euskal diaspora eta kultura
2016/06/23
The New York Times egunkari estatubatuarrak duela gutxi argitaratutako artikulua da, Stephen Heyman-ek sinatua Jean-Louis Iratzoki diseinatzailea aipatzen duena. Iratzoki, Ipar Euskal Herritik ari da lanean eta lankide da eta elkarrekin ari da lanean Hegoaldeko beste diseinatzaila batekin, Ander Lizasorekin. Bi euskaldun elkarrekin, natural lanean. Artikulu originalak, ingelesez, "Diseinatzaile bat Euskal Herria batzen" titulua darama. Gaztelaniazko bertsioak, NYTek berak eginik, "Dibisio politikoei aurre egiten dien diseinatzailea". Hona artikulua.
2016/06/23
Musikaren Besta Bordeleko Euskal Etxearen urteko hitzordu nagusienetako bat da eta urtero lagun asko biltzen ditu Euskaldunen Plazara bertan euskal kultura eta udaren etorrera ospatzeko. Aurten, eguneko egitarauak Bestalariak abesbatzaren emanaldia, euskal eta okzitaniar dantza erakustaldiak eta Baga Biga taldearen kontzertua eskaini zituen. Eta festa bere helburua lortu zuen: bertara bildu zirenak dantzan eta kantuan jartzea! Jarraian, argazki galeria.
2016/06/23
Gaurtik hasita eta asteburuan zehar Argentina eta Uruguaiko hainbat euskal etxek neguko solstizioa ospatuko dute, mota askotako ekintzekin. Guztietan San Juan Sua izango da erakarpen nagusia; baina ikuskizuna osatzeko, euskal dantzak, musika, eta edari beroak ere eskainiko zaizkie bildutakoei. Hona, Buenos Aires, Bahia Blanca, Cañuelas, Chivilcoy, Necochea, Trenque Lauquen eta Montevideon egingo diren ekitaldien informazioa.
2016/06/22
Datorren uztailaren 2an Mexiko Hirian estrenatuko da "El gigante de Alzo" haurrentzako txontxongilo opera. Benetako istorioa du oinarrian lanak: Altzo herriko Migel Joakin Eleizegi Arteagarena (1818-1861). Migel Joakinek 2, 47 metroko garaiera zuen, gaisotasun batek eraginda, eta horrek bere bizitza markatu zuen. Lan hunkigarri honek bakardadea, gizatasuna eta naturari maitasuna jorratzen ditu, besteak beste. Musika David Azurzak egin du, testuak Koldo Izagirrek, eta txontxongiloak Nestor Basterretxeak sortu zituen.
2016/06/22
Donostiako Aquarium-en egin zen atzo 'Somos Vasco-Argentinos. Recuperación de la Memoria Histórica' liburuaren aurkezpen-birako azkeneko saioa, aurretik Baionan eta Bilbon egin ostean. Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren lana Eusko Jaurlaritzak diaspora gaiei eskainitako Urazandi bilduman eman da argitara, 29. zenbakiarekin eta Argentinako euskal gizatalde eta euskal etxeek hainbat kongresutan ekoitzitako hitzaldi, gogoeta, proposamen eta materialak biltzen ditu.
2016/06/22
18 urte bete ditu aurten Trenque Lauquen hiriko Euskal Etxeak eta instituzioko kide guztiak batu zituen gonbidatuei afari ederra eskaini ahal izateko. Afariaren baitan Celia eta Jose Echaniz bazkide fundatzaileak omendu zituen Zuzendaritza Batzordeak. Ospakizunek asteburu honetan jarraituko dute Euskal Sustraiak-eko kideen eskutik: igande arratsaldean, San Juan Suaren inguruan euskal dantza ikuskizuna eskainiko diote euskaldunek komunitateari.
2016/06/21
Iragan ekainaren 11n Habanan izan zen William A. Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra, "Vascos en Cuba" liburua aurkezteko. Liburu honetan iaz Kuban egin zen Euskal Herrria Mugaz Gaindi mintegiko ikerketak jaso ditu Douglassek. Aurkezpen ekitaldian Douglassekin batera parte hartu zuten Asier Vallejok, Kanpoan diren Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, eta Kubako Euskal Etxeko presidente Renato Garcia Eguskizak.
2016/06/21
‘Vasca’ taberna Montevideoko Punta Carretas auzoan dago kokatuta, 60 pertsonarentzako lekua dauka eta menuko berezitasunak tortila patata, muskuilu kroketak eta azpizuna euskal erara dira. Honekin batera, proposamen begetarianoak ere eskaintzen ditu euskal eta Uruguaiko sukaldaritzak nahastea helburu duen jatetxe berriak.
2016/06/20
Madrilen izan da asteburuan Doniene Abesbatza eta bi kantaldi eskaini ditu San Inazioa elizan, Madrilgo Euskal Etxeak gonbidatuta. Emanaldiotan, Leioako koralak bere errepertorio zabala erakutsi du, entzuleen gozamenerako: elizako abestiak, euskal kantu herrikoiak, opera, zarzuela eta baita munduko musika ere, txalo zaparrada jasoaz.
2016/06/20
Martxoan iritsi zen Iraia Elias aktore zarauztarra Buenos Airesera bertako eskola batean Lecoq Antzerki Metodologian trebatzeko. Asier Altunaren “Amama” pelikularen protagonista iritsi bezain laster jarri zen kontaktuan euskal diasporarekin eta euskal etxeek gonbidaturik filmaren zenbait emanalditara bertaratu zen, publikoarekin solastu eta harremantzeko. EuskalKultura.com-ekin hizketan, euskal diaspora argentinarra nola ikusten duen kontatu digu akotore gazteak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus