2021/11/15

Azaroko azken asteburuan bere 'Euskal Asteburua'ren bigarren edizioa ospatuko du Macachinek, herriko 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxea antolatzaile. Oraingo honetan omenaldia egingo die ingurura iritsi ziren euskal etorkinei. Egitaraua ostiralean, azaroaren 26an, hasiko da, ongi etorri afari batekin, eta larunbat arratsaldean, hilaren 27an, egingo du ekitaldi nagusia, ...
Gehiago irakurri...
2021/11/12

Arantzazu Ametzaga artikulu berri bat besapean heldu zaigu EuskalKultura.eus-en duen blogera Manuel Irujo hizpide, Lizarrako politikariak frankismo garaian Caracasera egin zuen bidaia eta egonaldi berezi bateko pasarteak bere memoriatik berreskuratu eta guri irakurgai oparituz. Bere estilo irakurterraz eta harrapatzailean, denboraren makina bat ...
Gehiago irakurri...
2021/11/12

Euskal Etxeko ateak ireki ahal izan zituztenetik ez dira gutxi Paranako Euskal Elkarteak antolatu dituen ekitaldiak, beti ere lagunekin berriro elkartze aldera. Eta urte amaierari begira ere mota askotako topaketak antolatu dituzte. Gaur, azaroak 12, gitarra, Hernando “Pico” Rubio irakasleak ematen duen ‘La Posta’ Tailerreko musikariek urte amaierako emanaldia eskainiko baitute ...
Gehiago irakurri...
2021/11/11

Apurka-apurka ari dira euren ohiturak berreskuratzen Buenos Airesko kultur erakundeak. Eta osatzen ari den pandemiaren osteko egutegian gizataldeek finkatu dute dagoeneko Mayo Etorbideko euren hitzordu tradizionala. Baina kasu, aurtengo ‘Buenos Aires Celebra’ jaialdia ezberdina izango da. Osasun egoera oraindik erabat normala ez denez, xumeagoak izango dira ekitaldiak eta ez gizataldeka, ...
Gehiago irakurri...
2021/11/10

Jai berezi batekin ospatu zuen joan den igandean Buenos Aireseko Nafar Etxeak bere 126. urteurrena. Berezia izan zen, alde batetik, lehenengo ospakizuna izan zelako pandemia hasi zenetik. Bestetik, elkarteko bazkide, lagun eta dantzariak ez ezik, Bolivarreko Nafar Etxeko dantza taldea eta Buenos Aireseko Laurak Bat-eko dantza taldea eta Oihankide taldea ere bertaratu zirelako ...
Gehiago irakurri...
2021/11/10

Euskaldunen munduratzeko joera gauza jakina da. Eta Aldude herri ezagutua da Nafarroa Beherean. Bada hainbat aldudar Ameriketara joanik, eta Euskal Herrian herri txikia izanik, iduri luke arras handiagoa dela, emigrazioa eta munduratzea hain izan baitu handia, inguruko herriek bezala. Mikel Erramouspe aldudarra pertsona ezagutua da irakasle, musikari, fededun engaiatu, euskaltzale, besteak beste, ororen ...
Gehiago irakurri...
2021/11/10

EHAA Buletin Ofizialaren gaurko zenbakiak Euskal Gizataldeetan egoera larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2021eko deialdiko emaitzak plazaratu ditu. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako idazkari nagusi Marian Elorzak sinatzen duen Ebazpena 2021eko urriaren 29koa da, eta baztertu diren eskabideak adierazi eta zergatik azaldu ondoren, onartu direnak zerrendatzen ditu, honako herrialdeei dagozkielarik: ...
Gehiago irakurri...
2021/11/09

Joseba Gotzon kantaria Madrilen izango da asteburu honetan eta espainiar hiriburuko Euskal Etxean arituko da, larunbatean, 19:30etan. Loiun bizi den kantari portugaletetarrak bigarren emanaldi bat gauzatuko du gau horretan bertan, baina igandea dela, 00:30etan, kasu honetan beste artista batzuekin, Rincón del Arte Nuevo-ren 43. urteurreneko ospakizunean, 'Urrundik' ...
Gehiago irakurri...
2021/11/09

Datorren ostiralean, euren bi libururen gaztelaniazko bertsioa besapean jendaurretuko dira Miren Amuriza eta Miren Agur Meabe Madrilen, Imprenta Municipal-Artes del Libro-ko Emakumeen Liburudendan (Concepción Jerónima 15). Miren Amurizak lehenengo eleberria du 'Basa' ('Basa' izen berarekin argitaratua gaztelaniaz). Eskarmentuduna da berriz honelakoetan Miren ...
Gehiago irakurri...
2021/11/08

Bartzelonako udal liburutegiek irakurle klub eskaintza zabala eskaini ohi dute urtero, irekiak zein tematikoak. Azken hauen artean dago Euskal Literaturarena, ikasturteko aurkezpen saioa egin berria duena urriaren 26an kokaleku duen Esquerra de l´Eixample - Agustí Centelles liburutegian (Conde Urgell kaleko 145-147. zenbakian). Proposamenaren helburua, euskaraz idatzitako literatura ...
Gehiago irakurri...