2024/03/22

Martxoa amaitzear da, eta Hego Konoko euskal etxeen egutegian data batzuk biziki nabarmentzen dira, ikasturte hasiera eta Aberri Eguna, besteak beste. Rosarion, Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Zuzendaritza Batzordea oraintsu berritu duenak, euskara ikastaroen hasiera iragarri du, bere egoitzan bertan emango dituen eskolak eta UNRko Humanitate eta Arte Fakultateko Hizkuntza Sailean egingo direnak barne. Horrez gain, ...
Gehiago irakurri...
2024/03/21

Euskal musika tradizionala edo euskal instrumentu tradizionalak ezagutzeko bi aukera paregabe izan dituzte Irlandako Cork hiriko musikazaleek eta publikoak oro har pasa den astean, martxoaren 12an eta 13an. Euskal Herritik iritsita, Ander Sanchez eta Josu Elvira txalapartariek osatzen duten Esku-Txa perkusio taldearen eskutik heldu zen Corkeko Unibertsitatea eta Etxepare Euskal Institutua ...
Gehiago irakurri...
2024/03/21

"Bost egun bizi-bizi izan ziren, asteazkenetik igandera, eta oso nekatuta amaitu genuen, baina oso pozik baita ere emaitzarekin". Halaxe laburbildu dio EuskalKultura.eus-i Hiru Erreka Euskal Etxeko lehendakari Myrian Hojbjerg Izurietak Tres Arroyos herri buenosairestarreko ospakizun herrikoi garrantzitsuena den Gariaren Jai Probintzialaren 55. edizioa. Martxoaren 6tik 10era egin ...
Gehiago irakurri...
2024/03/20

Martxoaren 14an atera zen Korrika Irundik eta datorren igandean, 24an, iritsiko da helmugara, aurten Baiona, 2.700 kilometroko ibilbidea osatu ondoren Euskal Herri osoan barrena. Lerro hauek idazten ditugun bitartean bi urtean behin AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko ekimen erraldoiak aurrera darrai bere olatu geldiezinean (ikus hemen zuzeneko irudiak). Beren aldetik, Korrika ...
Gehiago irakurri...
2024/03/20

Algorta, Altsasu, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Dima, Donostia, Errenteria, Gasteiz, Hernani, Labiano, Lasarte, Laudio, Markina, Zornotza, Zumaia, eta baita oroimenetik ihes egiten duen Iparraldeko herriren bat ere. Hauek eta Euskal Herriko beste herri eta hiri batzuk ordezkaritza izan zuten joan den larunbatean, martxoaren 16an, Euskaltzaleak elkarteak Buenos Airesen deitutako Korrika ikusgarrian. ...
Gehiago irakurri...
2024/03/19

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur goizean egin duen asteroko ohiko bilkuran Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako 2024ko diru-laguntza deialdiari. Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen diren laguntza hauek 980.000 eurokoak izango dira aurten, iazko 947.420ak baino 3,44% gehiago.
Gehiago irakurri...
2024/03/18

Aspaldidanik da musa Maipuko Euskal Etxeak euskal kulturaren ondarea ezagutzera emateko antolatzen duen ekitaldietako bat. Anaitasunako muslariek Barne-Sailkatze Txapelketak antolatzen dituzte eta, urteetan zehar, euskal etxeetako txapelketa askotan parte hartu izan dute. Izan ere, Nestor Lazcano, Martin Elorriaga eta Roberto Mendiolaren eskutik, 1979, 1980 eta 1982 urteetan Argentinako ordezkari izan ...
Gehiago irakurri...
2024/03/15

Euzko Etxearen goiko solairuko 'Euskal Herria' aretoa erreferentziazko leku da Villa Marian hamaika ekitaldi instituzional egiteko, baita bazkideen eta herriko jendeen beste hamaika ezkontza festa, urtebetetze eta bertako familientzat bestelako jarduera esanguratsuri ere abegia emateko. Hortxe, joan den ostiralean, martxoaren 8an, gauzatu ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna festa giroaz ospatzeko ...
Gehiago irakurri...
2024/03/15

Batera ospatuko ditu aurten ere Venezuelako hiriburuko Euskal Etxeak Aberri Eguna eta bere urtebetetzea, 74garrena, Berpizkunde igandez, martxoaren 31an. Euskal elkartearen urteko bi festa nagusiak dira eta aurtengo nobedade zozketa berezi bat muntatu izana iragarri dute, sari bereziak izango dituena, hala nola bi pertsonarentzako bidaia Margarita uhartera, dena barne; bi pertsonarentzako bazkaria ...
Gehiago irakurri...
2024/03/14

Euskal dantza ikastaro online berri baten oinarri izango diren irudiak ari dira grabatzen egunotan Buenos Aireseko zenbait agertokitan Bilboko DT Creativos enpresako teknikariak. EuskalKultura.eus-i azaldu diotenez, kurtso birtualaren helburua ez da aurrez aurreko eskolak ordezkatzea baizik eta klaseen osagarri izatea eta irakaslerik ez duten euskal etxeen kasuan dantzara hurbiltzeko aukera ...
Gehiago irakurri...