euskal diaspora eta kultura
2015/04/20
Mexiko DFko San Inazio Loiolakoa ikastetxeak hartuko du ostegunen honetan Mexikoko euskaldunen historiari buruzko nazioarteko mintegia. Euskaldunen presentzia herrialde honetan handia eta eraginkorra izan da, XVI mendetik hona eta horixe aztertuko dute bilkuran. Antolatzaile dira Jose Maria Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.
2015/04/20
Talde euskal-argentinarrak, bere betiko errepertorioa taularatzeaz gain, material berria ere aurkeztuko du maiatzaren 10ean Mayo Etorbidean egingo den euskal jaialdian. 'Bazkalosteko abestiak' album berriak “etxean, lagunen artean kantatzeko ohitura berreskuratzea” du helburu.
2015/04/20
Azken bolada batean partaidetza maila ahulduta, indar handiz egin da aurten Nevadako Elkon, bertan hamarkadetan ohikoa bezain arrakastatsua izan den 'Artzainen dantzaldia', ingelesez 'Sheepherder's Ball' bezala ezagutua den elkarretaratze eta jaia, Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko Cassandra Torrealday-k EuskalKultura.com-i esan dionez, ez zuten “hain erantzun handia espero” eta “benetan pozgarria” izan zen. Aurreko urtean, adibidez, 30 lagun batu zituen jai berak, diosku bozeramaleak.
2015/04/17
San Frantziskoko biztanleek gune berria izango dute gaur arratsaldeaz geroztik euskal jakiez gozatzeko: Aatxe jatetxea, hiriko The Castro auzoan. Ryan Pollnow chefa izango du buru, jabeek Hoodline.com webguneari adierazi diotenez, “Donostiako pintxoen kulturaz” maitemindutako sukaldaria. “Eragin euskalduna izango duen Kaliforniako sukaldaritza” izango omen da historikoki euskal tradizio luzea duen San Frantziskon jatetxe berriak eskainiko duena.
2015/04/17
Atzo abiatu zen Asier Vallejo Itsaso, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Uruguai aldera. Asteburuan Montevideon izango da eta bilerak egingo ditu herrialde honetako euskal etxeetako arduradunekin. Datorren astean Argentinara joan eta zenbait euskal etxe bisitatu eta apirilaren 25ean FEVAk Buenos Airesen egingo duen Urteroko Batzarrean parte hartuko du.
2015/04/17
Parte hartzaileek auto klasikoak gidatuko dituzte eta Cañuelas eta General Las Heras herrien artean dauden 50 kilometroak egin behar izango dituzte. Behin lasterketa bukatuta, Gral. Las Herasen bertan egingo da sari-emate ekitaldia eta euskal bazkaria eskainiko zaie gidariei. Hitzordua igande honetan da, goizeko 9etan, eta elkargunea, 205. errepidearen hasiera, Cañuelasko Golf Klubaren parean.
2015/04/17
‘Erabakia Ehuntzen’ egitasmoaren baitan apirilaren 25ean egingo den Ehuntze Eguna izeneko aktibitateari begira, euskal etxe ugari ari dira euren ekarpena prestatzen La Platara bidaltzeko, euskal etxeetatik helarazten ari diren berrien arabera. Gogora dezagun Gure Esku Dago dinamikak luzatutako deialdiaren bidez, Diasporako atxikimenduek ere osatuko dituzte ekainaren 21ean Euskal Herrian eraikiko diren hautestontziak.
2015/04/16
Islandia eta Euskal Herriaren arteko harremanak ez dira beti tenore onekoak izan; are gehiago, ekintza lazgarri batek markatu zituen 1615an: Islandiako kostaldean ontziak galdu zuten 32 euskal baleazaleen hilketa. Orain, gertaera haren 400 urteak betetzen direnean, nazioarteko mintegi batek bi herrialdeen arteko harrremana aztertuko du Reykjavik-en. Horrez gain, bi nazioen arteko adiskidetze ekitaldi sinboliko bat egingo da sarraskia gertatu zen Holmavik herrian.
2015/04/16
Bikote parte hartzaileak Argentina, Peru, Txile, Venezuela eta Uruguaitik etorriak dira eta gaur ostegun goizean hasiko VIII. MercoMus Txapelketa honetako partidak jokatzen, edizio honetan euskal etxea antolatzailea Montevideoko Euskaro EEa delarik. Bikote partaideak eta delegazioak atzo arratsaldean iritsi ziren hiriburu uruguaitarrera eta ongi-etorri ekitaldi eta topa-egite batean hartu zuten parte gaur goizeko 9etan lehian hasi aurretik. Norgehiagoka larunbatean afaldu bitartean egingo den sari ematearekin bukatuko da.
2015/04/16
Eibartarra da Sonia Hernandez Maiztegui eta 39 urte dauzka. Hamazazpi urte zituela atera zen etxetik Alacanteko Unibertsitatera Optika eta Optometria ikastera. Gero pare bat urte Palentzian eta duela 15 urte Valladolidera iritsi zen. Hiri gaztelar horretan bizi da geroztik, optika batean lanean bazkide. Familia ere bertan sortu du, Valladoliden jaio baitzaizkio bi alabak. "Ane eta Iraia bertakoak dira... eta euskaldunak, nik ezin baitiet beste hizkuntza batean hitz egin", zehaztu digu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus