euskal diaspora eta kultura
2018/05/01
Gauza ezaguna da zestaren --jaialaiaren-- gainbehera azken hamarkadetan Estatu Batuetan. Egoera ahulean, ezusteak eta ezinpentsatuak nonnahitik datozkio. Oraingoan, Euskal Herriko pilotariei Floridan aritzeko bisatuetan ezetzak eta atzerapen handiak jasatearekin batera, pilotak beste egoera harrigarri bati aurre egin beharko dio: Miamiko Magic City kasinoa, kirolari amerikarrak ari da hiru hilabeteko ikastaro batekin trebatzen, 'pilotari' izan daitezen, pilota eta apustuak tarteko asmatu duen show baterako.
2018/05/01
Herria astekarian 25 urtez ibili eta gero, erretiroa hartzeko unea iritsi zaio Peio Jorajuriari; Boli Kostan kooperazioan izandako egonaldiak mundua begiratzeko ikuspuntua aldatu zion. Honako elkarrizketa Ipar Euskal Herriko Hitzak plazaratu du kazetari lapurtarrak azken urtea duelarik astekaria koordinatzen, idazleburutza aurten bertan Menane Otxandabaratzen eskuetan uzteko.
2018/04/30
Amets amerikarra lausotua da pilotarientzat. Bertara migratu eta herrialdean sartu eta lan egiteko baimenei ezarritako mugak gero eta handiagoak dira eta Trump dagoenetik areagotu egin dira eta asko dira dagoeneko munduan zehar dauzkan kaltetuak, horien artean Euskal Herritik Floridako kantxetara jokatzera datozen pilotariak. Jaialaia AEBetako lurretan erotzen hasi eta gero, panorama gero eta ahulagoa erakusten du, hainbat faktore tarteko.
2018/04/30
Koadroa Paranako euskal elkartearen egoitzako ‘Mikel Ezkerro’ aretoan egongo da aurrerantzean ikusgai, herri bizkaitarrean gertatutako sarraskia inoiz ahaz ez dadin. Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena zeremonia hunkigarri batean oroitu zuen 18 urte bete berri duen Urrundik Euskal Etxeak.
2018/04/27
Uruguai eta Argentinako zenbait euskal etxe bisitatu eta "Buenos Aires Celebra al País Vasco" (Buenos Airesek EH Ospagai) elkarretaratze handian hartuko du parte Gorka Alvarez Aranburuk gaurtik aurrera eta maiatzaren lehenera arte Hego Ameriketara egingo duen bidaian. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria gaur iritsiko da Montevideora eta FIVUk antolatutako ekitaldi batean hartuko du parte, ondoko egunetan Euskal Erria, Salto, Haize Hegoa eta Euskaro euskal etxeekin egoteko, Argentinara pasatu aurretik.
2018/04/27
Aberri Egunaren oihartzuna oraindik ere ari zaigu iristen hainbat euskal etxetatik. Izan ere, data eta deialdi ofiziala apirilaren 1ean izan bazen ere, ohikoa da Argentinako (eta beste herrialde batzuetako) euskal erakundeetan euren ekitaldiak eurentzat hobea den eta bilgarriagoa zaien data batera pasatzea eta Pazko Igandearen ondoko asteburu edo egunetara pasatzea. Hala gertatu da astebururo hilabean zehar. Eta oraindik ere ekitaldi batzuk falta dira. Datorren asteburu honetan bertan, Jose C. Pazen eta Villa Marian egingo dira Aberri Eguneko ekitaldiak.
2018/04/26
Buenos Airesen EuskalKultura.com-eko erredakzio taldeko kide den Sabrina Otegik aukera izan du Joseba Sarrionandiarekin solasteko Habanan. Poeta, idazle eta entsegugile, azken hamarkadetan Euskal Herriak literatur eta kultur alorrean eman duen egile nagusienetako bat da Sarrionandia. Otegi, Argentinako Diasporan jaiotako euskalduna berau, bere ekarria euskal kulturari hiriburu argentinarretik egiten dion pertsona da, eta solaskide izan du --aldeak alde-- ekarria euskal kulturari Diasporatik baita ere, Kubako hiriburutik, egiten dion Sarrionandia. Euskal Herria eta bere diaspora izan dute hizpide. [Idazle bizkaitarrari eskerrak gurekin solasteagatik, jakin badakigu-eta ez dituela sobera maite elkarrizketak komunikabideekin]
2018/04/25
'Buenos Airesek EH ospagai' (BAC) kale-ospakizuna, maiatzaren 6an, Argentinako eta munduko euskal diasporaren datorren hitzordu handia da, aukera ederra Euskal Herriko eragileak bertaratu eta euskal argentinar diasporakideekin biltzeko. Honela, Iruñea eta Gasteizko gobernuetako ordezkariez gain, iragarria dute euren presentzia argentinar hiriburuan Jasone Agirre EH Bilduko Diasporarako idazkariak, eta Gure Esku Dago ekimeneko partaide eta ordezkari diren Angel Oiarbide eta Iñigo Urrutiak.
2018/04/24
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur astearte goizeko bileran baimendu du hezkuntzaren, elkarbizitzaren eta giza eskubideen arloko esperientziak partekatzea sustatzeko Kolonbiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Asmoen Gutuna. Lehendakariak 2017ko maiatzean Kolonbiara egindako bidaia ofizialaren baitan izandako harremanen eta Kolonbiako Hezkuntza Ministerioaren Gatazka Ondorenerako Hezkuntza Planaren emaitza da ekintza.
2018/04/24
Buenos Airesko Centro Cultural Kirchner (CCK) kultur guneak --Hego Amerikako handiena eta modernoena, Postetxe Zentraleko eraikin ohian-- Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko helburua izango duen ekitaldia baitaratuko du bihartik hasita apirilaren 25etik 27ra. Ekitaldiak Jose Antonio Agirre lehendakariaren erbesteratzean sakontzen duen ‘Agirreren Bidaia’ zinea zikloa hartuko du ardatz, zenbait mahai ingururekin, Buenos Airesko euskal etxeetako ordezkariak partaide.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus