euskal diaspora eta kultura
2016/07/04
Euren seme-alabek euskal etxean egiten eta ikasten dutena ikusi ahal izan zuten gurasoek eta gainontzeko familiarrek Hiru Errekak antolatutako elkarretaratzean. Eta hori izan zen aktibitatearen helburu nagusia. “Baina beste helburu bat ere badugu: helduak ere gure erakundera erakartzea”, azaldu dio EuskalKultura.com-i Francisco Urbieta lehendakariak. Euskal etxearen hurrengo aktibitatea San Fermin jaia izango da, datorren ostiralean, uztailaren 8an.
2016/07/01
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaritza EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da garrantzizkoa izan daitekeen berri bat aditzera emateko: euskal etxeentzako 2016ko dirulaguntzen deialdiko eskabideak aurkezteko epeaz legearen interpretazio berri bat egin da eta uztailaren 26a izatetik uztailaren 23a izatera pasa da. Aurkeztu behar duten euskal etxeak, beraz, adi!
2016/07/01
Nafarroako Gorritin jaioa, 50 urte dira Wyoming-en bizi dela, baina bizi ere bertsolari bizi da bertako Rock Springs-en. Estatu Batuetan nonahi kantatzen du, eta bisitan joaten denean, baita Euskal Herrian ere. Aste honetan Washington hiriburuan ari da Smithsonian Folklife Festival-en, bertsolari eta bertsolaritzaren azaltzaile estatubatuar ez-euskaldunei.
2016/07/01
Euskal Herritik propio etorritako bi neskak izango dute eskolak emateko ardura. Bi astetan zehar, musika, dantzak, euskara eta sukaldaritza irakatsiko dizkiete gazte euskaldunek aurten 70 urte betetzen ari den Villa Mariako Euskal Etxeko kideei. Programari amaiera emateko San Fermin ospatuko dute cordobatarrek uztailaren 16an.
2016/07/01
Munduko bazter askotan ospatzen da San Juan bezperako suaren tradizioa. Azken urteetan, ez dira gutxi aintzineko tradizio hau bereganatu duten Argentinako euskal etxeak eta jai politak, koloredunak eta komunitateari begira antolatzen dituzte askok, neguari ongietorria emateko. Artikulu honetan, Buenos Aires, Comodoro Rivadavia, Cañuelas, Pergamino eta Trenque Lauquen hirien aurtengo ospakizunen erreferentzia eta argazki galeria.
2016/06/30
Asteburu honetan NABOk, Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioak, bere urteroko Biltzar Nagusia egingo du Kaliforniako Chino hirian, Southern California Basque Club elkarteak antolatuta. Aldi berean euskal etxe kaliforniarrak bere 70. Euskal Piknika egin eta urteurrena ospatuko du. Asteburuan zehar euskal giro aparta izango da Chino aldean. Hona egitaraua.
2016/06/30
Aurreko gauean izandako eurijasaren ostean, Washingtonek eguraldi opari ederra eskaini zion atzo euskaldunei eskainitako Smithsonian Folklife Festivalari, egun osoa eguzkia lagun pasatu baitzen. Egunik jendetsuenak asteburukoak eta bereziki Uztailaren 4a --datorren astelehena-- izatea espero bada ere, inaugurazio ekitaldia ederto pasatu zen eta estreineko egunak giro ona eta espektazio altuak baitetsi zituen, bisitarien eta erakusleen arteko intees eta konplizitate handiz. Hona argazki kronika.
2016/06/30
Zuzendari bila ari da Boiseko Ikastola eta uztailaren 15era arte zabaldu du kargurako proposamen eta eskabideak aurkezteko epea. Boiseko Euskal Museo eta Kultur Zentroaren baitan, pertsona hautatuak eskolaurreko euskal erakunde boisetar honen ardura hartuko du alor guztietan, tartean pedagogikoa eta ekonomikoa eta eguneroko martxa finkatu, dinamizatu eta jarraituko du. Euskara jakitea gogoan hartuko da baina ez da ezinbestekoa.
2016/06/29
Guztiak lanean ziren atzo asteartea Washington hiriburuko National Mall-en, azken ikutuak ematen gaur asteazkena, goizeko 10etan (Euskal Herrian arratsaldeko lauak direla) 2016ko Smithsonian Folklife Festival-i hasiera emateko, euskaldunak eta Euskal Herria aurtengo edizioko ardatz. Inaugurazio ekitaldi ofiziala goizean, Kapitolioa albo batean zelatari muntatu den Euskal Herri txikiak Kepa Junkera eta Sorginak-en emanaldia bizituko du iluntzean. Hona inaugurazio aurreko azken argazkiak. Zero eguna gaur da.
2016/06/29
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Gaztemundu programaren aurtengo deialdia onartu zuen atzo. Euskal sukaldaritza izango da aurten euskal etxeetako gazteei zuzenduriko trebakuntza programaren ardatza, eta guztira 25 lagunek parte hartu ahalko dute. Eskabideak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean irekiko da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus