2022/04/20

Euskal literaturaren Bartzelonako jaialdia da Literaldia eta iazko edizio guztiz birtualaren ondoren, aurten programazio hibridoaren alde egitea erabaki dute antolatzaileek. Gaur bertan hasita eta maiatzaren 19ra arte, hiriko Euskal Etxea, unibertsitateak, Centelles Liburutegia eta pantaila bera sortzaile eta zaletuen arteko biltoki, gertaleku eta zubigune bilakatuko dira. Luxuzko gaurko ...
Gehiago irakurri...
2022/04/19

Ez duzula oraindik elastiko bat egiteko buruan daukazun diseinua gauzatzeko aukerarik izan? Ez kezkatu, Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak luzatu egin baitu bere 'T-shirt Design Contest' edo Elastiko Diseinu Lehiaketa, eta orain proposamenak apirilaren 26raino aurkez daitezke. Proposamenak teresaf@basquemuseum.eus helbidera behar dira igorri.
Gehiago irakurri...
2022/04/19

Egun batzuk utzi ditugu Korrika 22 Donostian amaitu zenetik aurtengo edizioak eman dituen azken Diasporako irudi esanguratsuenak biltzearren. Gaurko sarrerara, azken argazkiak bildu ditugu, eta biharkora bideoak. Bat egingo dute azkeneko hilabete honetan berri moduan, irudi moduan edo agendako sarrera moduan eskaini ditugun gainerakoekin, asmoa beti ere Diasporak 2022ko Korrikari egin dion ekarriaren ...
Gehiago irakurri...
2022/04/19

Aberri Eguneko oihartzunak oraindik gurean eta Donostia Kulturak eta Sports Diplomacy Alliancek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza babesle, kirol diplomazioari buruzko topaketa egin berria, Sancho de Beurko Elkarteko ikerlariak oso artikulu interesgarri eta argitaragabe batekin datozklgu berriz ere, gerra-garaiari eta kirolari lotutako pertsonaia bat, Agustín Sauto Arana “Bata”, ...
Gehiago irakurri...
2022/04/13

Rosarioko “Zazpirak Bat” Euskal Etxea 110 urte ari da betetzen aurten, eta urte osoa iraungo duen ospakizun egitaraua iragarri du. Datorren asteko igandean hain zuzen, apirilaren 24an, elkarteak Aberri Eguna ospatuko du, Gernika Plazan, euskal etxetik hurbil. Jaia eguerdiko 12etan hasiko da, ikurrina eta Argentinako bandera jasoz. Euskal janaria dastatzeko aukera eskainiko da, txosna gastronomiko ...
Gehiago irakurri...
2022/04/12

Ukraina, Europa eta mundua hankaz gora jartzen ari diren azken gertaera lazgarrien aurrean, Arantzazu Amezagak gogoeta egiten du bere blogeko sarrera batean, Nafarroatik eta bertako historiatik abiatuta, gerraren eta Putinen ekinbide hiltzailearen erabat kontrako jarrera agertuz. Lerroak gerra hasi eta gutxira idatzita daude, pasadizo gordinenak oraindik gertatzeke edo euren berri zabaltzeke zegoela.
Gehiago irakurri...
2022/04/12

2021eko abenduan, “Euskal Ikasketak ikuspegi transdiziplinar batetik” Nazioarteko lehenengo Workshop-a antolatu zuen REVAk (Red de Estudios Vascos en Argentina edo Argentinako Euskal Ikasketen Sarea). Oihartzun aipagarria lortu zuen eta aurten, Julieta Gaztañaga (CONICET/Buenos Aireseko Unibertsitatea) eta Aitor Anduaga (Ikerbasque / Medikuntza eta Zientzien Historiako Euskal Museoa, ...
Gehiago irakurri...
2022/04/12

Euskara eta euskal kultura irakasteko hiru irakurle berriren bila dabiltza Italia, Txekiar Errepublika eta Irlandako bost unibertsitatetan. Unibertsitateak Italiako Università Ca’Foscari Venezia eta Boloniako Alma Mater Studiorum Unibertsitatean dira; Txekiar Errepublikako Brnoko Masaryk University eta Pragako Univerzita Karlova; eta ...
Gehiago irakurri...
2022/04/11

Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedra berri bat sustatu du, Galesen, University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean. Aberystwyth-en egoitza duen Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan (CAWCS ingelesezko siglatan) egongo da kokatuta eta euskal eta galestar soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren inguruko ikerketa eta elkarlan ...
Gehiago irakurri...
2022/04/11

Gaur hasiko da Salton, 'Harriague Astea'ren laugarren edizioa. Programa ludiko-kultural honek bertako Udala eta hiriko Saltoko Euskaldunak Euskal Etxea buru dituen ahalegin publiko eta pribatua uztartu ditu, biztanle eta bisitariei euskal tradizioei lotutako programa bat partekatzeko gonbitea luzatuz, guztia XIX. mende hondarretik hasita bertako ekonomia eta ardogintzan eragile ...
Gehiago irakurri...