2021/11/24

‘Jazoera’ ekimenaren barruan sortu du Pedro Javier Arriaga Aguirre euskal venezuelarrak ‘La Ruta Vasca’ argitalpen berria. Hilabetean behin argitaratuko du, zenbaki bakoitzean bi leku aurkeztuz, “gure lur eder honetan euskal aztarnak erakusten dituztenak, eraikuntzak, herriak, kaleak...”, diosku ekile euskal zenezuelarrak. Lehenengo zenbakiak Caracasko Euzko ...
Gehiago irakurri...
2021/11/23

Katalina Erausoren (Donostia, 1585 - Cuitlaxtla, Mexiko, 1650) bizitzaren musika bidezko ibilbidea aurkeztu dute hilabete hasieran kontzertuan hiriburu alemanean, XVII. mendeko musika joz, euskal jotzailerik ere bildu duen emanaldi batean. Kontzertua Friedenau antzinako musika jaialdiaren bigarren edizioaren baitan eskaini da, edizioaren gaia zen 'Urrezko 20ak'-en ildotik, eta gogora ekarri da ...
Gehiago irakurri...
2021/11/22

Homedale-ko Txoko Ona Euskal Etxe idahotarrak 2021eko azken ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu zuen azaroko lehen hamarraldian, baita erne segitzea ere, bere bazkide eta lagunen ongizate eta segurtasuna lehentasun. Jakina denez, joan den ostiralean, Boisen bost urtero egin ohi den Jaialdi euskal jai erraldoiko antolatzaileek ere, euren hitzordua 2020etik hona bi urtez ...
Gehiago irakurri...
2021/11/22

Zirraragarria. Halakoa izan zen atzo Bilbon Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala. Bilbao Arenan zuzenean ikusteko bildu ziren 3.000 zaleen aurrean --ikus beherago bideo adierazgarrienak--, Karmele Gisasolak lortu zuen emakumezkoen txapela eta Iker Vicentek gizonezkoena. Bertarako batutako lagunez gain, ere eskaini ziren telebistaz irudiak, estatu espainiar osora eta beste 14 herrialdetara ere, ...
Gehiago irakurri...
2021/11/19

Bilera berri baterako deia egin du Wilfredo Lizarzaburu euskal-perutarra animatzaile eta lehendakari duen Trujilloko Euskal Etxeak datorren iganderako, oraingo honetan "Galarreta, arte & diaspora" izenburupean, euskal kulturari buruzko ezagutza zabaldu, Perun presentzia duen familia eta abizen bat aurkeztu --kasu honetan Galarreta-- eta datorren igandean gonbidatu berezi batzuekin, Zoom bidez ...
Gehiago irakurri...
2021/11/19

Duela minutu batzuk sare sozialetan argitaratutako ohar batean, Boiseko Jaialdiko antolatzaileek, 2022rako aurreikusitako edizioa bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi dute, osasun egoera egonkorra ez delako eta ezin delako aldez aurretik bermatu hainbeste jende biltzen dituen ekitaldi bateko segurtasuna. Gogora dezagun bost urtero egin ohi den ekimena dela Jaialdi.
Gehiago irakurri...
2021/11/19

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak-ek Euskal Kultur Ziklo bati ekin zion urrian, bertako Gladiolo Taberna Literarioan, komunitate zabalari irekia. Lehenengo hitzaldia urriaren 13an egin zen, sarbide gisa, eta Euskal Kultura ezagutzen hasteko hainbat gai jorratu zituzten, Luis Lahitte eta Alejandra Bengochea hizlari. Euskal Etxeko euskara irakaslea den Bengochea, hizkuntzaz ez ezik, euskara ...
Gehiago irakurri...
2021/11/18

2022ko otsailaren 19an beteko ditu ehun Euskaldunak Denak Bat-ek eta "halako efemeride batek merezi duen mailan" ospatu nahi dutela. jakinarazi diote EuskalKultura-eus-i euskal etxetik bertatik. Herria gogoan hartuko duen ospakizuna izango da, “herria izan baita Euskal Etxearen sorreraren eta garapenaren lekukoa”, azpimarratzen dute. Duela mende bat San Inazioetan eskualdeko ...
Gehiago irakurri...
2021/11/17

Buenos Aires probintziako General Belgranoko Gure Etxeak Argentinako Tradizioaren Eguneko jaialdian hartu zuen parte azaroaren 13an. Festa Bonnement landagunean izan zen eta Udalak gonbidaturik stand bat muntatu zuten Euskal Etxeko lagunek. Bertan euskaldunekin lotutako objektu erakusketa prestatu zuten, tartean zeudela txistu bat, esne saltzaileen banku tipiko bat, liburuak, mapak eta erakusgai jarri zituzten ...
Gehiago irakurri...
2021/11/16

Euskal Herritik Sancho de Beurko historia elkarteak sustatzen duen Fighting Basques, proiektuak Bigarren Mundu Gerran partaide izan ziren mila euskal.estatubatuar eta euskal beteranoen biografia gainditu dituela iragarri du. Izan ere, elkartekoek euren lanaren emaitza izan dute AEBan joan den ostegunean ospatu zen 2021ko Veteran' Day edo Beteranoen Egunarekin bat egiteko modua. ...
Gehiago irakurri...