euskal diaspora eta kultura
2016/07/07
Loiolako Inazio Deunaren eguna dela eta urtero antolatzen du Misiones probintziako Corpus Christiko Euskal Etxeak Euskal Argentinar Kultur Jaia. Aurtengoa uztailaren 29an hasiko da eta asteburu osoan luzatuko da zinema, hitzaldiak, elizkizunak eta topaketak barne.
2016/07/07
Bi hamarkada daramatza Cañuelasko euskal abesbatzak musika eta abestien bidez euskal kultura zabaltzen. Eta nahiz eta jardunbide luzea izan, gaztea mantentzen da taldea, inoiz ez baitie proposamen berriei uko egiten. Santiago Lopez maisua zuzendari, 2016ko Euskal Abesbatzen topaketara ere gonbidatzen du taldeak: elkarretaratzea abuztuaren 27an izango da Denak Bat-eko instalazioetan.
2016/07/06
Euskal etxeetako kide txikiez arduratzen diren begiraleei begirako tailer bat egin du lehen aldiz FEVAk. Aktibitatearen balantzea oso ona izan da partaideen esanetan, “bi egunetan zehar ikasi ez ezik, hainbat esperientzia partekatu ahal izan genituelako ekintza bera egiten dugun hainbat lagunok”. Bere programarekin jarraituz, “Haztearren, gogoeta” hurrengo jardunaldiak abuztuaren 6 eta 7an izango direla iragarri du Federazioak.
2016/07/06
New Yorkeko Eusko Etxeak --Estatu Batuetako euskal etxerik zaharrenak-- egun urte ete zituenean, duela ia hiru urte, Etxeorratzen Hirian ezagutu genuen Iker Goñi. Euskal Herritik bertara arlo profesionalean trebatzera joana, euskal elkartean 100 urteak bete behar zituela-eta antolatzen ari zen mugimendu guztiak erdi-erdian harrapatu zen eta jo ta fuego ibili zen Eusko Etxeko parte --idazkari izendatu zuten-- honelako urteurren eta ospakizun batek eskatzen duen ahaleginean bertako euskaldunei eskua sendo luzatzen.
2016/07/06
Iruñeak gaur eguerdiko hamabietan abiatuko ditu 2016ko San Fermin jaiak, urtero legez, txupinazoaren eztandarekin. Festak hiriko kaleak hartuko ditu eta astebetez kolore zuri eta gorriak nagusi izango dira. Datozen egunetan jaia Diasporako beste puntu askotara zabalduko da: Argentinako makina bat euskal etxe, Shanghai, Londres, Boise... Hona hitzordu horietako batzuk.
2016/07/05
Atzo astelehenez, Uztailaren 4an, iritsi zen bere ekuadorrera Washingtongo 2016ko Smithsonian Folklife Festival eta EuskalKultura.com-ek jaso ahal izan dituen iruzkin eta balioespenak bikainak eta baikorrak izan dira. Ezin kexatu eguraldiarekin ere, azkenean atzokoan euria agertu eta lehenengo zatiko azken orduetan pentsatu baino zerbait lehenago ixtera behartu bazuen ere. Hona bigarren bideo hautaketa bat. Gogoratu Jaialdiaren bigarren zatia ostegunean, San Fermin egunean, hasiko dela berriz eta datorren igandean bukatuko.
2016/07/05
Hil honen hondarrean Urruty familiako Argentinako adarra Euskal Herrira etorriko da, Zuberoako lehengusu-lehengusiñekin elkartzeko. Familia zuhaitz genealogikoa osatzen ibili da azken urteotan eta 1740 arte heldu dira. Euskal Argentina elkartearem laguntza izan dute ahalegin honetan eta sorlekua Zuberoako Mitikile-Larrori-Mendibile herrian topatu dute. Uztailaren 23tik 28ra izango dira hemen.
2016/07/05
San Martin de los Andes hiria izan zen Topaketaren egoitza eta bertara bildu ziren Neuquen, Viedma-Patagones, Puerto Madryn, Bariloche eta San Martin de los Andeseko euskal etxeetako ordezkariak. Elkarren arteko loturak sendotzeko eta euren arteko lankidetza bultzatzeko asmoa zuen ekimena erabat arrakastatsua izan zen eta FEVAren eta Euskadiko Ordezkaritzaren babesaz gain hiriko eta probintziako agintariena ere eurenganatu zuten.
2016/07/04
Aurrera darrai hiriburu estatubatuarrean euskaldunei eskainitako "Smithsonian Folklife Festival" izeneko ekitaldia. Lehenengo zatian --ekainaren 29an abiatu eta gaur amaituko den honetan-- itxaropenak bete dira eta balioespenak zinez onak izan dira. Asteburuan, Gernikako Arbolaren kimua landatu zen Estatu Batuetako Kapitolioko lorategian eta, eguraldia gaur arte behintzat lagun izan dela, prest dago guztia "National Mall"en, gaurko egun bereziari ekiteko, 4th of July edo Uztailaren 4a baita, AEBetako besta nazionala.
2016/07/04
Jolasak.eu webguneak doako euskarazko jolas sorta polita eskaintzen du, interneten euskaraz denbora pasatzeko baliabideen bila dabiltzanentzat. Jolasak denetarikoak dira: bertsolaritza, estropadak, mastertxef izeneko sukaldaritza jokoa... Horrez gain, webguneak euskarazko bideo labur batzuk ere biltzen ditu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus