2021/09/24

‘Txalaparta’ irratsaio laburra 2017an sortu zen, 'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxearen ahotsa izateko eta Euskal Herria eta euskal kulturarekin lotura duten gaiak ezagutarazi eta zabaltzeko, "besteak beste euskal ohiturak, geografia, kirola, hizkuntza, dantza eta musika". Saioa 2018ko otsail arte entzun ahal izan zen Cipolettiko Confluencia FM 94.5 irratian eta ...
Gehiago irakurri...
2021/09/24

Euskal Diasporaren Eguneko programan, momentu berezia izan zuen Denak Bat-eko Margarita Mathieuk ‘José María Iparragirre’ saria jasotzean. Saria ‘Músicos sin Fronteras’ (Mugarik gabeko musikariak) Gobernuz Kanpoko Erakunde gasteiztarraren ekimena da eta aurten hasita urtero emango zaio Argentina edota Uruguaiko euskal diasporako erreferente bati. ...
Gehiago irakurri...
2021/09/23

Eusko Jaurlaritzak gazteak trebatzeko lau beka eskaintzen ditu, horietarik bi Gasteizen aritzeko, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, eta beste bi Bruselan, Euskadiren Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritzan. Urtebetekoak dira eta Gasteizkoen kasuan bakoitzak 16.000 euroko zuzkidura dauka eta Bruselakoan 24.000koa. Unibertsitate gradua behar da eduki eta gehienez 28 urte izan. ...
Gehiago irakurri...
2021/09/23

Bere 25. urteurrena ari da betetzen aurten Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxea eta hainbat jarduera antolatu ditu karia horretara, modu birtualean gehienbat, COVID-19k ezarritako neurriak zitzo errespetatuz. Aste honetatik aurrera, ordea, osasun neurri berriek aurrez aurreko jarduerak ahalbidetzen dituzte eta Aberri Etxeak atseginez iragartzen du larunbat honetan, irailaren 25ean, Euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/09/22

Euskal Diasporaren Eguneko programa barruan Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu zuen La Platako Euzko Etxeak bere egoitza aurrean, hiriko 58. eta 14. kaleen izkinan. Elkarteko alkate Elena Bilbaok eta Javier Clua lehendakariak eman zioten ongietorria ekitaldira bildutako publikoari eta Gernikako Arbolari buruzko aurkezpen hitzak esan ondoren, haritzaren jatorria bermatzen duen plaka bat desestali ...
Gehiago irakurri...
2021/09/22

Udaldia atzean utzirik, ikasturte berriarekin ekitaldi presentzialak berreskuratzen doaz eta Montpellierko euskaldunek, 2020ko besta COVID-19 egoeragatik bertan behera utzi bazuten ere, prest daude aurtengoan ilusio berrituz ospatzeko, datorren igandean izan ere, irailaren 26an. Bertako 'Eskualdunak' Euskal Etxeak Hendaiako 'Kantu' gizon-abesbatza gonbidatu du eta musikagile ere Euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/09/22

Irailaren 30ean bukatuko da epea Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS Euskal Ikasketarako Zentroak antolatutako 2021eko Euskal Idazkuntza Lehiaketara aurkeztu ahal izateko. Gogoratu lehiaketa honetara euskal gaia duten ingelesez idatzitako lan argitaragabeak eta argitaratze-bidean ez dauden lanak aurkez daitezkeela. Zer den euskal gaia? Euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan ...
Gehiago irakurri...
2021/09/21

Alacant-eko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara irakasle Izaskun Kortazar Errekatxo bilbotarrak bi hitzaldi emango ditu aste honetan euskararen geroari buruz eta hizkuntza berreskuratzeak dakartzan erronkez, gaur bertan (gaztelaniaz) eta ostegunean (valentzieraz). Gaur, edukiera bete arte onartuko da jendea; ostegunerako, aldez aurretik behar da izena eman, alacant@acpv.cat helbidean edo 690 617 547 ...
Gehiago irakurri...
2021/09/21

Buenos Aires probintzia argentinarreko Bolivar herriko Nafar Etxeak abuztuaren 7an egin zuen bere Ohiko Biltzar Nagusia eta, besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritzeko araudipeko hauteskundeak eginik Mariana Sardón hautatu zuen lehendakari. Baztandar jatorrikoa, lehendakari berria elkartean oroitzapen ederra utzitako Marta Ladux-en alaba da eta orain artean lehendakari zen Miguel Ámgel Lasari ...
Gehiago irakurri...
2021/09/21

Zortzigarren urtez jarraian izan da "Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea" Euskal Herriko musika eta dantzaren ordezkari Txileko 'Antumapu' Ballet Folkloriko Nazionalak antolatutako ekitaldian. Osasun egoera dela eta, 2021eko Folklorearen Nazioarteko Eguna ospakizun birtual batekin gauzatu zen abuztuaren 22an eta euskal taldeak bideo bat prestatu zuen programa ...
Gehiago irakurri...