2021/03/12

Bideo bat plazaratu dute aste honetan Basque Roots eta Amerikanuak-ek, NABOk 1994an Estatu Batuetako soinujotzaile historikoei San Frantziskon egin zien omenaldi eta lehenengo Akordeonaren Bestari lotutako irudiak biltzen dituena. Izan ere, festa haren aurretik San Frantziskoko Broadway auzoko 'Basque Hotel'en, mahai baten inguruan ohi denez, hainbat euskaldun bildu ziren, tartean Jimmy Jausoro eta ...
Gehiago irakurri...
2021/03/12

Emakumeen hilabetean estreinatu du Argentinako Produkzio Garapenerako Ministerioko Generoko Kabineteak ‘Mujeres produciendo’ (Emakumeak ekoizten) aldizkari berria. Generoko Kabineteko koordinatzailea den Paula Basalduak gonbidaturik, Izaskun Landaida Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak eta Sara Pagola Euskadiren Argentinarako ordezkariak “La igualdad, un trabajo ...
Gehiago irakurri...
2021/03/11

Madalen Bieter lagun gazte euskalamerikarrak idatzi digu oroitarazteko airean eta interneten dela berriz ere Taupada irratsaioa, euskal musika eta komentarioz osatutako programa, Boisetik emititzen hasi zena eta sasoi berrian astero (edo zehatzago, normalean hirutan hilabetean), University of Montanaren laguntasunari esker emitituko dena. Hasteko ostiral honetan segitu ahal izango da 12:00etatik ...
Gehiago irakurri...
2021/03/11

Otsailaren hasieran eman genuen EuskalKultura.eus-en Manuel Irujo Ollo. Un legado de paz, libertad, justicia y democracia (Manuel Irujo Ollo. Bake, askatasun, justizia eta demokrazia legatua) liburuaren berri. Fernando Lizarbe 'Geroa Bai Argentina'ko koordinatzaile nagusiak orduan azaldu zigunez, liburua “artikulu sorta bat da, Euskal Herrian zein Diasporan abertzaletasunaren ...
Gehiago irakurri...
2021/03/11

45 urte daramatza Euskal Etxe maiputarrak euskal kulturaren hainbat adierazpen, tartean dantza, musika, sukaldaritza, hizkuntza, kirola eta beste hainbat herrian zabaltzen. Lan eta jardunbide jarraitu hori errekonozitzeko, Buenos Aires Probintziako Turismo eta Kultura Katalogoan sartzeko bidea erraztu dio euskal elkarteari Maipuko Kultura, Hezkuntza eta Turismo Idazkaritzak, bertako buru den ...
Gehiago irakurri...
2021/03/10

Pandemiak behartutako etenaldia eta gero, uhinetara eta sarera itzuli da 'Entre Vascos', Argentinako 'Comahueko Euskal Etxea'ri lotuta 2019an sortutako irratsaioa. Eta Neuquenen jaio bazen ere, orain inoiz baino hobeto egokitzen zaio ‘euskal-neuquendarra’ dela esatea. Izan ere, saioak bi aurkezle baitauzka: Neuquendik, Sebastián Inzunza eta ...
Gehiago irakurri...
2021/03/09

"Emakumearen Eguna" izan zen atzo. Lehen "Emakume Langilearen Eguna" deitzen zioten, baina izenlaguna kendu zioten, ohartuta errepikapena eta pleonasmoa zela. Pandemia testuinguru honetan, mundu osoko Euskal Etxe eta euskaldunek bat egin dute hamaika mezu eta dei plazaratuz sareetan. Argi dago aldarrikapen feminista aurrera ari dela azken urteetan gure diasporaren baitan, baina zalantzarik ...
Gehiago irakurri...
2021/03/08

Arkitektura eta diseinua lurralde bateko kultura-ondarearen parte gisa hartuko badira, bi diziplina horiek bereizi eta zehaztu behar dira, eta kultura-artxiboaren barruan bakoitzak zer leku duen errepasatu. Horretara dator ‘Basque. Basque. Arkitektura eta diseinua’ liburukia, Etxepare Euskal Institutuak sustatu duen hamabi kultur adierazpideri eskainitako bildumatik berreditatu den lehena. Lehen ...
Gehiago irakurri...
2021/03/08

Arrakastaz estreinatu zuen joan den larunbatean, martxoaren 6an, Boiseko Orkestra Filarmonikoak --"Boise Phil" gisa ezaguna-- 'The Basque Block', euskal musika eta hiriko euskal komunitatea aurkezten dituen kontzertua. Pandemia ondotik ohi bezala, Boiseko euskal auzoaren izena izenburu duen kontzertu hau ere bere agertoki birtualetik zabaldu zien Orkestrak entzule eta bazkideei. Saioko lankide eta ...
Gehiago irakurri...
2021/03/05

Iker Guillermo Lopezek idatzi digu Karibeko Euskal Etxetik, gonbidapena luzatzeko, parte hartu nahi duten guztiei, plazaratu berria duten "Euskaraz Kolonbia" kanpainan. Kanpaina mundu guztiaren partaidetzari dago zabalik, baina bereziki euskaraz ez jakin arren euskara eta euskal kulturari hurbiltzea gustura ikusiko luketenei, zergatik ez?
Gehiago irakurri...