euskal diaspora eta kultura

2015/02/18
Urte osorako ospakizun programa zabala ari da antolatzen La Pampa probintzia argentinarreko Euzko Txokoa. Jarduera nagusiak urteurrenaren egunean bertan izango dira, otsailaren 28an, larunbata, eta euskal kulturari buruzko hitzaldia baitaratuko dute, baita euskal etxeko garai guztietako kide eta agintariak bilduko dituen elkarretaratze bat.
2015/02/18
Euskal sukaldaritzaren nazioarteko zabalpena deus berria ez bada, gauza berriagoa izan liteke euskal sukaldaritzaren enbaxadorea Diasporako euskal chef bat izatea. Paraguaiko Gastronomia eta Turismoren Nazioarteko Kongresuan aritu ondoren eta 2015eko ‘Pilpileando Argentina’ prestatzen ari den bitartean, Mexikoko Oaxacara bidaiatuko du Itziar Aguirre chef euskal-argentinarrak bertako Nazioarteko Jardunaldietako parte izateko.
2015/02/18
Iragan igandean, otsailaren 15ean, Pariseko Eskual Etxeak bat egin zuen frantziar hiriburuko Inauteriekin, eta ederki egin ere! Elkartearen konpartsak jakinmin handia piztu zuen, kalejira buruan zioan Herensuge erraldoiari esker. Asteak eman dituzte euskal etxean herensuge hau prestatzen, eta emaitza, argazkietan ikus daitekeenez, bikaina izan da.
2015/02/17
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak aditzera eman du 2014ko urteari dagokion euskal etxeei eta federazioei zuzendutako diru-laguntzen deialdiaren esleipenaren emaitza. Laguntza deialdiak 704.997 euro eman ditu IV. kapituluan (ekintzak eta jarduera); eta 40.000 euro VII. kapituluan (azpiegiturak). Guztira, 82 etxek jaso dute laguntza. Jarraian, berehala HEAAn argitaratuko den onuradunen zerrenda.
2015/02/17
New Yorkera itzuli da Roberto Etxeberria moda diseinatzaile eibartarra, bilduma berria besapean. Kolaboratzaile izan ditu, esaterako, Shaun Ross modelu estatubatuarra eta Alemaniako top-model lehiaketan irabazle geratutako aurpegiak. Diseinatzaileak, baina, keinu berezia egin die bere erroei, Santa Agedako kopla tradizionalak erabili duen koreografiarekin plazaratuz bere lana. Hitzez azaltzea baino, hobe zerorrek ikustea. Begira bideoa.
2015/02/17
"Estatu Batuetako tripota besta ezagutuena, Gardnerville-n antolatzen duguna da", esan dio EuskalKultura.com-i Anita Izoco, bertako euskal etxeko lehendakariordeak, berehala emendatzeko aurten, otsailaren 8an eginikoa, "inoizko handiena” izan dela. Orain, AEBetako euskaldunen artean oiartzun berezia lortzen duen beren Mus Txapelketa ari dira prestatzen, martxoan, 60-70 bikote partaide. Geroago etorriko da, abuztuan, aurten Gardnervillen tokatzen den NABO Euskal Kantari Eguna.
2015/02/16
Atzo igandean banatu ziren Bartzelonako Zinemaldiaren lehiaketa ofizialeko sariak eta bi film izan ziren garaile: "Loreak", film onenari Urrezko Txapela eta "Echevarriatik-Etxeberriara", dokumental onenari Urrezko Txapela. "Loreak"-ek, gainera, sari bikoitza eskuratu zuen, Euskarazko lan oneneri txapela ere jaso baitzuen. Zinemaldia, baina, ez da lehiaketarekin amaitu, eta datozen egunetan helduko dira, besteak beste, zine maratoia, Kimuakeko laburrak eta haurrentzako Txo! saila.
2015/02/16
Hilabete osoa pasa du Patxi Perez dantzari eta txistulari euskaldunak Argentinan, dozena erdi bat euskal etxetan dantza ikastaroak ematen. Bira bukatzean, Argentinara eginiko lehenengo bisita duen honen balantze ona egin du baina hobetzeko gauza batzuk ere proposatu ditu dantza irakasle lapurtarrak.
2015/02/16
Bizkaitarren Ikastetxean egin zen J. Hector Trejok Mexikoko RSBAP elkartearen eta Arantzazuko Amaren Kofradiaz argitara emaniko liburu berriaren aurkezpena. Kultur munduko, esparru akademikoko eta RSBAP, Jose Maria Basagoiti Artxiboa edo ADABI bezalako elkarte eta erakundeetako ordezkariez gain herrialdeko euskal komunitateko kideak eta, besteak beste, Hiriko Euskal Etxeko lehendakari Josu de Garritz eta Euskadiren ordezkari Ibon Mendibelzua partaide zirela egin zen.
2015/02/16
Argentinan zehar dabiltza kantatzen. Dantzaldietan jotzen dute eta euren errepertorioak euskara zein gaztelania baitaratzen du. Grabatu ere egin dute euskaraz Argentinan eta herrialdeko hainbat euskal etxetako jaietan ibili dira animatzaile.baita Euskal Herrian ere, behin. Mariana Dominé Irigoyen, aitona Esakoa (yesa gaztelaniaz) Primitivo Irigoyen zen. Iban Gorriti kazetariak Marianari egin elkarrizketa Deia egunkariak argitaratu du bere atzoko zenbakian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus