euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mallorcako Euskal Etxea euskara irakasle bila dabil, urrian hasiko den ikasturte berrirako

2015/09/14

Mallorcako Euskal Etxea 2013an Europako Euskara Irakasleen Bilkuraren egoitza izan zen (argazkia EuskalKultura.com)

Mallorcako Euskal Etxea aurtengo euskara ikastaroetarako matrikulazioa egiten ari da eta irakasle bila dabilela iragarri du. Irakasleak talde baten kargu egin beharko du eta astean lau ordu klase emango ditu. Bestalde, euskal etxeak urriko ekitaldien berri ere eman du: urriak 11n pilota tailer irekia egingo dute, eta urriak 23-25 asteburuan Euskal Aste Kulturala, Bizkaiko Dangiliske taldearekin (eta askoz gehiago!).

Gehiago irakurri...


Euskal Argentinar Merkataritza Ganbera, Argentina eta Euskal Herriaren arteko trukerako enpresa sarea

2015/09/11

Euskal Argentinar Merkataritza Ganberaren logoa

Argentina osoko eta ekonomiaren hainbat arlotako enpresa, enpresari eta profesionalek osatzen dute Ganbera, guztiek euren euskal jatorriaren ezaugarri komunarekin. Duela urtebete sortua eta Jose Alberto Bereciartua buru, joan den ekainean lortu du elkarteak izaera juridikoa eta Argentinako Enpresa Ertainen Konfederazioko kide da, eta lankide ari da baita ere Euskadiko Ordezkaritza eta FEVArekin. 

Gehiago irakurri...


Euskal eta argentinar dantzak, euskara, eta 900 ikasle partaide Buenos Airesko Euskal Echea-ko Euskal Jaian

2015/09/11

Euskal Jaiaren azken irudia, kolore eta alaitasunez beteta (argazkia Marcelo Lacket)

Urteko ekitaldi nagusia ospatu zuen Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea eskolak joan den larunbatean. 2015eko Euskal Jaia erakundearen Llavallolgo egoitzan gauzatu zen eta milatik gora lagun bildu zituen ikasle, irakasle, guraso eta lagunen artean. Argentinan Eukaraz programaren 25. Urteurreneko ospakizunarekin ere egin zuen bat instituzioak eta ohorezko Aurreskua eskaini zitzaion programaren barnean. 

Gehiago irakurri...


Venezuelako Valenciako Euskal Etxeak Begoñako Ama Birjinaren eguna lagunartean ospatu zuen

2015/09/11

Valenciako Euskal Etxeko lagunak Begoñako Ama Birjinaren festaz gozatzen (argazkia Valencia EE)

Carabobo estatuko Valenciako Euskal Etxeak Begoñako Ama Birjinaren eguna ospatu zuen iragan abuztuaren 15ean. Oporrak izanagatik, bazkide eta lagun asko bildu ziren bertara, tartean inguruko gonbidatuak ere: Caracaseko Eusko Etxetik, Maracaytik eta San Felipetik, esaterako. Eguneko argazki sorta mardula helarazi digu elkarteak.

Gehiago irakurri...


Eneko Sagardotegia: Euskal Herrian bezala baina Necochean, Argentinan prestatutako sagardo eta txuletoiez

2015/09/10

Necocheako Eneko Sagardotegia martxan

Euskal Herriko sagardotegietako menu berbera eskainiko du Eneko Sagardotegiak Necocheako Euzko Etxeko ospakizun eta jai nagusietan. Bitartean, sagardoa euskal etxean eukiko dute, horretarako propio eskuratutako hiru kupeletan, eta denboraldia bukatzean botilaratu egingo da egun berezietan kontsumitzeko. Proiektuko arduradunak Betikoak sukaldaritza elkarteko kideak dira. Hurrengo ‘txotxa’ seguruenik urriaren hasieran izango dela iragarri diote EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Jose Larraza: "Euskal Herrian bizi den jendeak ez daki alde egin behar izan dugunon hutsune eta herriminaz"

2015/09/10

Jose Larraza tolosarrak 19 urte daramatza lanean Madrilen. Canal Plus TVko Robinson Txostena saioan ari da gidoilari eta kazetari (argazkia EuskalKultura.com)

Duela 42 urte Tolosan jaioa, kazetaria da ofizioz eta afizioz. Hemeretzi urte daramatza Madrilen eta Canal Plus TV kateko Informe Robinson (Robinson Txostena) saioko zutabeetakoa da. Programa hasi zenetik ari da hor lanean eta mundu erdia ibilia du bertarako erreportajeak egiten. Zortekoa jotzen du bere burua, maite duen horretan egiten baitu lan.

Gehiago irakurri...


Aurreskua, abesbatza eta plaka oroigarriak Cnel. Pringlesko Eusko Biltzar euskal etxearen 25. urteurrenean

2015/09/10

Juan J. Olasagastia Eusko Biltzar-eko lehendakaria euskal etxearen 25. urteurren jaian (argazkia EE)

Hiriko euskal gizataldeak deituta, lagun ugari bildu ziren Coronel Pringlesko euskal etxean erakundearen 25. urtebetetzea ospatzeko. Zeremonian, Eusko Biltzar-en historia eta sortzaileak gogoratzeaz gain, elkarteak gaur egun egiten duen lana ere nabarmendu zuen instituzioak, abesbatza eta dantzariak ere partaide. 

Gehiago irakurri...


Argentinar Estatuak liburua argitaratu du immigranteen lekukotasunez, tartean Aitor Alava euskaldunarena

2015/09/09

“Nosotros, los que vinieron” (Gu, etorri zirenak) liburuaren azala

Argentinako Migrazio Zuzendaritza Nazionalak egindako “Nosotros, los que vinieron” (Gu, etorri zirenak) liburua joan den irailaren 4an –Immigrantearen Egunean– aurkeztu zen Buenos Airesen, euren testigantzak eskaini dituzten etorkinak lagun. Bildumaren bigarren edizio honetako protagonistetako bat Argentinan zortzi urte daramatzan Aitor Alava euskalduna da, hiriburuan zein nazioko beste zenbait lekutan euskal dantza irakasle diharduena. Liburua on line irakur daiteke, Migrazio Zuzendaritzaren webgunean. 

Gehiago irakurri...


Ipuintxo, haurrei mugikorrean euskarazko ipuinak kontatzeko aplikazio interaktiboa

2015/09/09

"Sorgin Txikia", Ipuintxo aplikazioak eskaintzen duen ipuinetako bat da

"Sorgin txiki", "Galtzagorri aztia", "Basajaunen sukaldea", "Marigorringoren abenturak"... ipuin hauek eta beste asko dira Ipuintxo aplikazioaren bidez zure mugikorrean ikus ditzakezunak. Euskal mitologiako pertsonaiak dira protagonista eta haurrek ipuinean parte hartu eta beraiekin jolasteko aukera dute. Aplikazioa doakoa da.

Gehiago irakurri...


Suzien Martxan parte hartu ondoren, Immigrantearen Jaian arituko dira asteburu honetan Concordiako dantzariak

2015/09/09

Ibaiko Izarra elkartea Entre Rios probintziako Immigrantearen jaiaren inaugurazioan

Immigrantearen eguna ospatzeko hiriak antolatutzen duen jaialdia urteko aktibitate nagusietako bat da Concordiako Euskal Etxeko Gazte Lurra taldearentzat. Izan ere, programako horretako ekintza guztietan hartuko dute parte aurten ere dantzariek, hiriko euskal kolektibitatea ordezkatze aldera. ‘Jaiaren aurrekoa’ delako festan eta 'Suzien Martxan' aritu ondoren, Immigrantearen Jai Probintzialean dantzatuko dute, datorren asteburuan. 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia