euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ez-Sanferminak 2021: Gaur uztailaren 14a, "Gaixoa ni" zegokion, baina 2022a gogoan atzera kontaketa hasia da

2021/07/14

Shanghaiko Euskal Etxeko lagunek egin zuten 2021eko 'San Fermin' pankarta Koronabirusak sortutako panorama berri honek ohiturak berrikusi eta moldatzera behartu gaitu. Zauden hiri, eremu edo herrialdearen arabera, gaur egun ez da erraza –kasu batzuetan posible ere ez– lagunekin elkartu eta ospatzea. Urtero txupinazo ospetsuarekin hasten diren Sanferminak, iaz bezala, aurten irudikatu behar izan ditugu, alegia irudi bidez bizi eta sentitu. Gauza da inporta zaizkigun ...

Gehiago irakurri...


Zabalik da Maulen uztailaren 31era arte Zoe Bray-ren AEBko euskal potreten erakusketa, hitzaldi batekin larunbatean

2021/07/14

Maulen zabalik daukan erakusketako parte, Zoe Brayk hitzaldi bat emango du larunbat honetan Mediatekan bertan Zoe Bray margolari eta antropologoak AEBko euskaldunez eginiko potreta-bildumaren erakusketa zabalik da Maulen, Xiberoko Mediatekan, uztailaren 31era bitartean. “Face à Face/Bekoz beko, Ipar Amerikako mendebaldeko Eüskaldünen potretak” izeneko erakusketa ibilia da 2019tik hona Estatu Batuetako eta Euskal Herri hego eta iparraldean barrena. AEBko euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskal Kultur Aste Birtuala Santiagotik San Ignazio inguruan Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxea antolatzaile

2021/07/13

Txileko 2021eko Euskal Aste Birtuala iragartzen duen afixa 2007an sortua eta Eusko Jaurlaritzak 2010ean onartua, Txileko Euskal Gizataldea (Colectividad Vasca de Chile) euskal etxeak Euskal Kultur Aste bat antolatu izan du urtero azken urteotan, San Ignazio egunaren --uztailaren 31aren-- inguruan eta aurten, Covid-19a dela-eta bigarrenez segidan, online formatoan biltzeko egin du deialdia. Ekitaldiak uztailaren 30etik abuztuaren ...

Gehiago irakurri...


Meabe 2. batailoiko Felix Gallarreta komandantearen istorioa azaleratzen digu Sancho de Beurko-k bere blogean

2021/07/12

Meabe 2. Stalin batailoiko milizianoak Otxandioko frentean (arg. Juan Miguel Bombín-en politesia) Sarrera berria dakargute 'Ecos de 2 guerras, 1936-1945' blogean Sancho de Beurko historia elkarteko kideek, oraingoan 1938an Francoren orden berriko agintari faxistek fusilatu zuten Felix Gallarreta sindikalista eta komandante barakaldarraren bizitza erreskatatuz Vida y muerte del baracaldés Félix Gallarreta, comandante del batallón Meabe nº 2 izenpeko ...

Gehiago irakurri...


31 urtez beheko tituluduna zara eta nazioartean trebatu nahi duzu? Aste honetan amaituko da Global Training beken epea

2021/07/12

2021ko deialdiko bekak eskatzeko epea ostiralean, uztailaren 16an bukatuko da Bekak eskatzeko epea datorren ostiralean, uztailaren 16an (12:00 CET) bukatuko da. Atzerrian profesionalki prestatzeko Global Training bekak urtero sustatzen ditu Eusko Jaurlaritzak zenbait erakunde kolaboratzaileren bitartez. 2021ean 495 beka dira eta 31 urte azpiko Unibertsitate-titulazioa edo Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua duten Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei daude zuzenduta. Ikus ...

Gehiago irakurri...


Aldibereko ekitaldi bat Bilbon eta Buenos Airesen ikurrina ofizialki Laurak Baten igo zuteneko Mendeurrena oroitzeko

2021/07/12

Bilboko iktaldia: ezker-eskuin, bi dantzari, Mireia Zarate, Andoni Ortuzar, Gorka Alvarez Aranburu eta Oscar Alvarez Gila (arg. SAF) 1921eko uztailaren 9an gertatu zen, Buenos Airesko Laurak Baten: San Fermin jaiak gogoan eta Argentinako Independentziaren Egunean --105 urte lehenago, 1816ko uztailaren 9an gertatua-- ikurrina era ofizialean eta ospe handiz jaso zen munduko euskal etxeetan dekanoa zen eta den Buenos Aireseko Laurak Bat-en. Gertaera hura mugarria izango zen ikurrinaren historian eta geroko bilakaeran, euskaldun ...

Gehiago irakurri...


Batzarra eta hauteskundeak Necocheako Euzko Etxean, gazte eta ideia berriak baitaratuz Zuzendaritza Batzordera

2021/07/09

Necocheako Euzko Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia gauzatu du joan den asteko ostiralean, uztailaren 2an, eta estatutuei segituz, Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeak egin ditu bere baitan, beste zenbait puntu tratatu eta txostenak onartzearekin batera. Ondotik, joan den asteazkenean, uztailaren 7an, erakundeko Zuzendaritza Batzorde berria eratu du. Kiti Zubillagak segitzen du lehendakari eta bozkarioz ...

Gehiago irakurri...


Ihes jokoa: Bordaleko Euskal Etxeko Gau Eskolak joko interaktibo hau sortu du pandemian euskara lantzeko

2021/07/09

Ihes jokoa: joko interaktibo dibertigarria eta dinamikoa euskara ikasleentzat, egizu zeuk ere aproba! Bordaleko Euskal Etxeak eutsi egin die bere euskara klaseei pandemia kari oso urte konplexua izan den honetan. Iazko urriaren amaierako bigarren konfinamendutik aurrera, klase guztiak online eman behar izan zituzten, eta ikasturtea amaitu baino lehen, ekainean Iparraldean konfinamendua altxatu zenean, aurrez aurreko klase batzuekin bukatu ahal izan zuten. Gau Eskolako arduradun Patrick Urruty-k EuskalKultura.eus-i ...

Gehiago irakurri...


Coronel Pringlesko Eusko Biltzar EEko kideek murala margotu dute euskaraz eta gaztelaniaz hiriaren erdigunean

2021/07/09

Coronel Pringleseko Eusko Biltzar Euskal Etxeak margotu duen murala (argazkia EE) Ideia eta diseinua Euskal Etxeko bazkide Veronica Iriarterena izan da eta euskal ikurrak ez ezik, egungo gizarte gai diren topiko batzuk jorratzen ditu, aldarrikatuz esaterako gizakion elkar ulermen eta errespetua, genero-indarkeriaren aurka eginez. Margolari izan ditu Belen Aduriz, Adriana Bermudez, Obdulia Gaztelu, Mary Irigoyen, Soledad Laurencena, Maria Olasagastia eta Veronica Iriarte bera, “EEko ...

Gehiago irakurri...


Normaltasunera itzultzeko eta festetan biltzeko irrika nabaria izan da asteburuan Elko eta SCBCeko euskal jaietan

2021/07/08

Southern California Basque Club-eko (SCBC) piknika joan den igandean Chinon Ez dira ohiko urteetan bezain jendetsuak izan baina aski jende bildu zen eta giroa lortu zen joan den asteburuan Nevadako Elko herrian --Elko Basque Club antolatzaile-- eta Hego Kaliforniako Chinon --SCBCen, Southern California Basque Club eskutik-- urtero Uztailaren 4arekin batera antolatu ohi diren euskal jai eta bestetan. Iazko edizioa COVID-19agatik bertan beheratu ondotik, Elkon aspalditik iragarria zuten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia