euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Segi streaming bidez ostiral honetan Atxagaren 'Etiopia'ren edizio berriaren aurkezpena, Atxaga bera eta lagunak hizlari

2024/11/14

Etiopiaren edizio berritu honen aurkezpena aurrez aurre eta online segitu ahal izango da ostiral honetan Ostiral honetan, azaroaren 15ean, Erein argitaletxeak Bernardo Atxagaren Etiopia poema-liburu haustaile eta ikonikoa aurkeztuko du, edizio berri batean, Jon Arangurenen ilustrazioekin hornitua, Iñaki Aldekoaren hitzaurrearekin eta Anariren kontrazalez. Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelenako ekitaldi aretoan, Santa Teresa komentuan egingo da goizeko bertako 11:30ean (Argentinako 07:30ean, Estatu Batuko ...

Gehiago irakurri...


Concordiako Ibaiko Izarra arrakastaz partaide Immigrante Jaian; bere hautagai Catalina Gil, Printzesa Kulturala koroatua

2024/11/14

 Ibaiko Izarrak, Concordiako euskal etxeak, arrakasta handiz hartu zuen parte Immigrantearen 31. Jai Probintzialean Hiru hilabete dira Ibaiko Izarrak, Concordiako euskal etxeak, luzaz bere egoitza izana zena utzi behar izan zuela. Zaildu egin zaizkie geroztik euren lana euskal kulturarekin daukaten konpromisoari eustearren. Asko nabaritzen dute planifikatzeko eta elkarren ondoan lan egiteko gune komun baten falta eta honek, batzuetan, adoregabetu egiten ditu. Agian horregatik, halako bultzada behar ...

Gehiago irakurri...


AEBn bizi zara eta hiru astez euskal kulturan murgildu nahi duzu Euskal Herrian, doan? Epea azaroaren 18an itxiko

2024/11/14

2024ko Ateak Ireki programaren parte hartzaileak Lazkaoko Plazan Aurreko bi edizio arrakastatsuen ostean, Ateak Ireki programa abian da berriro 2025. urteari begira. Estatu Batuetako 16 eta 25 urte arteko gazteei luzatutako proposamen hau zinez ederra da: hiru asteko egonaldia Goierri gipuzkoarrean zinez murgilduta euskal kultura, ohitura eta hizkuntzan. Ateak Ireki-ren 2025eko edizioan parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 18an bukatuko ...

Gehiago irakurri...


Sydneyko Euskal Etxea laguntzaile baten bila dabil: EEko lanetan laguntzea bertako gela batean lo egitea eskainiz

2024/11/13

Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko kantxako irudia bazkaltzen, Euskal Australiar Alkarteak eginiko bisitan Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea laguntzaile baten bila dabil. Asteko ekitaldietan lagundu beharko luke eta akordioko parte Euskal Etxean bizi ahal izatea eskaintzen zaio. Tratua sei hilabeteko epe minimoa izan dezan legoke pentsatuta, baina Euskal Etxekoak proposamenak entzuteko prest daude. Argitzen dute, hori bai, tratu honek ez duela baitaratzen edo ez dakarrela Australian lan egiteko ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxeak lehen haritzak kokatu ditu Euskaldunen Pasealekua izango den tokian, La Movediza muino magalean

2024/11/13

Gure Etxeako adin guztietako kide talde handi batek parte hartu zuen etorkizuneko Euskaldunen Pasealekuko haritzen eta bertako beste espezie batzuen lehen landaketan Tandilgo Gure Etxea haritz kimuak landatzen hasi da La Movediza muinoaren azpian dagoen Parke Litikoko sektore batean, Paseo de los Vascos izena hartuko duen pasealekua eraikiko den tokian. Joan den larunbatean, azaroaren 9an, Euskal Etxeko kide talde batek, Udaleko Parke eta Pasealekuetako langileek ikuskatuta, lehenengo 10 aleak landatu zituen. Gure Etxearen aurrean dagoen Martin Rodriguez plazan hazten ...

Gehiago irakurri...


Euzko Etxeak erroei gorazarre danborradarekin eta jateko kutixiekin Villa Mariako Gizataldeen 2024ko Jai jendetsuan

2024/11/13

Donostiako danborrada eta eskaintza gastronomiko eta kulturalarekin izan da partaide Villa Mariako Euzko Etxea 2024ko Gizataldeen Jaian Musika, dantza, edari eta janari tipikoen dastaketen bidez Villa Mariako gizataldeek euren sustraiak omendu ohi dituzte eta hiriaren garapenean lagundu zuten immigranteen memoria ohoratu, eta halaxe izan da joan den larunbatean ere, azaroaren 9an, Gizataldeen Jaiaren 2024ko edizioa ospaturik hiriko Euzko Etxea partaide. "Leonardo Favio" Kultur Etxe Komunitarioan kultura hedatzeko stand bat ezarri zuen ...

Gehiago irakurri...


60 bat lagun partaide Santiagon Txileko Euskal Gizataldeak antolatutako Mintza Txokoaren bigarren edizioan

2024/11/12

Txileko Euskal Gizataldeak antolatutako II. Mintza Txokoa (argazkia Carlos Negrete) Euskara festalari ibili zen joan den asteazkenean, azaroaren 6an, Santiagoko Txileko Euskal Gizataldeak antolatutako ekitaldi batean, elkarteko euskara irakasle Christian Etxeberria koordinatzaile. Mintza Txokoa Las Condeseko Estadio Españolen egin zen eta etxeko ikasle eta bazkideak eta hiriko beste elkarte batzuetako euskaltzale batzuk bildu zituen, guztira, 60 bat lagun, jende kopuru polita honelako ...

Gehiago irakurri...


Gabriela Urrutibehetyk "Monstruos" liburua aurkeztuko du asteazkenean Zoomez, Fernando Báez Sosaren hilketari buruz

2024/11/12

La Platako Matxin Burdin Liburutegia eta Gogoetarako Euskal Katedra Askearen eskutik, Gabriela Urrutibehety kazetariak "Monstruos" aurkeztuko du bihar, gure garaiko epaiketarik mediatikoenetako bat aztertzen duen kronika zirraragarria Fernando Báez Sosa gaztearen hilketak sekulako zirrara sortu zuen Argentina osoan. 2020ko urtarrilaren 18an gertatu zen, uda betean, komunikabideek begirada destino turistikoetan jarri ohi dutenean, publikoarekin ohiko opor-irudi eta pasadizoak partekatzeko. Villa Gesellen gertatutakoak betirako markatu zituen egun haiek, eta gai ia bakarra bihurtu zen. Fernando, 18 urteko gazte bat, ...

Gehiago irakurri...


Rosarioko Nafar Etxeak gazteentzako larruzko paleta 'klinika' bat eskaini zuen Funesko Reyno de Navarra frontoian

2024/11/12

Rosarion jaiotako munduko txapeldun Mario Basualdo klinikaren garapenean, palitan jokatzen  hasiko diren pilotari gazteekin batera Rosarioko Nafar Etxeak antolatua, larruzko paleta klinika (ikastaro) bat egin da, Argentinan "palita" bezala ezagutzen den espezialitatekoa, haur eta gazteei zuzendua, urriaren 27an, igandea, Funesen. Hamar mutiko pilotazale partaide, irakastaldiaren ardura Mario Basualdo zuzendari tekniko nazionala eta munduko txapelduna izanak hartu zuen eta 'Reyno de Navarra' (Nafarroako Erresuma) frontoian egin ...

Gehiago irakurri...


Baskongado eta nafarren presentzia Mexikon XVI-XX mendeetan aztergai CDMXn egingo den Kongresuan

2024/11/11

"Congreso sobre la presencia vasco-navarra en México, Siglos XVI-XXI" Kongresua azaroaren 14an Mexiko Hirian Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta ‘Colegio de las Vizcaínas' ezizenaz ezagunagoa den San Ignazio Loiolakoa ikastetxeak baskongadoen eta nafarren presentzia Mexikon gai nagusi duen Kongresura gonbidatzen dute. Jardunaldia datorren ostegunean, azaroaren 14an, izango da, goizeko 8:30etatik aurrera, Ikastetxeak Mexiko Hiriko Alde Zaharreko Vizcaínas kaleko 21. zenbakian duen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia