2021/09/15

"Niños en los frentes vascos (1936-1937): el caso de Juan Domínguez Barreras" (Haurrak euskal fronteetan (1936-1937): Juan Dominguez Barrerasen kasua) du izena Sancho de Beurko Elkarteak "Ecos de dos guerras, 1936-45" gaztelaniazko blogean gaurkoan eskaintzen duen sarrera berriak.
Gehiago irakurri...
2021/09/15

Askotan ez dirudi, baina denbora beti doa aurrera, batzuetan nahi baino arinago eta bai, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxe eta federazioetarako 2021eko dirulaguntza deialdiari dagokionez, iritsi dira eskabide eta paperak aurkezteko azkeneko egunak. Gogoratu aurten eskaerak digitalki aurkeztu behar direla. Horretarako, Euskal Etxe eta federazioek BAK ziurtagiria eskuratua behar dute izan (xehetasun ...
Gehiago irakurri...
2021/09/15

EDA-Escuelas Deportivas Argentinas (Kirol eskola argentinarrak) delako programaren baitan, Argentinako Pilota Elkarteko Jorge Bernasconi idazkariak La Platako Euzko Etxea bisitatu zuen joan den astean. Bisitaldian Xare Eskolako entrenamenduak ikusteaz gain umeentzako xare palak oparitu zizkion Pilota Elkartearen izenean bertako Xare Eskolari. La Platako ‘Lehenengo Xare Eskola’ 1982.ean sortu zuten Euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/09/14

Entre Rios-ko 28. Immigrantearen Festa Probintzialeko ekitaldiak uztailetik urrira garatzen ari dira Concordia hirian. Gizataldeetako elkarteek bi sukaldaritza azoka egin dituzte dagoeneko Jaiaren egitarauaren baitan hiriko kostaldeko pasealekuan eta abuztuaren 21an ‘Talentu Ikuskizuna’ Unión Israelita delako aretoan. Ekitaldi honetan “Jaiaren Kultur Erreginak izateko bere ...
Gehiago irakurri...
2021/09/14

Euskal Diasporaren Egunak Gasteizen ekarri zuen berritasunetako bat Urkullu lehendakariak eta Jaurlaritzako ordezkariek "HanHemen Basque Global Network" izenpeko proiektuaren iragarpena izan zen. Oraindik hastapenetan dagoen proiektua bada ere, prestaketa eta plazaratze lanak aurreratuta daudela adierazi dute Jaurlaritzatik. Izan ere, webgunea aktiboa du dagoeneko eta interesa duena sar daiteke ...
Gehiago irakurri...
2021/09/14

Pandemiagatiko neurriei zorrotz segituz, Urkullu lehendakaria buru duen Jaurlaritzak eta Arabako instituzioek Gasteizera bildu dituzte 2021eko Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko ekitaldiak. Gogora dezagun, ospakizun instituzional hau bat gehiago dela mundu osoko euskal etxe, elkarte, gizatalde eta norbanakoek Euskal Diasporaren izaera, ekarpena eta errealitatea jendaurretu, aldarrikatu eta ospatzeko irailaren ...
Gehiago irakurri...
2021/09/13

"Bi munduen topaketatik independentzia novohispanoaren prozesura" izenpeko Biltzarraren bigarren edizioa egingo da gaur, bihar eta etzi, irailaren 13tik 15era Mexiko Hirian. Inaugurazio ekitaldia Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea elkarteko lehendakari Mtra. Nora Ricalde Alarcón-en eskutik. Itxiera ekitaldia, bestetik, datorren asteazkenean, Dra. Ana Rita Valero de García ...
Gehiago irakurri...
2021/09/13

Euskal Zine Zikloa irailaren 9an hasi eta 24ra arte luzatuko da Montrealen. Bi aste hauetan hamabi euskal film proiektatuko dira Quebec probintziako hiri nagusian; gehienak azken hamarkadako ekoizpenak dira,, gaztelaniaz zein euskaraz errodatu edo bikoiztuak. Ekimena Euskadiko Filmategiak eta Cinémathèque Quebecois-ek antolatu dute eta martxoaren 24an Tabakaleran (Donostian) aurkeztu zen ...
Gehiago irakurri...
2021/09/10

Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginez munduan antolatutakoei gainbegirada emango diegu datorren astean. Gogoratu, Eguna berez irailaren 8a bada ere, datorren asteburu honetan eta irailean barrenago ere antolatuko direla bat-egite ekitaldiak munduko hainbat lekutan, euskal etxe, euskal elkarte edo euskal talde bakoitzak ahal duen eta hobekien datorkion edo jenderik gehien bil dezakeen ...
Gehiago irakurri...
2021/09/10

Kanpaina bat plazaratu du Jazoera ekimen venezuelarrak Diasporako euskal familietan edo munduko euskal etxe eta elkarteetan egon daitezkeen material esanguratsuak biltzeko. Izan ere, Bilbon, Euskal Artxibo Historikoaren baitan sortzen ari den Euskal Diasporaren Artxiboak, euskal emigrazioaren eta gure diasporaren lekukotasun-emaile eta adierazgarri izan daitezkeen objektuak jaso nahi ...
Gehiago irakurri...