euskal diaspora eta kultura

2015/10/02
Sari-emate ekitaldiaren baitan, euskal etxeko antzerki taldeak emanaldi bat eskaini zuen eta Corpus Christira bertaratu ziren lehiaketaren saridunek euren lanak irakurri zizkioten bildutako publikoari. Zeremonia berean 2015eko lehiaketako lan irabazleen lanak argitaratzeko asmoa eta 'Kontaketa harrigarriak'-en 8. edizioa iragarri zituzten antolatzaileek.
2015/10/02
Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak bere urteroko Euskal Jaia ospatu zuen iragan irailaren 26 eta 27an. Aurten festak gonbidatu berezia izan zuen: Eibarreko Kezka Dantza Taldea, eta, eurekin batera, elkarteko dantzariek eta koruak euskal dantza ezagutzera eman dute hiriko kaleetan. Festa igandean amaitu zen, elkartean egin zen lagunarteko bazkari batekin.
2015/10/01
Urriaren 16an Uztaritzen euskal emigrazio eta Diasporari buruzko gogoeta egingo da, Eusko Ikaskuntzak, Euskal Kultura Erakundeak eta Eusko Diasporak antolatuta. Jardunaldiak "Euskal emigrazioa: oroitzapena baino gehiago?" izena hartu du eta Kanaldude herri telebistak grabatuko du. Gonbidatuen artean, Estatu Batuetatik etorriko diren Johnny Curutchet eta Martin Goicoechea bertsolariak izango dira.
2015/10/01
Denbora luzea joan da Emily Lobsenz (Connecticut, AEB, 1979) ‘Song of the Basques’ dokumentalaren lehen minutuak grabatzen hasi zenetik. Edozelan ere, orain arte ez du AEBetako zinemetan proiektatzeko aukerarik izan. Izan ere, beste hainbat proiektu hasi eta amaitu ditu euskaldunen inguruko film hau bukatu zuenetik, baina azkenik heldu da ordua: “Ederra da, behingoan, filma partekatu ahal izatea! Herri hau maite dudalako egin nuen filma, baina partekatu nahi nuelako ere bai”, adierazi dio EuskalKultura.com-i.
2015/10/01
Hego Amerikako koru bakarra izango da Argentinako taldea izen handiko lehiaketa honetan; eta beste hamabi korurekin batera, aldez aurretik ezarritako bi euskal abesti kantatu beharko dituzte: David Azurzaren “Loriak Udan" eta Xabier Sarasolaren “Maiteagok". Europa egingo diuten biraren baitan, Santurtzin, Iruñean, Getxon, Astrainen eta Donostian ere arituko dira abeslariak. Europara abiatu aurretik, La Platako Euzko Etxean eskainiko dute azken kontzertua, urriaren 14an.
2015/09/30
Joan den larunbatean --irailaren 26an-- jarri du abian Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeak bere baitango Eusko Kultura Etxea eta Lucio Echaniz Liburutegiaren 25. urtebetetzea ospatzeko egitaraua. Programa urte osoan zehar luzatuko da eta 2016ko irailean bukatuko da, erakundeen 25. urteurren egunean gauzatuko den ekintza berezi batekin.
2015/09/29
Markak hausten eta euskal zineari bide berriak urratzen darrai "Loreak" filmak. Gaur goizean, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren luzemetraia Oscar sarietarako hautagai aukeratu du Espainiako Zine Academiak. Aurrenekoz, euskeraz eginiko film bat munduko zine sari nagusietarako lehian da. Orain, mundu osoko luzemetraiekin lehiatuko da azken aukeraketan sartu ahal izateko. Urtarrilaren 14an aditzera emango dira bost finalistak.
2015/09/29
Bartzelonako Euskal Etxeak aditzera eman duenez, salgai daude dagoeneko Euskal Herria Sona! 2015 euskal musika jaialdiko kontzertuetako sarrerak. Jaialdiaren 18. edizio hau urriaren 30ean hasiko da eta azaroaren 28an amaituko. Aurtengo kartelak Oskorri (azken agurreko biran, taldea desegin aurretik), Anari, Jabier Muguruza eta Korrontzi taldea biltzen ditu, besteak beste.
2015/09/29
Eskualdunak elkarteak bere urteroko Euskal Festa ospatu zuen iragan irailaren 20an, eta ehun lagundik gora bildu ziren bertara, giro ezinhobeaz gozatzeko prest. Elkarteko partaide gehienak Euskal Herritik bertatik --Zuberoa eta Nafarroa Beheretik bereziki-- Montpellierrera bizitzera joandako euskaldunak dira, elkarteko iturriek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez.
2015/09/29
Irailaren 20an, Harriman State Park/Bear Mountain mendira joateko proposamena eskaini eta zien New Yorkeko Eusko Etxeak bere kideei. Trenez ordu bakarrera dagoen zonalde honek beste mundu bat ematen du, Sagar Handiko zeru-harraskariekin alderatuta: “Manhattanekin, kaosarekin eta presaz dabilen jendearekin batzen dugu New York askotan, baina inguruan natura asko dago”, esan dio Leyre Areizaga antolatzaileak EuskalKultura.com-i.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus