euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaialdi 2015: Festa biziak eztanda egin du Boisen larunbatean, jaietako egun nagusian (argazkiak VI)

2015/08/02

Euskal produktuen salmenta Jaialdiko postuetan (argazkiak EuskalKUltura.com)

Festak eztanda egin zuen atzo Boisen eta asteburuarekin jendez gainezka dabil hiriburu idahotarreko euskal eremua. Egun handia izan zen atzokoa, eta urtero legez, Boiseko euskal komunitateak San Inazio eguna gogotik ospatu zuen, larunbatez, hemen ohi bezala. Horrez gain, "Basque-ing at Expo Idaho"-n euskal produktuen salmenta, musika eta giro aparta izan zen. Jarraian, argazki kronika.

Gehiago irakurri...


Boiseko jaialdi ez da festa soil bat, ospakizun da

2015/08/02

Boiseko hiriak eta jatorri euskalduneko bere biztanleek ahalegin handia egin dute azkeneko hamarkadetan etorkizuna ematearren euren iragan euskaldun aberatsari. Etorkizunari begira kateari segida ematearren egindako ahalegin horren ataletako bat da Jaialdiren fenomenoa.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarrik NABOren Bizi Emankorra saria jaso zuen Boisen

2015/08/01

Joseba Etxarri, Bizi Emankorra saria jasotzen NABOko lehendakari Valerie Arrechearen eskutik

Atzo, North American Basque Organizations (NABO) elkartearen bilkuran, Bizi Emankorrak sariak eman zituen Ipar Ameriketako euskal etxeen fedeeazioak. Sari hauek AEBetako euskal komunitatearen alde egindako lana aintzat hartzen dute, eta aurtengo sarituetako bat EuskalKultura.comeko zuzendari Joseba Etxarri izan da. Beste sarituak Izaskun Kortazar, Benan Oregi eta John Ysursa izan ziren. Zorionak lauroi!

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2015: NABO bilkura eta eskerrak AEBetako euskal jairik handiena antolatzen duten bolondresei (argazkiak)

2015/08/01

Al Erquiaga, Gerri Achurra eta Gaizka Malone, Jaialdiko antolatzaileen izenean Eusko Jaurlaritzaren esker ona jasotzen (argazkia EuskalKultura.com)

Jendez gainezka zegoen Boise atzo, Jaialdiren asteburu handiaren usainean. Atzo Eusko Jaurlaritzak AEBetako euskaldunei egin zien harrera ekitaldian omenaldia jaso zuten Diasporako euskal festarik handiena antolatzen duten bolondresek. Beste omenaldi bat, kasu honetan ezustekoa eta ahobatekoa, jaso zuen ere Grace Mainvilek, urte askotan NABOren diruzain izan denak, osasun arazoengatik kargua utzi beharrean dela azaldu zuenean. Besarkada bero bat, Grace! Jarraian, argazki kronika.

Gehiago irakurri...


Emanaldiak, bisitak eta aspaldiko ametsa --.baita ezkontza bat ere!-- betetzeko aukera Mar del Platako Beti Alai dantzarientzat

2015/07/31

Mar del Platako Denak Bat-eko dantzariak Gernikan (argazkiak Uzturre Munduan)

Uztailaren 25ean lurreratu ziren Mar del Platako Denak Bat euskal etxeko 26 gazte Euskal Herrian eta ordutik aurrera ez dira batere gelditu. Euren lehenengo emanaldia dagoeneko eman dute. Getxon, bigarrena gaur bertan izango da Zubietan eta programa Gorlizen eta Hendaian eskainitakoekin osatuko da. Bitartean, Euskal Herriko hiri nagusiak eta leku adierazgarrienak bisitatzen ari da talde argentinarra. 

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2015: Erabakitzeko eskubideari buruzko mintegiak jakinmin handia piztu zuen Boisen

2015/07/31

Ibarretxe lehendakaria, Boisen, "Together or nothing at all" mintzaldian parte hartzen (argazkia EuskalKultura.com)

Aurrera darraite Boisen Jaialdi 2015en inguruan antolatutako makina bat euskal ekitaldi eta jarduerek. Atzo, uztailaren 30ean, festa eta kulturaz gain, politikarentzako tartea ere izan zen, "Together or nothing at all" (Elkarrekin edo ezer ez) izeneko mintegiarekin. Erabakitzeko eskubideari buruzko hausnarketa egin zuten Ibarretxe lehendakariak (ALC), Columbia Unibertsitateko Joshua Fisher doktoreak eta Gure Esku Dago ekimeneko Jon Camiok. Eguneko argazki kronika, jarraian.

Gehiago irakurri...


Colorado-ko Breckenridge herrian sukaldaritza profitatu dute euskal kulturara hurbiltzeko

2015/07/31

Ikasleek Euskal Herriaz ezer gutxi jakin izanak jo du, Buchanan sukaldari eta irakasleak, arrakastaren gakotzat (Irudiak: I.B. eta E.K.)

Ian Buchanan sukaldariak euskal jakiak prestatzen irakatsi zien, atzo, Colorado-ko Breckenridge herriko CM eskolara hurbildutako hamabi ikasleri. Lepo zegoen klasea, hori baita izan zezaketen ikasle kopuru gehiena, eta itsaski eta arrainean oinarritutako menua prestatu zuten. Irakasleak EuskalKultura.com-i adierazi legez, “euskal kulturaz ezer gutxi jakin izanak erakarri egin du jendea”.

Gehiago irakurri...


Musika, dantza, festa eta giro ederra Boisen Jaialdi 2015 euskal topaketaren bigarren egunean

2015/07/30

Amuma Says No talde boisetarra giroa berotzen Jaialdin

Asteazkean ekitaldi ugari egin ziren Boisen, eta guk egunero bezala, argazki kronika baten bidez bildu ditugu.  Euskal Ikasketen Mintegiaren inaugurazioa, "Meet the Basques" ekitaldia, musika eta dantza kaleetan, eta gurekin ez dauden hiru Jaialdi zale handiei agurra, gaurko irudietan. Horien artean dugu gure selfie lehiaketaren aurreneko irabazlea, Antonia Sangroniz. Zorionak!

Gehiago irakurri...


"The Basques in the United States" liburua aurkeztuko da Boisen, 10.000 euskal emigranteen datuekin

2015/07/30

"The Basques in the United States" ikerketa bi liburutan argitaratu da

Gaur aurkeztuko da Boisen "The Basques in the United States" liburua, Boiseko Unibertsitateko "Joan Etorria" Euskal Ikasketa Mintegiaren barruan. Lan hau Koldo San Sebastian kazetaria buru izan duen hamar urtetako ikerketaren emaitza da. Bertan AEBetako Oestera joan ziren 10.000 euskaldunen izenak jasotzen dira, argazki, jatorri eta datu biografikoekin batera.

Gehiago irakurri...


Mar del Plata hiria izango da 2015eko Nazioarteko Mus Txapelketaren egoitza urriaren 31tik azaroaren 8ra

2015/07/30

38. Nazioarteko Mus Txapelketaren webgunea

Argentinan jokatuko da aurten Nazioarteko Mus Txapelketa, Mar del Platako Denak Bat euskal etxea antolatzaile. Lehiaketaren 38. edizioa astebetez luzatuko da eta partiden programaz aparte, beste hainbat ekitaldi ari dira prestatzen anfitrioiak bikote parte-hartzaileentzat. Muslarien eta laguntzaileentzako voucherren prezioak eta aste osoko egitaraua, EuskalKultura.com-eko artikulu honetan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia