euskal diaspora eta kultura

2015/07/20
Bi aste pasako ditu Euskal Herrian Mar del Platako hogeita sei dantzari eta musikariek osatutako taldeak eta hainbat euskal leku ezagutu eta bertako giroan murgiltzeaz gain, dantza ikuskizunetan ere hartuko du parte, euskal herritarrei Argentinako euskal dantzen irudia erakutsiz. Emanaldiak Bizkaian, Gipuzkoan eta Lapurdin izango dira, iritsi eta biharamunean bertan hasita.
2015/07/17
Athletic Boisen da dagoeneko, eta hiria irrikaz dago bihar Tijuanako Xolos taldearen aurka jokatuko duen partida dela eta. Taldeak ongi etorri polita izan zuen aireportuan, dantzariak eta guzti, Boiseko alkate Dave Bieter euskalduna harrera-taldearen buru zela. Gaur jokalariek autografoak sinatuko dituzte Basque Center-en eta apurka apurka hiriko giro zurigorria ezagutu eta gozatu ahalko dute.
2015/07/17
Parisen bizi da duela 16 urte Arlette Oçafrain. Jaio, San Frantziskon jaio zen, hazi, berriz, Baxenabarreko Donazaharren eta Japonian ere bizi izan da. Bost hizkuntzatan hitz egitea pòsible du eta gogoz deginitzen du bere burua Diasporako euskalduntzat.
2015/07/17
Liburuak euskara eta euskararen irakaskuntza Argentinan nola mantendu, garatu eta zabaldu den azalduko du, XIX. mendetik hasi eta gaur arte. Margarita Mignaburu egilearen esanetan, “proiektuak oinarri dokumental sendoa ekarriko du euskararen egoera ezagutarazteko baina batez ere gai honi buruz dagoen ‘hutsune bibliografikoa’ betetzeko”. Liburua abenduan aurkeztuko dute Buenos Airesen, Euskararen Nazioarteko Eguneko (ENE) ekitaldien baitan.
2015/07/16
Kalakan euskal taldea Quebec izan da egunotan, Montrealeko Nazioarteko Perkusio Jaialdian partehartzen, uztailaren 8tik 12ra. Taldeak hiru emanaldi egin zituen eta horietan Quebec-eko Euskaldunak elkarteko kideak izan zituen lagun, ikurrina eta guzti. Taldeak euskal musika tresna ikastaro bat ere eman zuen eta bertara joan zirenek txalaparta jotzeko aukera izan zuten, besteak beste.
2015/07/16
East Village auzoan kokatuta dago Huertas jatetxea eta Euskal Herriko gastronomian oinarrituriko janaria eta pintxoak eskaintzen ditu, beti ere New Yorkeko ukitu berezi batekin nahastuta. Jatetxeak lantaldea osatzeko bi lanpostu eskaintza iragarri berri ditu: sukaldari bat eta zerbitzari baten bila dabiltza.
2015/07/16
Puerto Madryn hiri patagoniarrak turismoa eta eskualdeko elikagaiak sustatzeko antolatzen duen ‘Madryn al Plato’ (Madryn platerean) jaialdia uztailean zehar luzatuko da, ekintza ugari barne. Ekitaldiaren zortzigarren edizio honetan, Etorritakoengatik euskal etxeak berriro ere hartu zuen parte Ekoizleen eta Diseinu Azokan, standa ipiniz eta pintxoak egiteko sukaldaritza klase batekin.
2015/07/15
Bideak bidaia agentziak eta Garai Landetxeak Boiseko Jaialdira bidaia antolatu du aurten ere eta azken leku batzuk libre dituela aditzera eman dio EuskalKultura.com-i. Jaialdiz gain, bidaia honetan doazen lagunek Yelllowstone natur parkean Nez Perce tribuko kideekin sei egun bizitzeko aukera paregabea izango dute.
2015/07/15
Sanferminak direla eta hamaika ekitaldi antolatu dituzte Diasporako euskal eta nafar etxeek Iruñeko jai nagusiarekin bat eginez. Distantziak ez du nonbait San Fermin giroa eta gogoa ahultzen eta azken aste hauetan Argentinan ere bizi ahal izan dira txupinazo, zapi gorri, dantza eta ·zahato erbilerak". Azkeneko festa deiak datorren astebururaino heldu diren honetan, jarraian argazki bidezko ibilbidea hainbat ospakizun argentinarretan barrena.
2015/07/15
Boiseko Bosnia-Herzegovinako komunitateak ospatu berria du Boisen bere lehendabiziko urteroko jaialdia. “Xumea baina polita eta jendetsua izan zen”, adierazi dio EuskalKultura.com-i, Ramajla Maya Duratovic taldeko bozemaileak. Mila bat lagun izan ziren partaide, tartean hiriko Oinkari euskal dantzariak eta Boiseko Euskal Museoko zuzendari Patty Miller. Azken honek jaso zuen, euskal komunitatearen izenean, esker oneko plaka. “Euskaldunen laguntza eta solidaritateagatik izango ez balitz ez zen egun Boisen Bosnia Herzegovinako talde kulturalik egongo”, esan digu Duratovic-ek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus