euskal diaspora eta kultura
2017/11/17
Bisita egin dute Necocheako Euzko Etxera --eta bertako egoitza eta instalazioak, bereziki kirol arlokoak erakutsi zaizkie-- Buenos Aires Probintziako Kirol zuzendari Gabriel Lunz-ek eta Necochea hiriko Cambiemos-eko Graciana Maizzanik. Kostaldeko hiriko euskal etxea Argentinako handienetakoa da eta bere baitan kirol instalazio esanguratsuak biltzen ditu, euskal pilota praktikatzeko, baina baita ere saskibaloia eta beste zenbait kirol.
2017/11/16
Hogeita hamar dantza talde oholtzagaineratu ziren joan den larunbatean 2017ko San Nicolaseko Euskal Aste Nazionaleko Gaualdia. Baina ez ziren guztiak euskal kolektibitatekoak; izan ere, Kataluniarekiko adiskidetasuna adierazteko, La Platako Kataluniar Etxeko dantzariak gonbidatu zituzten antolatzaileek Euskal Asteko dantza emanaldi nagusiko parte izateko. Lehenengo parte tradizionalagoaren ondotik, ikuskizunaren bigarren zatian koreografia modernoagoak aurkeztu zituzten taldeek.
2017/11/15
San Nicolaseko Udal Antzokian izan zen Euskal Asteko dantza ikuskizun nagusia eta oso kritika onak jaso zituen dantza zuzendaritzaren proposamen berriak. Emanaldian elkarri lotuta aurkeztu ziren dantzak, bata bestearen atzetik, talde bakoitzak nolabaiteko harrera eginez hurrengoari. Larunbateko ekintzak, alabaina, goizean hasi ziren eta egun osora luzatu ziren: ohiko bilerak, Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien bisita, zinea, danborrada eta kalejira dantzaldira joateko tartean. Hona argazki eta bideo kronika.
2017/11/15
Urtero sasoi honetan bezala, Laburbiraren edizio berri bat ari da antolatzen Euskaltzaleen Topagunea. Ekimen honen bidez, urtero euskaraz ekoitzitako film laburren zerrenda bat osatu eta emanaldiak antolatzen ditu Euskal Herrian eta baita Diasporan ere. Bi dei beraz: Euskal Herrian edo bere diasporan euskarazko film laburrik egin baduzu, idatzi edo deitu mesedez, baitaratzeko; eta, egizu gauza bera, zure euskal etxeak 2018ko Laburbirako partaide izan nahi badu, bertan filmak emanez.
2017/11/14
Argentinako bazterretatik ezezik, Uruguai, Brasil, Txile eta Euskal Herritik etorritako euskaldunek bat egin zuten 2017ko Aste Nazionalean eta euskararen hotsa txoko askotan eta azentu ezberdinekin entzun ahal izan zen San Nicolasen: Mintzodromoan baina baita ere Abesbatzen Topaketan, kalean, kontzertuetan... Aurreko egunak biziak izan arren, ostiralean ekin zitzaion 2017ko Jaiaren programa nagusiari. Argazki kronika honetan, 2017ko Aste Nazionaleko ostiralak utzitako bideo eta irudietako batzuk.
2017/11/14
'Patagoniarantz' programaren helburua euskal kultura eta batez ere euskara indartzea da Patagonia aldeko euskal etxe eta komunitateetan, Euskal Herritik etortzen diren lagunen eskutik. Programaren baitan antolatutako lehenengo ekintza euskaran murgiltzeko ‘barnetegi’ moduko asteburu-pasa izan da. Ekitaldia San Antonio Esteko portuan egin da, Xabier Lasa tolosarra eta Rocio Basterra viedmatarra irakasle.
2017/11/13
Giro berezia bizi izan du joan den aste osoan, ohi bezala gailurrak asteburuan izanik, Buenos Aires probintziako San Nicolas herriak, bozkarioz eta arrakastaz ospatu baitute bertakoek eta Argentina hamaika lekutatik etorritakoek Euskal Argentinar Aste Nazionala 2017. Erronka zen San Nicolas bezalako herri batentzat, baina eutsi egin diote eta lan gogorraren emaitzak agerian geratu dira. Bihartik aurrera, urtero bezala, Euskal Astearen argazki-kronika eskainiko du datozen egunetan EuskalKultura.com-ek.
2017/11/13
Bilera izan zuen joan den asteartean Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeak, Urkullu lehendakaria buru zuela eta 'Euskadi Basque Country 2020 Estrategia' eguneratzeko jaso diren ekarpenak aztertu zituen. Urkullu lehendakariak izendatuta Batzordeko kide denez, bileran parte hartu zuen Arantxa Anitua Buenos Airesko Laurak Bat-eko lehendakari eta FEVAko lehendakariorde denak.
2017/11/10
Hemen da deia asteburua! 2017ko Argentinar Euskal Aste Nazionaleko ekitaldiak astelehenean hasi ziren eta astean zehar pintura, baserri, argazki eta euskarari buruzko erakusketak inauguratu dituzte nicolastarrek. Euskal zinea ere erakutsi dute, Carlos Gabilondo medio, eta atzo bazkaria prestatu zuten 300tik gora umerentzat bertako Etxe Nasaia programaren 15. urteurreneko edizioan. Orain arte egindakoaren argazki galeriarekin batera, hona asteburuko programa. Zatoz gaur hasiko den txanpa nagusira!
2017/11/10
Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak herrialdeko euskal etxeetako bazkideak gonbidatzen ditu Euskal-Venezuelarren Senidetasun 3. Jardunaldietan parte hartzera. Bi aste barru, azaroaren 24tik 26ra egingo dira Chichiriviten, Falcon Estatuan. Ostiraletik igandera bitarteko egonaldia da, elkar hobeto ezagutu eta komunitate zentzua indartzeko. Parte hartzeko bazkide gisa egunean behar da egon, eta izena gaur bertan eman, ahal dela, adierazi du Caracasetik Jazoera buletinak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus