ekimen hau urtean zehar egingo da, FEVA antolatzaile. Parte hartzeko baldintzak eta izena emateko gonbitea laster helaraziko dizkie Federazioak euskal etxeei. 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia