euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere Urteroko Euskal Festa Nagusia egin du Seattle-ko Euskal Etxeak, "euskara irakasle bila" dabilela

2015/09/23

Aurten iaz baino zorte hobea izan dute eguraldiarekin Seattleko euskaldunek, urteroko piknika ospatzerakoan (Argazkia: SEE)

Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldean azken euskal etxea da Seattlekoa (Washington estatuan), aurrez aurre British Columbia probintzia kanadatarra duela eta bertan, 250 km eskasera, Vancouver hiria, Zazpiak Bat euskal etxe senidearen egoitza. Seattle-ko euskal elkarteak irailaren 12an egin berria du bere Urteroko Festa Nagusia, Lake Sammamish-en “Eguraldia lagun, bazkari ederra izan zen, familia osoarentzat”, esan dio Fran Michelena euskal etxeko presidenteak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Gurtubaitarrek aurreneko famili-bilkura arrakastatsua egin zuten Atxondon eta bigarrena prestatzen hasiak dira

2015/09/22

Gurtubaitarrak Atxondon, Anbotoren magaletan (argazkia Gurtubay)

Iragan larunbatean, irailaren 19an, Atxondo herriak bisitari oso bereziak hartu zituen: Gurtubai familiako 50 bat lagun; horietako batzuk Ameriketatik eta Ingalaterratik etorriak, gainera. Familiaren aurreneko bilkura izan zen eta antolatzaileen esanetan, egun zinez berezia, denbora luzez internet bidez hitz egin ostean lehendabizikoz aurrez aurre elkar ikusteko aukera izan zuten eta. Bahia Blancako German Blas Gurtubay euskal argentinarrak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, dagoeneko bigarren bilkura prestatzen ari dira.

Gehiago irakurri...


Argentinako Pablo Ubierna historialariaren “Xare, erraketa argentinarra” liburua eskuragarri dohainik sarean

2015/09/22

“Xare, erraketa argentinarra” liburuaren azala eta kontrazala

'Balda' eta 'del Río' 2016ko Txapelketak bultzatzeko atera berria du Pablo Ubierna historialari eta xare jokalariak “Xare, erraketa argentinarra. Euskal Pilotari buruzko historia bat Rio de la Platan” izenburuko liburua. Bertsio digitala doan jaits daiteke Internetetik eta paperezkoa urtea bukatu baino lehen kaleratuko da. 

Gehiago irakurri...


200 neska-mutil partaide, euskal giro ederra FEVAk antolatutako Umeen Topaketaren 18. edizioan

2015/09/22

FEVAk antolatzen duen Umeen Topaketaren 18. edizioa joan den irailaren 19an izan zen, Llavallolen

Urteroko euren hitzordua izan dute Argentinako euskal etxeetako txikiek joan den asteburuan, Llavallolgo Euskal Echea eskolako instalazioetan. FEVAk proposatutako egitarauari jarraituz, mota askotako eta adinen araberako jolasetan aritu ziren hainbat euskal etxetatik propio joandako umeak. 

Gehiago irakurri...


Europan euskara ikasi nahi duzu? Hona hemen euskara ikastaroa hasiko duten euskal etxeen zerrenda

2015/09/21

Iaz Europako euskal etxeetako euskara irakasleek bilera egin zuten Berlinen (argazkia HABE)

Euskal Herritik kanpo egon arren euskara ikasi nahi dutenentzat, euskal etxeek eskaintzen dituzten ikastaroak aukera bikaina dira. Aste batzuk barru hasiko da kurtso berria, urrian, eta oraintxe da izena emateko une egokiena. Animatzen? Hala bada, hemen dituzu Europan euskara ikastaroak ematen dituzten euskal etxeen izenak eta kontatuak. Aurrera eta disfrutatu!

Gehiago irakurri...


Kirola, ikuskizunak, fedea eta batez ere laguntasun giro ederra Corpus Christiko Eusko Etxea-ren 10. urteurrenean

2015/09/21

Eusko Etxea-ren 10. urteurren ospakizunean Loiolako Inazio Deunaren erlikia tronuratu zuten Corpus Christi n

Asteburu osoko egitaraua burutu dute Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko euskal elkarteko kideek euren Eusko Etxea-ren urteurrena ospatzeko. Programak mota askotako ekintzak batu zituen, tartean, lasterketa bat, musika eta antzerki ikuskizunak eta urtebetetze afaria. Baina dudarik gabe, festako unerik garrantzitsuena partaideetako  askorentzat, Erromatik ekarritako Loiolako Inazio Deunaren erlikia tronuratzeko egindako meza izan zen. 

Gehiago irakurri...


Bularreko minbizia ikertzen duten lanak babesteko diru bilketa egingo dute Kaliforniako Chino herriko euskaldunek

2015/09/21

'Bascos for Boobies' elkarteko emakumeak talde berriaren inguruko informazioa ematen ibili dira azken asteota, urriaren 3ko ekitaldia ezagutaraziz ere, bide batez (Irudia: E.K.; Argazkiak: A. Gariador)

‘Bascos for Boobies’ elkartea sortu da Chinoko (Kalifornia, AEB) euskal komunitatearen baitan, bularreko minbizia ikertzen duten lanak 20.000 dolarrekin laguntze aldera. ‘Euskaldunak titien alde’ bezala itzul daiteke taldearen izena eta, helburua lortzeko, herriko zenbait tokitik igaroko den ibilaldia antolatu dute urriaren 3rako. “Euskal komunitatean maite genituen asko joan zaizkigu bularreko minbiziagatik eta, batzuk, jarraitzen dute oraino honen kontra  borrokan. Oso hurbilekoa dugun gaia da eta hori izan da taldea eta ekitaldia martxan jartzeko arrazoietako bat”, esan dioEuskalKultura.com-i  Anne Gariador bozemaileak.

Gehiago irakurri...


Emakume Alai: Mexikoko Euskal Etxeak omenaldia egingo die euskal komunitateko emakumeei

2015/09/18

Mexikoko Euskal Etxea

Mexikoko Euskal Etxeak gorriz markatu du egutegian azaroaren 28a, egun horretan egingo baita Emakume Alai izeneko festa. Ekitaldi honetan omenaldia egingo zaie euskal elkartearen bizitzan ekarpena egin duten emakumeei: batzuk zuzendaritzan eta presidente gisa, beste batzuk isilean, baina denak ala denak gogotsu eta euren onena ematen. Festan omenaldia, dantzak, bazkaria eta sorpresa asko egongo dira.

Gehiago irakurri...


Arrakasta handiz burutu dira Uzturre Munduan elkarteko kideek Argentinan emandako dantza eta musika tailerrak

2015/09/18

Irailaren 12 eta 13an eman zuten tailerra Uzturre Munduan-eko gazteek Laurak Baten

Uzturre Proiektuaren baitan 2014an sortutako Uzturre Munduan ekimenak euskal diaspora eta Euskal Herriko gazteriaren artean harremanak sortzea du helburu. Asmo horrekin eta, eta Argentinako euskal diaspora abiapuntu, elkarteko bost kidek bisitatu dute Hego Amerikako herrialdea musika eta dantza tailerrak eskainiz. Bidaiaren balantzea oso ona izan da eta ez dute batere baztertzen laster bueltatzeko aukera.

Gehiago irakurri...


Rio Grandeko Euskal Etxeari esker euskal kulturak tokia izan du aurrenekoz Acampamento Farroupilha topaketan

2015/09/17

Euskal ordezkaritza txapelak eta guzti: Etchalus eta Etchepare ahizpak eta "Iparraldeko euskalduna" (argazkia CBRGS)

Rio Grande do Suleko Euskal Etxea bideak irekitzen ari da Brasilen eta iragan irailaren 13an Acampamento Farroupilha izeneko kultur topaketa erraldoian parte hartu zuten. Instituto Gaúcho de Tradición y Folclore (IGTF) elkarteak antolatzen du topaketa eta ia milioi bat bisitari izan ohi ditu. "Oso pozik gaude, orain arte ez delako sekula aipatu euskal kulturak gure gizartean izan zuen eragina, eta handia izan zen", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente Ana Luiza Etchalusek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia