euskal diaspora eta kultura

2015/09/08
ETBk "Youtuberrak" lehiaketa martxan du eta deialdia egin die munduan zehar euskaraz bideoak egiten dituztenei, bertan parte hartzeko gonbitea luzatuz. Erraza da: sortu kanal bat You Tuben eta igo bertara zure euskarazko bideoak, lehiaketan izena eman eta parte hartu. Hilabetero 500 euroko saria jasoko du bideo onenak eta urte bukaeran kanal onenak 2000 euro eskuratuko ditu. ETB-ekin harremanetan jarri gara eta Diasporatik eta Euskal Herritik kanpo ere parte har daiteke. Zorte on!
2015/09/08
Buenos Aires probintziako Baraderoko euskal etxeak ez dauka momentu honetan aktibitate jarraiturik; hala ere, euskal ondorengo ugari daude eskualdean eta arbasoen omenez euren presentzia bermatu nahi izan dute hiriaren 400. urteurreneko ospakizunetan. Helburu horrekin euskal elkarteak zenbait ekintza antolatu zituen udal programaren barnean, tartean ‘Nuestros Aitonas’ (Gure aiton-amonak) liburuaren aurkezpena eta haritz baten landatzea. Etorkizunari begira mezu bat ere prestatu zuen euskal etxeak.
2015/09/07
Sabino Laucirica ikerlari plentziarrak Kanadako Placentia herriaren Heritage Awards saria jaso du berriki, herri horretako ondare historikoaren zabalkundean egin duen lanarengatik. Aspaldi hasi zen behar horretan Laucirica, behin mapa batean ikusi zuen Placentia horrek bere Plentziarekin zer zerikusi ote zuen jakin nahian. Bidean, Ternuako euskal baleazaleen aztarnak topatu ditu. "Placentiako ondarea egiaz geure ondarea da, euskaldunek han utzitako ondarea", azaldu dio EuskalKultura.com-i.
2015/09/07
Boiseko Jaialdin izan zirenek "Soka"-ren aurrerapen txiki bat ikusteko aukera izan zuten, Euskal Kultur Erakundearen eta Basque Museum-en lankidetzari esker. Orain, euskal dantzari buruzko erakusketa multimedia honen estreinaldi ofiziala ostegunean egingo da Biarritzen, irailaren 10ean. Santa Eugeniako elizpean 400 ilustrazio (artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), zazpi bideo sorkuntza original eta erakusketarako eginiko hainbat argazki ikusgai.
2015/09/04
Elena Odriozola euskal ilustratzaileak (Donostia, 1967) Urrezko Sagarra jasoko du gaur ostirala Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan, Eslovakian, Mary Shelleyren 'Frankenstein' libururako sortutako lanagatik (Nordika Libros, 2013). Galtzagorri Elkarteak proposatu zuen lan honen hautagaitza sariketarako, OEPLIren bidez.
2015/09/04
Mendi eta naturazalea da Iñaki Goikoetxea Arrufat. 29 urte dauzka eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan ari da komunikazio alorrean teknikari. Boiseko Jaialdin topatu genuen azkenekoz. Handik bueltan, zenbait galdera luzatu dizkiogu.
2015/09/04
Finlandiako hiriburuan euskal irakurletzarako irakasle bila ari da Etxepare Euskal Institutua. Deialdia atzo argitaratu zen Euskal Herriaren Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta hautagaitzak aurkezteko epea hamar egunekoa da. Irakurleak astean lau orduko euskara klaseak emango ditu eta irakurletzaren aurrekontua 5.600 eurokoa izango da.
2015/09/03
Festa handia prestatu du Chinoko Centro Basco jatetxeak larunbat honetan bere 75. urteurrena ospatzeko. Egunpasa eta afari goxoa egingo dute bertan betiko bezero eta lagunekin, Euskal Herriko 'Holako' musika talde lapurtarrak alaituta. Berterretche familiak, gainera, 45 urte egiten ditu jatetxearen kargu eta hori ere behar den moduan ospatuko dute Monique Berterretchek eta egun negoziaren ardura duten Bernadette eta Joey seme-alabek.
2015/09/03
Mugimendu handiko egunak ari dira bizitzen Cordoba hiriburuko Gure Txokoa-ko lagunak. Azken aste hauetan kolektibitateen ekitaldietan hartu dute parte eta euskal bisitariak jaso dituzte euskal etxean. Ostiral honetan Immigranteen Jaian arituko dira eta irailaren 18rako 'Cordoba Loiolari kantari' Koru Topaketa antolatu dute.
2015/09/02
Kalifornian jaiotako kazetari eta irakaslea da Nancy Zubiri, aita Aldudeko euskalduna eta ama peruarra. Boisen harrapatu genuen "Travel Guide to Basque America" (University of Nevada Press, 1998) gidaliburu famatuaren egilea uztail azkenean, Jaialdiko asteazkenean, jendez inguratuta, euskal giroan. Izan ere, Jaialdiko zaletu handia dela esan zigun.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus