2021/09/20

Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Orokorra burutu zuen joan den asteartean, irailaren 14an, elkartearen egoitzan. Pandemiak sortutako egoerak eragin handia izan du erakundearen martxan azken bi urteetan; izan ere, COVID-19a osasun-egoera gaiztotzen hasi zenetik, eten egin dira erakundearen kultura-jarduerak eta euskal etxeak ez du lortu momentuko egoera hori iraultzea.
Gehiago irakurri...
2021/09/20

Bertan entzule zein gairen bat aurkeztu nahi dutenek gaur astelehena irailaren 20a daukate erregistratzeko azken aukera. Emigrazio eta diaspora gaiak aztertzen dituen nazioarteko AEMI (Association of European Migration Institutes, Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) erakundeak Donostiako Miramar Jauregian egingo du, irailaren30an eta urriaren 1ean, 2021eko bere konferentzia eta biltzarra, ...
Gehiago irakurri...
2021/09/20

Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak 2021-2022 ikasturterako euskara klaseen eskaintzari eutsi dio eta zabalik dauka bere egoitzan garatzen dituen eskolen izen-emate epea. Eskolak urriaren hasieran abiatuko dira, eta ekainean amaituko. Webgunean eskuragai dauzka maila eta talde bakoitzaren ordutegiak. Interesa baduzu, aski da beherako adierazitako bideak erabiliz kontaktatzea.
Gehiago irakurri...
2021/09/17

Bere inguruan euskal ondarea sustatu eta zabaltzen daraman ildoari jarraiki, Trujilloko Euskal Etxeak hitzordu bat anyolatu du datorren iganderako, Goicoechea /Goikoetxea deitura daukatenei bereziki zuzendua, non abizen honi buruzko xehetasunak emango diren, bere jatorria Euskal Herrian azalduz, testuingurua, Ameriketara heltzea eta bertan egindako ibilbidea.
Gehiago irakurri...
2021/09/17

Urte luze bat igaro da Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bere egoitzako handitze lanak hasi zituenetik. Pandemiaren ondorioz, espero baino gehiago luzatu dira baina azkenean joan den irailaren 8an, Diasporaren Eguna eta Elkartearen 30. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan gela berrien inauguratu zuten. Gogora dezagun gela berriak –sukalde handia eta ehun lagunentzako aretoa– topaketa ...
Gehiago irakurri...
2021/09/17

Pandemiagatiko egoerak baldintzaturik, bere ohiko Euskal Kultur Astea modalitate birtualean garatu behar izan su aurten ere Txileko Santiagoko ‘Colectividad Vasca de Chile’ euskal elkarteak. Egoitzan aurrez-aurre elkartzeko eta fisikoki lagun artean ospatzeko aukera ez izateak “tristura handia” sortu zuen antolatzaileen artean; baina, birtualtasunak ere ekarri zuen onurarik,Txiletik ...
Gehiago irakurri...
2021/09/16

Duela hilabete batzuk, Memoriaren Nafarroako Institutuak Nafarroako erbestearen behin-behineko errolda argitaratu zuen, 1936ko kolpe militarraren ondorioz erbestera joan behar izan zuten nafarren zerrenda emanez. Erbesteratu horiek guztiak gogoratu eta omentzeko, Nafarroako Gobernuak ekitaldi bat egingo du datorren igandean, irailaren 19an, Elizondon, eguerdiko 12ean, Foru Plazan eta Santiago Karrikako 13. ...
Gehiago irakurri...
2021/09/16

Gaur 25 urte, 1996ko irailaren 16an, hasi zen lehenengoz Gaztemundu izenpean Eusko Jaurlaritzak plazaratu zuen programa. 60 partaide izan zituen, zortzi herrialdetatik etorriak, gehienak Euskal Herria sekula zapaldu gabeak. Antolatzaileen aldetik, guztiaren lekuko eta partaide izan zen Pedro Oiarzabal, orduan oraindik doktoratu gabeko 25 urteko gaztea zena. Berarentzat ere garrantzitsua izan zen eskarmentu ...
Gehiago irakurri...
2021/09/16

Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko ordezkaritza bat, batzordeburu Jasone Agirre Garitaonaindia legebiltzarkidea buru, Euskadiko Artxibo Historikoaren baitan apurka urratsak eman eta hazten ari den Euskal Diasporaren Artxiboaren instalazioak bisitatu zituen atzo Bilbon. Harreragile izan zituzten Borja Aginagalde Artxiboko arduraduna, Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako ...
Gehiago irakurri...
2021/09/16

Elkanok munduari lehenengo aldiz bira eman zioneko 500. urteurrenean, hainbat ekimen eta proiektu aurrera eraman ditu Elkano Fundazioak. Oraingo honetan, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Iberoamerikar Estatuen Erakundearekin (OEI) batera, bi jarduerako 'Elkano Esperientzia' n parte hartzeko gonbidapena luzatzen du. Izan ere, ibilbide birtual bat eta elkarrizketa birtual bat antolatu ...
Gehiago irakurri...