euskal diaspora eta kultura
2016/04/28
Azaroan argentinaratuko da trikitilari bilbotarra, Sorginak taldeko bi abeslari eta perkusionista lagun, eta barrualdeko hirietara bidaiatzeko asmoarekin. Bira antolatze aldera, Kepa Junkeraren produkzio-etxeak musikariaren kontzertu bat egin dezaketen euskal etxeei Euskadiren Argentinako-Mercosur Ordezkaritzarekin kontaktatzea eskatzen diete.
2016/04/28
Iragan apirilaren 16 eta 17an Valladolideko Gure Txoko elkarteak Euskal Herria bidaia egin zuen, urtero legez, eta oraingoan Bizkaiko bazterrak ezagutzen ibili ziren euskal etxeko kideak. Gernikan hasi zuten bidaia, Juntetxea eta Gernikako Arbola bisitatuz, eta ondoren kostaldera joan ziren, Mundaka eta Bermeora. Igandean San Juan de Gaztelugatxen izan ziren, eta bidaia Bakion bazkaria eginez amaitu zuten.
2016/04/27
Aurtengo uztailaren 18 eta 19an, euskal Diasporari buruzko ikastaro bat antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateak, Imanol Galdosen zuzendaritzapean. Ikastaroan euskal Diasporak XXI. mendean duen zeregina aztertuko dute hainbat adituk; tartean, Boiseko Unibertsitateko John Ysursa, Necocheako Xabier Zubillaga, Bartzelonako Euskal Etxeko Aitor Arruti; edo Marian Elorza eta Asier Vallejo, Eusko Jaurlaritzaren izenean. Egitarau osoa, jarraian.
2016/04/27
Errioxako Laminiturrirekin batera Euskal Herritik hurbilen den euskal etxea da Paueko Lagunt eta Maita (LEM). Datorren urtean 50 urte beteko dituen elkarte honek ibilbide polita egina du urteotan, egoitza ere lorturik, eta hainbat jarduera eta ekimen gauzatuz hainbat alorretan. LEMek bere besta nagusia egina du apirilaren 3an, eta otsailaren 12an elkartearen Biltzar Nagusia ere egin zuen. Hori guztia aipatzen du Paue beretik Albert Olharanek bidalitako kronikak.
2016/04/27
‘Club Euskal Echea’ izeneko proiektua Euskal Echea Kultura eta Ongintza elkartearen baitan jaio da gizarte, kultur eta kirol ekintzak bultzatzeko. Eskolako egungo ikasle eta ikasle ohiak, euren familiak eta lagunak sar daitezke klubera –dagozkien izapideak bete ondoren– eta aktibitateak Eskolako Llavallolgo egoitzan izango dira. Euskal Topaketak, berriz, hiriburuko egoitzako Euskara eta Euskal Kultura departamentuak antolatzen ditu, euskal kultur dinamizatzaile. Bigarrena bihar izango da, sukaldaritza ikasgai.
2016/04/26
2009an ekin zion Mitch Gariador-ek 'Bridge to the Pyrenees' webguneari, "35 urtetan zehar Hego Kaliforniako euskal immigrateez biltzen joandako informazioa publikoaren esku jartzeko". Ez du webgunearen berri gehiegi zabaldu, “dugun informazioaren %25a ere igo ez dudalako”. Orain, baina, bideo elkarrizketak ere gehitzen hasi dela, “ataria iragartzeko moduan” dagoela esan dio EuskalKultura.com-i. Gariadorrekin batera, Jeanette Bidart eta Marianna Etcheverria ari dira lanean, Memoria Bizia proiektuko lankide.
2016/04/26
Ziurrenik nazioartean interes gehien piztu duen ETBren saioa da 'Origen', eta estrenatu aurretik gainera! Genealogia eta Diaspora batzen dituen saioak Euskal Herrira ekartzen ditu emigratutako euskaldunen ondorengoak, euren sustraien bila. Normala denez, berria ziztu bizian zabaldu zen euskal etxeetan eta ehundaka bolondres aurkeztu ziren euren betiko ametsa bete nahian. Irailean estrenatuko diren ataletan besteak beste Che Guevararen anaia, Andeetako hegazkin istripuan izan zen Eduardo Strauss Urioste edo Guillermo Amutxastegi zesta jokalari mitikoaren loba ikusiko ditugula aurreratu digu Maite Ibañez produktoreak.
2016/04/26
Bi astez luzatuko da taldeak Euskal Herrian barrena egingo duen bisita. Hegoaldeko zein Iparraldeko leku esanguratsuenak ezagutuko ditu Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen baitan sortutako taldeak. Ohiko tokiak ezagutzeaz gain, espero ez dituzten sorpresak ere izango dituzte… Bidariariak gaur iritsiko dira ostera osoko oinarri izango duten Azpeitiko Loiolara.
2016/04/25
Kultur Eragileak izeneko bideo-elkarrizketa bildumak kultur ondareari eta batez ere euskal kultur ondareari buruzko gogoeta egitera bultzatzen du. Euskadiren Argentina eta Mercosurrerako Ordezkaritzak, kultur eragile horiekin grabatutako materiala eskaintzeaz gain, interesa duten euskal etxeei bideoetan agertzen diren euskal erreferenteekin bideokonferentziak egiteko aukera ere ematen die. Probesteko moduko aukera!
2016/04/25
Lehendabiziko "Basque Yourself International Summer School" ikastaroa ekainaren 26tik uztailaren 15era egingo da, Donostian. Punta puntako irakasleak izango ditu: Bernardo Atxaga idazlea, William Douglass antropologoa, Kepa Junkera musikaria... Klaseak ingelesez emango dira eta ikastaroaren prezioa 1.800 eurokoa da. Izena emateko epea ekainaren 1ean itxiko da (eta oraindik beka batzuk gelditzen dira eskuragarri).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus