2021/04/02

Urtebete pasa eta gero zinez baldintzatuta segitzen dute mundu osoko euskal etxeak euren egunerokotasunean. Baina baldintzatuta segitu arren, jarraitzen dute, irmo, urteroko euskal ospakizun nagusiekin bat egiten. Aberri Eguna Pazko Igandean ospatzen da, aurten apirilaren 4an, eta Euskal Etxeak hamaika ekintza ari dira prestatzen data oharkabean gera ez dadin: hitzaldi eta topaketa birtualak, ...
Gehiago irakurri...
2021/04/02

Aberri Eguna Diaspora osoko hainbat euskal etxe eta komunitatetan gogoz ospatu ohi den festa da, New Yorkeko Euskal Etxetik Tokyokoraino, Buenos Aires, Santiago, Caracas, Mexiko, Londres, Montevideo, Madril eta abarretik pasata. Artikulu bereizitu batean dakargu Diasporan aurtengoan izango duen panoramaren berri. Baina gero eta normalagoa da Euskal Herrian Aberri Eguna ospatzeko egiten diren deiek ...
Gehiago irakurri...
2021/04/01

Estatu Batuetako euskaldunen zerbitzuan dagoen omonier edo kapelau frantziskotar bidaniarrak datorren larunbat iluntzean emango du internetez Berpizkunde Igandeko meza, Kalifornian (PT) 20:00ak direla, eta Euskal Herrian igandeko goizeko 5:00ak. Halaxe jakinarazi dio EuskalKultura.eus-i AEBko fededun katolikoen bilgarri den Artzain Ona elkarteak. Hori zuzeneko emisioari dagokionez, ohi ...
Gehiago irakurri...
2021/03/31

Euskal Herriko Unibertsitateko tituludun diren ikasle ohiak bildu eta ikasle zireneko loturak mantenduz, izaera horri etekin atera eta, sare indartsu baten kide izanez, harreman pertsonal, sozial eta profesionalak sendotuta zenbait zerbitzu, ikastaro eta aukera eman eta EHUko partaide izateaz harro egotea bultzatu nahi duen ekimena da EHUalumni. Doaniko bazkidetza du eta berdin dio noiz ateratako ...
Gehiago irakurri...
2021/03/31

Argentinako gizatalde atzerritarren artean dagoen elkartasuna agerian berriro ere joan den larunbat-igandean Cordoba probintziako Rio Cuarton ospatu duten San Patrizio Jaialdian. Argentinako Garagardo Artisauen Elkartea (ARCA) eta ‘Letras con Cafe’ Kultur Gunea antolatzaile, euskal stand bat arrakastatsu aritu da ekitaldiko jai-esparrua bilakatu zen herriko Tren Geltoki ...
Gehiago irakurri...
2021/03/30

Nafarroako Gobernuak NEXT ikus-entzunezko edukiak estreinatu ditu martxoan, kanpoan bizi diren nafarrak helburu. Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren barnean dagoen Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren ekimena da, eta honen bidez harremanak sendotu eta biztanleriaren sektore horren nafar izatearen sentimendua bultzatu nahi du, horixe baita Foru Gobernuak Nafarroako diasporari dagokionez duen ...
Gehiago irakurri...
2021/03/30

Joan den martxoaren 25ean, ostegunez, Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordearen bilera birtualera deitu zuen elkarteko lehendakari Luis Carricaburuk, bertan bere dimisio ezeztaezina aurkezturik. Gaia eztabaidatu ondoren, onartzea adostu zen aho batez. Hari beretik, orain arte lehendakariorde zen Emilia Sugastik presidentetza hartzea ere eskatu zen, eta proposamen hori ere aho batez onartu.
Gehiago irakurri...
2021/03/30

COVID-19ak eta honek ekarritako konfinamendu garaiak guztia baldintzatu duen honetan, euskara ikasi eta praktikatu nahi zuten euskaldun batzuk egoera baliatu eta urrats berriak eman dituzte azkeneko urtebete pase honetan, sare sozialak tarteko euskaldunen arteko mintza-saioak bultzatuz. Martxan jarritako ekimen horietako bat Jalgi Hadi Mundura elkarte birtuala izan da eta urtebete ...
Gehiago irakurri...
2021/03/29

Nevadako Elkoko Euzkaldunak Euskal Etxeak uztaileko bere ohiko datan eutsiko dio 2021ko edizioan bere National Basque Festival famatuari. Estatu Batuetako euskal jai historiko ospetsuena dira seguruenik Elkoko Euskal Jaiak eta iazkoan pandemiagatik bertan behera geratu baziren ere, Euzkaldunak Euskal Etxeak martxoaren 17an egin duen bilkuran aurtengo planekin aurrera egiteko deliberoa hartu zuen, ...
Gehiago irakurri...
2021/03/29

Hala erabaki dute Euskal Etxeko partaideek martxoaren 18an eginiko bilkuran, egoera zinez aldatzen ez bada bederen. Urteroko Euskal Festa abuztuaren 7rako deitu dute, beraz, arratsaldeko ordubietatik aurrera, herriko Lion's Park-en, jolasak, dantza eta partekatutako janari-edaria tarteko. Janaria, txorizo sanwitxak izango dira, baita bestelako mokaduak ere, zehaztasunak erabakitzeke, eta ...
Gehiago irakurri...