euskal diaspora eta kultura
2015/05/13
Quebec-eko euskal etxeko kide Antton Curutchet lapurtarrak (Angelu, 1992) amaitu berria du bideo bat Korrika 19ren munduan zeharreko ospakizunak bilduta. Australiatik Saharara eta Eskoziatik Argentinara, lurbira osoko hogei bat euskal etxe eta komunitateren irudi eta argazkiak batuta sortu du bideo-muntaia musikari eta ikasle gazteak. “Txikitatik segitu izan dut (Korrika) eta biziki plazer handia izan dut korrika oraikoan bilketa lan hau egitea”, adierazi dio EuskalKultuta.com-i.
2015/05/13
Uda honetan Euskadiko Softbol selekzioak nazioarteko txapelketa batean parte hartuko du Vancouverren, Kanadan, eta euskal etxeetako jokalariei gonbitea luzatu die, bertara bildu, eurekin entrenatu eta esperienzia bikain honetaz goza dezaten. Iaz ere Kanadan izan ziren euskaldunak, eta orduan Vancouverreko Zazpiak Bat euskal etxeko kideak ikurriña eta guzti izan zituzten harmailetan animatzen. Gonbite honekin euskal komunitateari eskerrak eman eta harremanak sakontzeko helburua dute.
2015/05/13
Urtero bezala, diploma bana banatu zien Corpus Christiko Eusko Etxeak herriko hiru langileri Maiatzaren Lehena kari. Misiones probintzia argentinarreko euskal elkarte honek ‘Kontaketa Harrigarriak’ Idazlan Lehiaketaren VII ediziora ere deitu du. Sortu zuteneko X. urteurrena laister izango dela-eta zenbait ekitaldi eta kultur aldeko proposamen ari da prestatzen. Horren guztiaren berri ematen du euskal etxearen Berripapera izena daraman berripaperaren azken zenbakiak.
2015/05/12
Udalaren babesarekin eta bertako Laurak Bat euskal etxea antolatzaile, 2015eko ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco' (Buenos Airesek Euskal Herria ospagai) jaialdia egin da, arrakastaz, joan den igandean argentinar hiriburuko Mayo hiribidean. “Egunean zehar hogei milatik gora lagun pasatu ziren jai-gunetik; zalantzarik gabe, orain arteko lau edizioetatik arrakastatsuena izan da hau”, adierazi dio Arantxa Anitua Laurak Bat-eko lehendakariak EuskalKultura.com-i.
2015/05/12
Ronnie Lynn Patterson pianojole estatubatuarrak (Kansas, 1958) duela 24 urte utzi zuen bere sorterria eta, munduan zehar ibili ondoren, egun Parisen bizi da. Martxoan Zuberoan jo zuen, Xiru musika jaialdian, baina, Radiokultura.com irratiari aitortu dionez, ez zen Euskal Herrira zetorren aurreneko aldia. Euskal kultura biziki maite duela esan du, eta guk sinetsi, izan ere... euskara ederrean erantzun ditu galderak! Entzun elkarrizketa.
2015/05/12
Antioquiako Gure Mendietakoak Euskal Etxeak stand batekin hartu du parte Kolonbiako Medellin hirian 30.000tik gora bisitari, 62 stand, 14 jarduera akademiko eta literatura eta musika alorreko beste hainbat tailer eta ekimenekin bi egunez garatutako Liburuaren Egunak Azokaren bederatzigarren edizioan. Euskal gaia zeukaten eta euskaraz zeuden zenbait libururen artean, stand-ak euskal etxeko John Alejandro Ricaurteren Antioquiako euskaldunei buruzko liburua izan zuen erakusgai.
2015/05/11
Musika, dantzak, gastronomia, hizkuntza, kirolak… Hauek eta beste hainbat kultur adierazpen zabaldu ziren atzo Argentinako hiriburuaren bihotzean, bertako udalak proposatutako ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ (Buenos Aires celebra al País Vasco) ekitaldiaren baitan. Jaialdia arrakastatsua izan zen publiko zein erakustaile kopuru eta jatorriari dagokienez, herrialde osoko euskal etxeak bildu baitzituen, Buenos Aires probintziakoak baina baita ere Cordobakoak, San Juan, Chubutekoak...
2015/05/11
Urteroko bere festa egin du New England-eko (AEB) Euskal Etxeak iragan larunbatean, Suffield-en (Connecticut, AEB). Ehundik gora lagun bildu ziren Riki Lasa Jai Alai jokalari ohiaren etxalde edo 'farma'ra. “Ederra izan da”, aitortu dio Lasa-k berak EuskalKultura.com-i. “Ikuskizuna aparta izan da! Zazpi aizkolari, jendea txingaruten… Ederto atera da urteroko gure Txitxiburduntzi Jaia!”. Bertako kirolariek oroitarazi dute, bestalde, prest daudela herri kirol erakustaldiak egiteko beste edozein euskal etxetan.
2015/05/11
Urtero bezala, bere Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritu ditu Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak. Bi urteko epea bete izaten dute hautetsiek eta horien artean aurten lehendakariordea, idazkariordea, diruzainordea eta beste zenbait postu berritu beharra zegokion. Juan Lucio Agotegaray Echaniz hautatu dute elkarteko lehendakariorde berri, Alicia Biain idazkariorde eta Ana Idigoras diruzainorde, besteak beste.
2015/05/08
Bilera egin zuten joan den larunbatean Pauen, Frantzian, Jaurlaritzaren aurrean euskal etxe izaera onartua daukaten hiru euskal elkarteek. Pariseko, Bordeleko eta Paue bereko buruzagi eta ordezkariak goizetik bildu ziren, lehenik eta behin elkarren berri eta bizi dituzten egoeren berri elkarri emateko eta hortik abiatuta balizko ekimen koordinatuak abiatzeko aukera aztertzeko, arlo ekonomikoan bereziki. Goiz amaieran, Jaurlaritzako Asier Vallejoren bisita izan zuten, bilkuraren bigarren zati bati ekinez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus