euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zerbait prestatzen ari zarete Diasporaren Eguna ospatzeko? Pasa informazioa Jaurlaritzari, mundu-programan sartzeko

2021/08/03

Irailaren 8a Euskal Diasporaren Eguna da. Pentsatu duzue zuen Euskal Etxean zer egin ospatzeko? Laugarren edizioa izango du aurtengoa eta azpimarragarria da zein azkar eta zein indartsu sartu den Euskal Diasporaren Eguna euskal diasporaren eta munduko euskal etxeen egutegian, baita Euskadiko agenda instituzionalean ere. Lehenengo edizioa Gasteizen egin zen, bigarrena Bizkaiko Ispasterren, hirugarrena Gipuzkoako Ormaiztegin (dagoeneko COVID-19ak baldintzatuta), eta aurtengoa prestatzen jo ta ...

Gehiago irakurri...


Londresko Euskal Elkarteak ekimen bat abiatu nahi du urrian bere umeek euskara aisialdi talde batean praktika dezaten

2021/08/03

Artxiboko irudian, Porrotx pailazoa Londresen. bertako haurrei bisita egin zienean 2012an Ez da hau kezka berria, bereziki Euskal Herriko bikote gazteak dauzkaten munduko euskal etxeetan: kalean eta eskolan erdara bat nagusi duten testuinguru batean, etxeko hizkuntza daukaten euskarari nola arnas apur bat eman, batez ere euskarari aisialdi dimentsio bat emanez eta euren edineko lagunekiko jolas eta harremanen hizkuntza bilakatuz, aukera hori eskainiz bederen, tarteka ez bada ere.

Gehiago irakurri...


Diasporatik etorrita Bilbo eta EH bisitatu nahi badituzu, Pedro Oiarzabalek "Basque to the roots" proposatzen dizu

2021/08/02

Zerbitzuok kontratatuz, zeharka laguntzen ari zara Oiarzabalek laguntza instituzionalik gabe daraman Diasporarekiko lan bikaina Diasporako euskalduna zara --ala ez-- eta Euskal Herria edota Europa bisitatzeko planak egitekotan zaude? Agian ez litzateke ideia txarra izango biak, Euskal Herria eta Diaspora, ongi ezagutzen dituen bertako norbaiten eskutik joatea. Pedro Oiarzabal aditua da euskal diasporan, bereziki baina ez bakarrik Estatu Batuetakoan, eta "Bilbo pausoz pauso" (Bilbao paso a paso) eskaintzarekin dator Euskal ...

Gehiago irakurri...


San Ignazio jaiekin hasiko da Diasporako hainbat lekutan abuztua, San Frantziskoko Euskal Bestekin bukatzeko

2021/07/30

San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen bestak, abuztu amaieran; eta hilabete erdialdean, St Pierre eta Mikelunekoak Hilabete berezia da abuztua, Ipar hemisferioan opor hilabete petoa. Oraingo asteburu honetan hasiko da: bihar San Inazio eguna uztailaren 31a, eta igandea, abuztuaren 1a, aurten pandemiak baldintzatua. Diasporan San Ignazio --edo San Inazio, Iñaki Deuna eta bestelako izenak barne-- santu loiolatarra gogoan antolatzen diren euskal festak dira. Festa garrantzitsuak Diasporako euskal ...

Gehiago irakurri...


Cordobako Gerora Elkartea euskal musika tradizionalaren erreferente bihurtzen ari da Euskal Diaspora osoan

2021/07/30

Argentinako Cordobatik Gerorak eskainiko dituen hurrengo euskal musika eta instrumentu ikastaro eta tailerrak 2010ean sortu zen Gerora Cordobako Euskal Kultur Elkartea helburu jakin batekin: euskal kulturaren adierazpenak, tartean hizkuntza, literatura, dantzak, zinema eta sukaldaritza, zabaltzea. Eta lan handia egin du esparru hauetan guztietan. Baina zalantzarik gabe Euskal Etxeko zutabe nagusia, euskararekin batera, musika da. Eta ez edozein musika… euskal musika tradizionala da Gerora-ko ...

Gehiago irakurri...


Argentina: Abuztuaren 30ean hasiko da errodatzen 'El Vasco', Villa Maria ondoko Morrison herria filmaziogune nagusi

2021/07/30

'El Vasco' pelikula euskal argentinarraren afixa Aurreko artikuluetan iragarri legez, aurrera dirau 'El Vasco'ren prozesuak eta abuztuaren 30erako iragarri da errodajearen hasiera Argentinan. Gogora dezagun Euskal Herriko Pausoka ekoiztetxea eta Argentinako Oeste Films eta Prisma dituela filmak ekoizle. Errodajea prestatzeko xedez astelehenean iritsiko dira Argentinara Jabi Elortegi pelikularen zuzendaria; Jon Sangroniz, argazki ...

Gehiago irakurri...


Kruzalegi edo abizenaren aldaeretako bat duzu deitura? Trujilloko Euskal Etxeak famili bilera batera gonbidazen zaitu

2021/07/29

'Crucelegui Hermanos' Eibarko (Gipuzkoa) arma fabrika ospetsu bat izan zen Asko edo gutxi dakizu zure abizenaz eta bere jatorriaz, non jaio zen Euskal Herrian eta zer ibilbidea egin zuen Ameriketara. Peru da, gaur egun, munduan, Kruzalegi edo Cruzalegui deituradun gehien biltzen dituen herrialdea. Trujilloko Euskal Etxeak, Cruzalegui, Kruzalegi, Crucelegui, Cruzalaegi (edo egon daitezkeen gainerako aldaera) abizen daukatenen online topaketa bat antolatu du abuztuaren 15ean, elkar ...

Gehiago irakurri...


Boiseko euskal komunitateak San Inazio jaiak ospatuko ditu asteburu honetan, murriztuta eta adierazpide minimoan

2021/07/29

Aurten EZ da San Inazio Euskal Jairik izango Boiseko 'Basque Block'en (artxiboko argazkia) Boiseko euskal komunitateak San Inazio jaiak ospatuko ditu asteburu honetan, murriztuta eta etxekoentzat. Alegia, ez dela ohi bezala berbena eta kale antolaketa publikorik egingo. Ekitaldiak hiru izango dira: Pintxo-pote moduko bat, Basque Block-etik kanpo. Ohiko San Inazio meza eta prozesioa euskal dantzariekin. Eta piknika parkean, bakarrik euskal etxeko kideenentzat. Ez da izango beraz ekitalditik Basque Blocken. ...

Gehiago irakurri...


Ikastaroa emango du online ingelesez EHko eta Diasporako euskaldunez Idahoko CWI unibertsitateak: interesatzen?

2021/07/29

"Basque Heritage and Contemporary People" izeneko ikastaroa emango du Nikki Gorrellek. 2021eko bigarren seihilekoak oso proposamen interesgarria eskainiko du euskal kultura, historia eta ohiturei buruz etxetik ikasi nahi duen ororentzat. Izan ere, College of Western Idaho unibertsitateak "Basque Heritage and Contemporary People" izeneko hiru kredituko antropologia ikastaroa eskainiko du, Nikki Gorrell irakaslearen eskutik. Ikastaroa online izango da erabat, abuztuan ...

Gehiago irakurri...


Etzi arte da Donostian 'Basque Way' kale-erakusketa, Amerikara joan ziren euskaldunek bertan utzitako arrastoez

2021/07/28

"Basque way" erakusketa datorren ostiralera arte dago zabalik Donostian, Urdaneta kalean, Katedralaren atze aldean Ostiralera arte segituko du Donostia erdigunean, Koldo Mitxelenaren eraikinaren eta Postetxe aurrean, Katedralaren atzeko aldean, "Basque Way" kale-erakusketak. Erakusketa Gasteizen hasi eta Bilbotik ere pasatu da, eta Donostian amaituko du bere ibilbidea uztailaren 30ean, Acción Cultural Española (AC/E) erakunde publikoa, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza EAEn eta Arabako, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia