2025/06/19

‘Getxoko postalak’ (Postales de Getxo) izenburuko abesti zikloa joan den larunbatean, ekainaren 14an, aurkeztu zuten Estíbaliz Igea abeslari nafarrak eta Karina Peña musikari mexikarrak, Mexikoko Euskal Etxean. Bost abesti originalek osatzen dute zikloa, izen bereko herri bizkaitarrean inspiratuta, eta erritmo ezberdinekin, “habaneratik zortzikora”, azaltzen dute artistek. ...
Gehiago irakurri...
2025/06/19

Sua, dantza, musika eta, nola ez, gehienetan plater goxoak elkarrekin hartzeko, ezinbesteko osagai dira egunotan mundu osoan hainbat euskal etxetan egingo duten San Juan (San Joan, Jondoni Joanes, Donibane, Doniene) Gaua ospatzeko. Euskal Herriko hainbat lekutan herriko jaiak, santuaren jaiotzaren bezperan ospatzen da San Juan Gaua, baina bere zati garrantzitsu batean solstizioa gogoratzen duen ...
Gehiago irakurri...
2025/06/18

Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak bidaia iragarri du Euskal Herrira datorren urrirako, Pirineoen bi aldeak bisitatuz, urriaren 5ean abiatuz eta 20an itzuliz. Zazpi gau emango dituzte Donostian, bat Iruñean eta beste bost Bilbon. lau izarreko hoteletan. Museoak bisitatuko dituzte, soto bat ardo-dastaketaz Errioxan, pilota partida baten lekuko izango dira, beste jarduera batzuekin batera, ...
Gehiago irakurri...
2025/06/18

Eskolen Arteko Esku Pilota Txapelketaren XII. edizioa uztailaren 18tik 20ra egingo da Basaurin (Bizkaia), bertako Bidebieta Pilota Taldea antolatzaile. Ekitaldia Espainiako Estatu mailakoa izango da eta Bartzelona, Valentzia, Madril, Zaragoza, Errioxa, Salamanca, Soria, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 300 bat pilotari bilduko ditu. Aurten, gainera, ‘Lauburu México’ Eskolako ...
Gehiago irakurri...
2025/06/17

Oso ekitaldi alai eta pozgarria da urtero Australian jaio edota bizi izan ziren euskaldunak biltzen dituen Euskal Australiar Alkartea (EAA) antolatzaile duen urteroko bazkari eta elkarretaratze hau. Aurten gainera, Rosemary Morris-Castico enbaxadari australiarrak, EAAk egindako gonbidapena onartu eta Gernikan eman zuen eguna, lehenik Gernikako Udalean alkateak, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko ordezkariek ...
Gehiago irakurri...
2025/06/17

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean, Jorge Rabufetti buru duen kolaboratzaile talde handi bat azken ikutuak ari da ematen abegia ematearren datorren asteburuan “Manuel Arriola” 45. Mus Txapelketa Nazionalean partaide izango diren Argentinako 15 euskal etxetako bikote txapeldunei. Jokalari, delegatu eta gonbidatuak barne, 150 bat pertsona espero dituzte, Txapelketa ...
Gehiago irakurri...
2025/06/16

Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoia —Madrilgo Euskal Orfeoi edo Abesbatza ere deitzen diote— astearte honetan jendaurretuko da, ekainaren 17an, sasoi amaierako kontzertua ematearren, aurten "Zueru eta Lur" izenpean, hiriko San Ignazio elizan. Esteban Urzelai zuzendari eta Jesús Campo piano-jotzaile, "kontzertuak emoziozko ibilide bat eskainiko du zeruaren eta ...
Gehiago irakurri...
2025/06/16

Ekainaren 13an jarri du martxan hiriburu venezuelarreko Eusko Etxeak ‘Akelarre’ jatetxe berria. Kontzesiodun berri baten bidez, Euskal Herriko eta Venezuelako plater tipikoenak eskaintzeko xedez sortu da, garai batean bazkide gazteen biltokia zen Euzko Gaztedi aretoan. Proposamena azken urteetan sortutako behar jakin bat saiatuko da erantzuten eta urrats garrantzitsu bat da ...
Gehiago irakurri...
2025/06/13

Gastronomia, dantza, musika eta hezkuntzaren bidez Ontario hirian dagoen kultur aniztazuna irudikatzeko helburua duen "America's Global Village" jaialdia joan den larunbatean, ekainaren 7an egin da aurten, hiriko Lions Parkean. Urtero bezala bertako Ontario Basque Club-ek ere izan zuen bere standa, beste hainbat gizatalderekin batera, tartean mexikarra, eskoziarra, irlandarra, japoniarra, ...
Gehiago irakurri...
2025/06/12

Oraingoan Katixa Agirre euskal idazlea partaide, Cordobako Gerora Euskal Elkartea antolatzaile duen "Diasporak Euskal Herria irakurtzen (eta idazten du)" solasaldi zikloaren bigarren topaketa burutuko da ekainaren 28an, larunbatean. Mintzagai izango duten Agirreren "Amek ez dute" liburuan, gonbidatuak amatasunaren eta sorkuntzaren arteko harremanaz hausnartzen du, Sylvia Plath eta Doris Lessing ...
Gehiago irakurri...