euskal diaspora eta kultura

2015/09/17
Pampa erditik datorkigu Luis Obieta, gautxoen lurretik, euskal oihartzuna ere duen herri batetik, General Acha baitu izena bere sorleku argentinarrak. Medikua da lanbidez eta 58 dituela lehenengo aldiz etorri da egunotan Euskal Herrira, bere "beste lur" horretara, urrunetik izanik ere beti gogoan eta hurbil sentitu izan duen herentzia eta izatea baita bere aitaren eta bere aitonaren bidez heldu zitzaiona, 1880 aldean argentinaratu zen Francisco Obieta birraitona erreferentzia eta lokarri.
2015/09/17
Meza eta zeremonia batekin ospatu zuen Posadas hiriko Euskal Jatorri euskal etxeak bere lehenengo hamarkada. Ospakizunean erakundeko garai guztietako kideak bildu ziren eta oroigarriak eskuratu zitzaizkien fundatzaile eta Joaquin Basconcel eta Marta Sarasola lehendakari ohiei.
2015/09/16
Udako oporrak atzean geratuta eta urteko errutinak bere lekua finkatzen, ehuneko ehunean ari dira Boiseko Ikastolan lanean, hiriaren erdigunean dagoen eta udan estreinatu zuten eraikin berrian. “Hasierako astea pixkat zoramena izan zen, Gabonak bezala umeentzat, material ia guztia berria eta estreinatzen”, adierazi dio EuskalKultura.com-i Oihana Andion irakasleak. “Laketu eta lasaitu dira orain eta ohiko abiada harrapatzn ari gara”, gehitu du.
2015/09/16
Urte batzuk daramatzate euskal etxeko jokalariek Liga Nazionalean baina hau izan da partida ‘etxeko’ jokatu duten lehen aldia. Eta nahiz eta emaitza ona ez izan, –bi golekin Buenos Airesko Huracan taldea izan zen irabazlea– poz pozik daude futbolariak eta euren kolaboratzaileak “euskal etxeko zaleen animoa ez zelako inoiz apaldu”.
2015/09/16
Mexiko Hiriko Tonalá Zineman euskal film laburren emanaldia egingo da ostiral honetan. Kimuak programako hainbat lan izango dira ikusgai, besteak beste Borja Cobeaga ezagunaren "Éramos pocos" eta "Un novio de mierda", edo Jose Mari Goenagaren "Sintonía" eta "Lagun Mina". Sarrera doan izango da.
2015/09/15
Larunbat honetan Gurtubay familiako 50 bat kidek hitzordu oso berezia dute Atxondon. Herri honetan daude familiaren jatorriko bi baserriak (Gurtubabaybeaskoa eta Gurtubayganekoa) eta horiek ezagutzeko parada izango dute. Bilkuran Argentinatik, Txiletik, Venezuelatik eta Ingalaterratik etorritako kideek ere parte hartuko dute.
2015/09/15
Sortu berri berria da Argentinan Lauburu Argitaletxea, Arturo Campion Ikasgunearen baitan, Argentinan bertan egiten diren euskal gaiei buruzko ikerketei kaleratzeko aukera emateko. Oso denbora laburrean hiru liburu argitaratu ditu eta laugarrena ari da prestatzen, Cesar Arrondoren iritzi artikulu bilduma bat.
2015/09/15
Buenos Aires Handian kokatua, San Fernando partiduko patroia da Arantzazuko Ama Birjina eta, Parrokiako arduradunek gonbidaturik, Arantzazuko Amaren Eguneko mezan hartu zuten parte hiriburuko Euskaltzaleak-eko abesbatzak eta aurreskulariak irailaren 9an. “Eguraldiagatik ezin izan genituen azoka eta prozesioa egin baina meza garaian parrokia eliztarrez bete zen”, adierazi digute Parrokiatik.
2015/09/14
Gogotsu ari dira prestatzen Neuquen probintzia andestarreko euskal etxe gazteko kideak Macachinera joateko bidaia, 2015ekoa euren lehenengo Euskal Aste Nazionala izango baitu urtebete baino ez duen euskal elkarteak. Baina ari dira bestela ere mugitzen, eta ekintza bgehiago ere iragarri dituzte sanmartindarrek: irailean euren bigarren Taberna egingo baitute eta urrian ‘Begiradak eraldatzen’ erakusketa jarriko baitute erakusgai.
2015/09/14
Bizkaia:Talent elkartea Londresen izango da aste hometan, Naturejobs Career Expo izeneko lan-azokan parte hartzeko. Azoka honetan erakundea goi-mailako kualifikaziodun langile bila ari diren euskal elkarteen ordezkari ariko da. Aldi berean, Bizkaia:Talent-ek Londres inguruan bizi diren euskal profesionalekin bilera egingo du, irailaren 18an.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus