euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren asteko asteazkena da azken epea 2017ko ENE Sarirako proposamenak aurkezteko

2017/11/09

ENE Saria 2017 Buenos Aires hiriko Euskal Echea erakundeari emana (arg. Eusko Ikaskuntza)

Urtero, munduan zehar barreiatutako euskaldunen eta euren erakunde eta taldeen artean euskararen alorrean egindako bere lanagatik gailendu den, edo apaltasunean bere ingurukoek gailendu nahi izan duten norbait saritzen du Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, ENE Saria emanez. Ohore hori jasotzeko moduki inor ezagutzen baduzu, jakin ezazu egun batzuk dituzula oraindik proposamena aurkezteko, datorren asteko asteazkenean bukatuko da horretarako ezarritako epea.

Gehiago irakurri...


FIVUren 2017ko Udalekuk euskal musika tresna tradizionalak hartu ditu ardatz Uruguain bere aurtengo ekitaldian

2017/11/09

Uruguaiko 2017ko Udalekuaren partaideak

Euskal Herriko musika tresnen inguruko hainbat jarduera baitaratu ditu FIVUren 2017ko Udalekuren edizioak, 35 lagun partaide, Canelones departamentuko itsasaldean. Musika tailer horien emaile, aurtengo Gaztemundu programan partaide izan den Agustin Trigo Sarraute izan da, Haize Hegoako kide berau. Canelonesko La Tuna hondartzan egindako asteburupasak euskaran murgiltzeko ere balio izan die bertaratutako haur eta heldu euskal-uruguaitarrei.

Gehiago irakurri...


Europako Euskal Etxeetako euskara irakasleek mintzamena euren esparruan nola landu aztertu dute, Bordelen bilduta

2017/11/08

Europako euskal etxeetatik bildutako euskara irakasleak Bordaleko Euskal Etxearen aurrean (argazkia HABE)

Ikasturteko lehenengo bilera egina dute Bordaleko Euskal Etxean Europako bederatzi euskal etxetatik etorritako hamazazpi irakaslek. Aquitania Berriko hiriburuko Eskualdunen Biltzarra anfitrioi, bildutakoek aztertu dute, beste zenbait gairen artean, "nola landu mintzamena euskal etxeetako talde anitzetan". HABEren Euskara Munduan programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik azpimarratu dio EuskalKultura.com-i irakasleen artean dagoen profil desberdintasuna, "ilusioa, gogoa eta lana" guztien arteko lokarri.

Gehiago irakurri...


Hasiera arrakastatsuaren ostean, asteburu honetan segituko du Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen jaialdiak

2017/11/08

Euskal presentzia Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen jaialdian

Azaroko lehenengo bi asteburuetan luzatuko da aurten Bariloche hiriko Europar-Argentinar Gizataldeen Jaialdia. Inaugurazio egunean, aurreko asteburuan, eta urtero bezala, taula gainean zein standetan luzitu ziren bertako Mendiko Eusko Etxea-ko lagunak. Sukaldaritza txokoan, ezaugarri duten menu zabala eskaini zuten. Tauletan, Xiberoko Maskarada oinarri zuen suite batean batu ziren Euskal Etxeko dantza talde guztiak.

Gehiago irakurri...


III. 'Euskal Herriko seme-alaben presentzia Mexikon eta Ertamerikan' Kongresua, ostegun honetan Mexiko Hirian

2017/11/07

Mintegiaren afixa

Mexiko Hiriko San Inazio Loiolakoa Ikastetxeko Maria Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea antolatzaile, III. 'Euskal Herriko seme-alaben presentzia Mexikon eta Ertamerikan, XVI-XXI mendeak' Nazioarteko Kongresua egingo da ostegun honetan, azaroaren 9an, Mexiko Hirian, egin ere 'Colegio de las Vizcaínas' ezizenez ezagunagoa den San Inazio Loiolakoa Eskola horretako San Inazio Loiolakoa izen bereko Kaperan.

Gehiago irakurri...


Comodoroko Euskal Etxeko neskek Iruñeko Duguna taldekoekin distantzian ikasitako 'Zinta Dantza' dantzatu dute

2017/11/07

Haize Dantzariak Taldeko neskak 'Zinta Dantza' taularatzen, Iruñeko Duguna taldeko dantzariak distantzian gidari izanda

Datorren urtean beteko du bere 95. urteurrena Comodoro Rivadaviako Euskal Echea elkarteak. Ospakizunek, ordea, hasiak dirudite. Izan ere, urte ederra bizitzen ari dira Patagoniako euskal gizatalde honeko lagunak eta egin berria duten Urteko Adiskidetasun Afaria horren isla on bat izan da. 300 gonbidatu biltzeaz gain, Mikel Ezkerroren bisita eta hitzaldia jaso zuten; eta dantzariek Zintza Dantzaren paregabeko koreografia aurkeztu zuten, Iruñeko Duguna Udal dantzariekin distantzian ilusio handiz ikasita.

 

Gehiago irakurri...


Argentinako 2017 Euskal Asteko Programa: Gaur hasiko dira San Nicolasen igandera arte luzatuko diren ekitaldiak

2017/11/06

2017ko Euskal Aste Nazionaleko logotipoa

Iritsi da. San Nicolaseko Euzkal Etxea antolatzaile, azaroaren 6tik 12ra izango da aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala. Astean zehar Euskal Herriko kultur adierazpen ugari eta euskal kulturaren lagun frango bilduko dira hirian diasporaren jai handi honetaz gozatzeko. Festaren baitan Euskal Etxeak daraman ‘Etxe Nasaia’ programa solidarioaren 15. urteurrena ere ospatuko dute, General Rojo herrixkan, 350 bat ume gonbidatu.

Gehiago irakurri...


'Zientzia eta Erbestea' Batzarra bihar hasiko da Donostian Hamaika Bide Elkartea eta EHU antolatzaile

2017/11/06

'Zientzia eta Erbestea" Batzarra, Donostian, 2017ko azaroaren 7tik 11ra

Asteartetik larunbatera bitartean, azaroaren 7tik 11ra, "Euskal Herriko eta Errepublikako zientzialari erbesteratuak aztertuko ditu, haien oroimena eta ondare intelektuala berreskuratzeko asmoz" Hamaika Bide Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatu duten Batzarrak. Kongresu hau bi urtean behin gauzatzen du Hamaika Bide Elkarteak, erbesteari lotutako gaiak aztertu eta jendaurretzeko.

 

Gehiago irakurri...


Joxe Ramon Iruretagoiena, Izeta II.a, harrijasotzailea: «Damurik gabe eta helburuak beteta hartu dut erretiroa»

2017/11/06

Joxe Ramon Iruretagoiena, Izeta II.a (arg. Ainara Arratibel-Berria)

32 urteren ondoren, erretiroa hartu berria du Joxe Ramon Iruretagoiena, Ieta II.ak. 150 txapeletik gora irabazi ditu, eta 40 marka baino gehiago ezarri. Azkena, orain hamar egun. «Pozik eta hunkituta» dago egin dioten agurrarekin. Diasporan ere, Estatu Batuetako euskal jaietan harriak jaso eta erakustaldiak egiten ikusia dugun Izeta Bigarrenari elkarrizketa egin dio Berrian Ainara Arratibel Gascon-ek.

Gehiago irakurri...


Benito Juarez herri argentinarreko kolektibitateek mezuak utzi dituzte 50 urte barruko benitojuareztarrek irakur ditzaten

2017/11/03

Euskal Juarez taldeko ordezkariak herriaren 150. urteurrenean

Herriaren 150. urteurrena ospatzeko ekitaldietan egin dute. Mezuak ‘denboraren kutxa’ batean sartu dituzte, 50 urte barru, herriaren 200. urteurrenean, kolektibitateetako orduango ordezkari eta belaunaldi berriek, irakur ditzaten. ‘Denboraren kutxa’ gizataldeen omenezko oroitarri berrian ezarri dute eta 150. urteurreneko programa barruan inauguratu. Planen arabera, 2067. urtean irekiko dute kutxa Euskal Juarezek eta herriko gainerako kolektibitateen ondorengoek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia