euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eneko Atxa sukaldari bizkaitarrak jatetxea irekiko du Londresko One Aldwych hotelean irailean

2016/07/18

Eneko Atxa sukaldari zornotzarra eta Londresko One Aldwych hotela

Eneko Atxa bizkaitarrak jatetxea irekiko du Londresen irailean, hiri honetan gero eta zale gehiago dituen euskal sukaldaritzaren modarekin bat eginez. Atxaren jatetxe berria One Aldych izeneko hotelean egongo da eta "Eneko at One Aldwych" izena izango du. Azurmendi euskal sukaldaritzako izen ospetsuenetakoa bilakatu da azken urteotan, eta hiru Michelin izar eskuratu ditu bere Azurmendi jatetxearekin. 

Gehiago irakurri...


‘Jose Maria Arizmendiarrieta’ izena hartu du La Platako CEVA Euskal-Argentinar Ikasketa Zentroak

2016/07/16

Arizmediarrietaren Lagunak Elkarteko presidentea den Miguel Angel Laspiurrek hitzaldi bat eman zuen Euzko Etxean

La Platako Euzko Etxean burututako ekitaldi batean, Arrasateko Kooperatiben oinarriak jarri zituen Jose Maria Arizmendiarrieta apaizaren izenarekin bataiatu zuten La Platako Euskal-Argentinar Ikasketa Zentroko kideek euren ikerketa gunea. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen izenean, elkarteko presidente Miguel Angel Laspiur gipuzkoarra argentinaratu zen omenaldian eta antolatutako ekintzetan parte hartzeko.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en zozketa berria: Bi liburu, Burgaintzi eta Sonia de los Santos-en CDak eta eranskailuak

2016/07/15

Abian da EuskalKultura.com-en zozketa berria. Oraingoan sariak, honakoak: bi liburu: "Modern Basque History: Eighteen century to the present", Cameron Watson egile (Renoko Unibertsitatea) eta "Aita deitzen zen gizona", Joan Errea egile eta Pello Salaburu prestatzaile (Pamiela); bi CD, Burgaintziren "Dantzaz-eke" (Agorrila) eta Sonia de los Santos-en "Mi viaje: de Nuevo León to the NY Island"; eta ikurrinak eta euskal diseinuak dauzkaten eranskailu edo itsasgarri sorta bat.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeak tokian tokiko euskal gizataldearen ordezkari Independentzia Argentinarraren II. Mendeurrenean

2016/07/15

Independentzia Argentinarraren II. Mendeurrenaren ospakizuna Pehuajon

Uztailaren 9an ospatu zen Argentina osoan herrialdearen Independentziaren Deklarazioaren Bigarren Mendeurrena; ospakizunak, dena den, joan den asteburu osoa harrapatu zuten hainbat zeremonia eta jaialdi tarteko. Euskal kolektibitateak partaidetza nabaria izan zuen ekintzetan eta ikurrina nabarmen gertaratu zen desfiletara. Hona Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurreneko ospakizunen argazkia galeria.

Gehiago irakurri...


Argentinako webgune batek XIX. mendean herrialdera sartu ziren inmigranteen datuak eskaintzen ditu online

2016/07/15

Entradadepasajeros.com.ar webguneak Facebooken duen orriko irudia

Antzinako, Euskal Herriko genealogiazaleen elkartearen bidez jakin dugu, sarean dela Argentinako immigranteei buruzko datubase berri bat: Entradadepasajeros.com.ar du izena eta bertan XIX. mendean Argentinara heldu ziren 340.825 bidaiarien datuak jaso dituzte. Bolondres talde batek sareratu ditu datuok, eta doan kontsulta daitezke. 

Gehiago irakurri...


‘Astronomos Vascos’ antzezlanak familia anonimo baten historia aztertzen du antzerki dokumentalaren ikuspuntutik

2016/07/14

'Astronomos Vascos' antzezlanaren afixa

Buenos Airesen ari dira antzezten. Hiriburu argentinarreko Balvanera auzoan, zaborrean aurkitutako argazki eta beste hainbat materialetan dago oinarrituta antzezlana. Irudien eta gutun baten bidez, astronomoek kosmosa behatzeko erabiltzen dituzten printzipio berekin, familia honen jatorria eta historia saiatzen da berregiten Adrian Pascoe zuzendariaren lana. ‘Astronomos Vascos’ ostiralero ikus daiteke El Excéntrico de la 18º izeneko Buenos Airesko antzokian.

Gehiago irakurri...


Argentinako Nafar eta Euskal Etxeak kaletik, eliza edota egoitzetatik bildu zaizkie 2016ko Sanferminei (eta II)

2016/07/14

Tres Arroyosen Udaletxeko balkoitik bota zen San Fermin txupinazoa

Mota askotako ekintzak egin dira azken asteburuan Diasporan Iruñeko jai nagusia ospatzeko. Eta guztiek izan dute antzeko ezaugarri bat: hainbat zapi gorrik inguratu dituzte txupinazoak, buruhandi eta erraldoiak, eta dantzariak. Argentinako euskal eta nafar etxeek ere bat egin zuten iragan asteburuan festarekin, eta eguneroko lanetan eten bat eginez, kopak –edo zahatoak– jaso zituzten Santua goratuz.

Gehiago irakurri...


Euskal Jaialdi eta festa gehiago AEBetan: asteburu honetan, Renoko Basque Festival eta Goodingeko Euskal Piknika datoz

2016/07/14

Renoko Zazpiak Bat dantza taldeko dantzari ertainak (argazkia Reno EE)

Udako hilabeteak euskal jaialdia ospatzeko probesten dituzte AEBetako euskal etxeek, eta piknik sasoiak etenik gabe darrai, Euskal Herrian udako herrietako festen antzera. Asteburu honetan festen lekukoa Renoko Zazpiak Bat elkarteak eta Goodingeko Basque Associationek hartuko dute. Renon Zazpiak Batek bere 49. Euskal Jaialdiari ekingo dio bihar bertan, eta Goodingen Euskal Piknika egingo dute igandean.

Gehiago irakurri...


Boiseko Oinkari dantza taldeak Galdakaon emanaldia egingo du ostiralean, Euskal Herriko bira amaituz

2016/07/13

Oinkariko Dantzaria Iurretan, herriko alkateak oparitu zien ikurrinarekin (argazkia dotb.info)

Oinkari Basque Dancers taldearen azken asteak oso mugituak izan dira: uztailaren hasieran Washingtoneko Smithsonian Folklife Festival jaialdian parte hartu zuten, eta han amaituorduko, hegazkinean ziren Euskal Herrirako bidean. Taldea Iurretan izan da, bertako alkateak Boisera egin zuen bisita itzuliz eta bertako Mikel Deuna Dantza Taldearekin Iurretako Erregelak dantza ikasten. 

Gehiago irakurri...


Omenaldiak, oroimenak eta zirrara handia Maipuko Anaitasuna Euskal Etxearen 40. Urteurrenean

2016/07/13

Anaitasuna Euskal Etxearen 40. urteurrena uztailaren 10ean ospatu zen, 200 bat gonbidatu lagun

Hilabeteak daramatza Maipuko euskal gizataldeak bere Euskal Etxearen 40. urtebetetzea antolatzen. Azkenean eguna iritsi eta “den-dena ondo baino hobeto atera zen, espero genezakeen bezala”, adierazi diote EuskalKultura.com-i Euskal Etxetik. Jaiak lau hamarkada hauetan Euskal Etxea eraiki eta zutik mantentzen lagundu duten pertsonak bildu zituen. Eta komunitate osoa lekuko, merezitako saria jaso zuen bakoitzak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia