euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Munduan: Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko ikasleekin bihar arte garatzen ari da Villa Marian barnetegia

2015/07/24

Euskara Mundua programaren ikasle eta irakasleak Villa Mariako Euzko Etxeako lagunekin (argazkia EE)

HABEk sustatzen duen programaren 2015eko neguko ikastaro trinkoa joan den larunbatean hasi da Argentinako Cordoba probintziako Villa Maria hirian bertako Euzko Etxea eta FEVA Federazioa antolatzaile. Barnetegia bihar eguerdian bukatuko da irakasleen topaketari hasiera emateko. 

Gehiago irakurri...


Buenos Airesen Eusketxek Maria Elena Etcheverry baitetsi du lehendakari, Aitor Alava lehendakariorde

2015/07/24

Aitor Alava eta María Elena Etcheverry artxiboko argazkia batean

Bere barne araudiak agintzen duena betez, Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Casa de la Cultura Vasca edo Eusketxe bezala ezagunagoa den euskal elkarteak Zuzendaritza Batzordea berritu du, datozen bi urteetan ere orain arte lehendakari izan den Maria Elena Etcheverry izango delarik lehendakari,  eta gisa bera Aitor Alava lehendakariorde.

Gehiago irakurri...


Asteartean hasiko da Santiagon 2015eko Txileko Euskal Astea, "Colectividad Vasca" elkarteak antolatuta

2015/07/23

2015eko Txileko Euskal Astearen afitxak

Datorren astean Santiago hiriburuan euskal kulturari eskainitako zenbait ekitaldia egingo dira, "Colectividad Vasca de Chile" elkarteak antolatu duen Euskal Astea dela eta. Zinea, euskarari buruzko hitzaldi bat, pilota txapelketa eta Txileko euskal koruen topaketa egingo dira, besteak beste. Igandean, festak amaitzeko, Iñaki Deunaren eguna ospatuko dute.

Gehiago irakurri...


Mikel de Elguezabal venezuelarrak, erbesteratuen biloba denak, kafe-liburudenda zabaldu du Iruñeko Udal Plazan

2015/07/23

Mikel de Elguezabal-ek Al norte del sur kafe-liburudendenda zabaldu berria du Iru ñeko Udalaren Plazan (argazkia Unai Beroiz-Diario de Noticias)

Berez Montpelierren (Frantzia, 1977) jaioa, Mikel de Elgezabal-ek Venezuelan eman du bere bizitza osoa, edo zatirk handiena bederen. Cumanáko Unibertsitatean Biologia tituluduna, aita ere bada eta familiarekin dago gure artean, gure kulturaz maiteminduta dagoela (jotak eta Benito Lertxunsi eta Mikel Laboa gustukoak dituela aitortzen du). Beka batekin etorri zen ikastera Nafarroara, baina azkenean bertan geratu eta masterra egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Diario de Noticias mintzatu da berarekin.

Gehiago irakurri...


Dolores Redondo idazleak Baztango trilogia aurkeztuko du Mexikon, Kolonbian, Argentinan eta Australian

2015/07/22

Dolores Redondo idazlea, bere lanen kokaleku den Elizondo herrian (argazkia doloresredondomeira.com)

Nazioarteko bira hasiko du Dolores Redondo idazleak (Donostia, 1969) datorren astean, munduan zehar aurkezteko berak idatzitako Baztango trilogia ospetsua. Baztango bailara nafarrean kokaturiko hiru eleberri hauek mitologia eta polizi ikerketak uztarten dituzte, giro misteriotsu eta itogarrian. Mexikon hasiko da aurkezpen bira, uztailaren 28an, eta bertan izango da Mexikon bizi den baztandar komunitate handia, sorterriari buruz solasteko irrikaz.

Gehiago irakurri...


Bertako alkate Dave Bieter-ek Boiseko Ikastolaren lokal berriak zabaldu ditu, oraingoan jabegoan

2015/07/22

Boiseko Ikastolaren egoitza berriaren estreinaldi ofiziala 2015eko uztailaren 20an (argazkia KTVB 7)

Boiseko Ikastolak --Boisen eskolaurreko haurrak baitaratzen dituen euskal eskolak-- bere instalazio berriak zabaldu ditu iragan astelehenean, hiriko alkate Dave Bieter eta Ikastolako hainbat guraso, lagun, bolondres eta haur ere bertan zirela. Berez, eguneroko ekintza normalduekin --udako saioan-- gaur hasi dira eraikin berrian, zenbait hilabetez etxea zein alboko berdegune eta ingurua behar bezala apaindu eta egoki ostean.

Gehiago irakurri...


Naroa Elortegik eta Mikel Ibargoienek Jaialdiko gazteria euskal-amerikarraren berri emango dute "Goazen Boisera!" ekimenean

2015/07/21

Naroa Elkortegi eta Mikel Ibargoien, "Goazen Boisera!" lehiaketaren irabazleak

Naroa Elortegi gatikarra eta Mikel Ibargoien urnietarra Boiseko Jaialdira joango dira datorren larunbatean, "Goazen Boisera!" lehiaketaren irabazle gisa. Boisen dauden bitartean gazteek Gazteaukera atariaren blogean Jaialdiaren berri emango dute, beti ere gazteen ikuspegitik. Hango gazteek euskal kultura eta nortasuna nola bizi duten kontatuko digute.

Gehiago irakurri...


Diasporako euskaldunak: Jon Sarriugarte, Kaliforniako ‘punk aeroespaziala’, Oinkari dantzari ohia

2015/07/21

Ezkerretik eskumara, Sarriugartek, Kyrsten bere emaztearekin eta Empire of Dirt lantaldearekin batera, diseinatutako ibilgailuak; Jon Sarriugarte bere lantokian; eta Sarriugartek etxean itsatsita duen ikurrina (Irudiak: J.S.)

Idahon jaioa eta aspaldi Kalifornian bizi den Oinkari ohia, Jon Sarriugarte (Boise, 1963) ez da pertsona komentzionala. Artista da, diseinatzaile eta sortzaile. “Jaialdira joan nahi nuen baina ez daukat denborarik, espaziontzi bat prestatzen bainabil”, azaldu dio EuskalKultura.com-i. Esaldi horrek ere adierazten digu Boise atzean laga eta Kaliforniara aldatu zen erremintari –metalaren magoa– honen izaera eta bizimoduaz.

Gehiago irakurri...


Athletic-ek Boiseko partida irabazi eta irudi ahaztezinak utzi zizkien Idahoko euskaldunei

2015/07/20

Athletic-eko jokalariak Basque Center-en izan ziren, autografoak sinatzen (argazkia Boiseko Athletic Club Peña)

"Ametsa egi bihurtua", horrela definitu dute asteburuan zehar Boiseko euskaldun askok Athletic-en bisita historikoa. Zurigorriak historian bigarrengoz izan dira AEBetan eta Boiseko euskal komunitatean zoramena izan da euren egonaldia. Idahoko milaka euskaldun bildu ziren partidara, eta baita Oesteko beste zenbait lekuetakoak ere: Utah, Nevada, Oregon... Taldeak partida irabazi zuen eta, kalean, zaletuek irudi ahaztezinak utzi zituzten. Jarraian, asteburuko argazki kronika bat.

Gehiago irakurri...


Idahon, Gooding-eko euskaldunek euren urteroko Euskal Jaiaren 34. edizioa ospatu dute (bideoa)

2015/07/20

Oinkariko dantzari eta musikariak Gooding-eko 34. Euskal Jaian (argazkia 11KMVT bideoa)

Gooding-eko euskaldunek, AEBetako Idaho estatuan, urtero antolatzen duten Euskal Jaiaren 34. edizioa ospatu dute joan den asteburuan, NABOko parte den Gooding Basque Association elkarteak antolatuta. Asteburu berezia izan da, Athletic-en Boiseko partida kari euskal talde honetako elastikoak zeramatzan jendeak ikus baizitezkeen, giro horrek suspertuta. Nevadako Renon ere egin zuten euren jaia, baina hortaz beste artikulu batean mintzatuko gara.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia