2018/09/13
Bi erakundeok asteartean bururatu dute hitzarmena 'Euskal Ikasketa' sail bat argitaratzen hasteko, "indarrak bateratzearren euskal ikasketen ikerkuntzan Europan eta Ameriketan, jatorrizko monografia eta ikerlanak argitaratu eta zabaltzearen bidez". Aipatu bildumako lehenengo izenburua 'Gizarte Ekonomia Euskal Herrian' izango da, sinatzaileek EuskalKultura.com-i zehaztu diotenez.
Gehiago irakurri...
2018/09/13

Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren berri izan orduko zalantzarik ez dute izan munduko euskal etxeek, eta Euskal Diasporaren Eguna baliatzeko eta aldarrikatzeko egun gisa ikusi dute. Bere egin dute proposamena, egun honetan edo hartan ospatzetik haratago, ezinbestekoa zen eguntzat jo dute, euskal diasporarena oraindik ere 'ikasteke dagoen ikasgai' dela ikusten baitute euskal gizartean, eta min ematen ...
Gehiago irakurri...
2018/09/13

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalde, bere saileko Igurumen eta Lurralde Antolaketa zuzendari Eva Garcia eta Nafarroako Bruselako ordezkari Mikel Irujo Kalifornian dira aste honetan, klimari buruzko mundu gailurrean partaide. Asteazkenetik hasita, mundu osoko hainbat gobernadore, alkate, enpresari, elkarte, erakunde eta zientzilarirekin batera ...
Gehiago irakurri...
2018/09/12

Berezkoa daukate euskaldunek euren txokotik ateratzeko eta mundua esploratu eta ezagutzeko joera eta jakinmina. Bidaiari eta esploratzaile izatea betidaniko ezaugarri izan dute euskaldunek. Mundura jalgi eta, denborarekin, batzuk bertan geratu, eta eurak eta euren ondorengoek egun Euskal Diaspora bezala ezagutzen duguna osatu dute, zenbaitek Zortzigarren Probintzia deitzen duten Euskal Herriko ...
Gehiago irakurri...
2018/09/11

Donostian, berriz, eguerditik aurrerakoa zen EuskalKultura.com-ek Heredad de Unanue Hotelean ezarritako hitzordua. Konplikazio berezirik gabeko elkarretaratze ludiko xinple bat antolatu nahi izan zuten, gure diaspora gogoan eta bihotzean daukaten pertsonen arteko hitzordu bat, familia eta haur batzuk ere partaide, partaideetako askok elkar ezagutzen ez zutelarik hitzorduaren aurretik. Helburua alkartasun giroko ...
Gehiago irakurri...
2018/09/11
Gaurtik aurrera, Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi eta albisteak ekarriko ditugu aste honetan zehar, proposamen berri honek lortu duen oihartzun ederra ahalik eta hobekien islatzeko. Euskal Herritik hasteko, Gasteizko ekitaldiko eta Donostiako Heredad de Unanue hoteleko irudiak dakartzagu gaurkoan, bi artikulutan. Lehenengo edizio honek bidea markatuko du eta lortu dituen emaitzak ez dira batere hastapen txarra izan, oinarri honekin Diasporari merezi duen isla eta proiekzioa emateko Euskal Herriko euskaldunen artean eta munduan.
Gehiago irakurri...
2018/09/10
Arauak aipatzen zituen artikuluetako batean egon zitekeen balizko ulertze-zalantza bat uxatzeko, EuskalKultura.com-ek datorren asteazkenera arte luzatu du indarrean daukan proiektagailuaren zozketan parte hartzeko epea. Gogoratu zozketak bi fase dauzkala eta lehenengoan --azken epe luzaezina asteazkena--, euskal etxe interesatuek euren izena behar dutela eman, gero bigarrenean hautatuak gertatu eta proiektagailua lortu ahal izateko. Oraindik garaiz zaude, beraz, zure elkartearen izena emateko.
Gehiago irakurri...
2018/09/10

2018ko Immigranteen Erregina hautatzeko ekitaldia egin zen joan den larunbatean Entre Rios probintziako Concordia hirian, bertako Gizataldeen XXV. Azokaren programaren baitan. Euskal komunitatekoek Euskal Diasporaren Eguna ospatu zuten egun osoan Azokaren barruan ipinitako standean eta eguna bukatzeko berri pozgarria bildu zuten, euren ordezkaria, Ana Laura Bidegain, koroatu baitzuten Immigrateen Erregina ...
Gehiago irakurri...
2018/09/08

Euskal Diasporaren Eguna da gaur. Lehenengoz ospatuko da, hemendik aurrera urtero irailaren 8arekin bat Euskal Herrian eta mundu osoan ospatzeko bokazioz. Euskal etxeek aspaldi eskatzen zuten, eta oraingo Kanpoan diren Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak eman du pausoa. Gaur Gasteizko Lehendakaritzan egingo den ekitaldi ofizialean, Urkullu lehendariak Diasporako euskaldunek historian zehar euskaldunoi, euskal ...
Gehiago irakurri...
2018/09/07
Mundu osoko euskal etxe eta komunitateek erantzun zinez engaiatua eman diote Eusko Jaurlaritzak irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospatzeko proposamenari. Data, larunbat honetan ospatuko da lehenengo aldiz, gerora urteroko hitzordu legez ospatzeko asmotan. Berez, Juan Sebastian Elcano getariarra, munduari lehengo bira eman ondoren itzuli zeneko egunari dagokio data, eta Urkullu lehendakaria buru duen Euskal Gizataldeetako Aholku Batzordeak hartu zuen joan den abenduan, munduko euskal etxeek bertan dauzkaten hiru kideen aldeko botoez.
Gehiago irakurri...