2022/09/19

Datorren ostiralean, irailaren 23an, bukatuko da Kanpo Harremanetan formatzeko Eusko Jaurlaritzak 2022-2023 ikasturterako deitu dituen 12 beketara aurkezteko epea. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Etxeetako kide diren 28 urte arteko gazteak aurkez daitezke baldintza batzuk beteta, tartean unibertsitate edo graduko ikasketen jabe izatea eta hizkuntzak menderatzea (ikus beti ere xehetasunak ...
Gehiago irakurri...
2022/09/19

Buenos Airesek EH ospagai-ren edizio bakoitza Euskal Herria eta bere diaspora ezagutarazteko aukera berri bat da. Urtean zehar garatzen den lan iraunkor eta etengabea erakusteko, ez bakarrik agertokietara igotzeko ohitura dutenena, eguneroko lan isilagoan dihardutenena azaleratzeko ere baizik, sinergia areagotzeko aukera paregabea. Eta hori agerian geratu da azken edizio honetan ...
Gehiago irakurri...
2022/09/17

Igande honetan, irailaren 18an, 23:59ak direnean Argentinako orduan, bukatuko da (urriaren 3tik 10era La Pampako Macachinen egingo den) 2022ko Euskal Aste Nazionalerako voucherren prezioa izozteko epea. Indarrean dauden prezioei eutsi nahi dietenek gutxienez %50a ordaindu beharko dute igande hau amaitu aurretik, eta gainerakoa ordaintzeko, urriaren 2ra arteko epea izango dute. Hala egiten ez ...
Gehiago irakurri...
2022/09/16

Irailean sarturik, asteburu bizia daukagu datorren hau Estatu Batuetako euskal hitzorduetan. Bihar bertan, Tater Tots Festivalaren baitan, bihar irailaren 17a, Ontarioko Euskal Etxeak parte hartuko du, pintxoak, ogitartekoak, paella, tot estiloko brabak eta kalimotxoa, baita 'tots-tila' ere eskainiz goizeko 11etatik 22etara, elkartearen egoitzan, Depot Lane-n, garatuko den programarekin. Eta ...
Gehiago irakurri...
2022/09/16

Denbora da EuskalKultura.eus-en El Vasco filmarekin bueltaka ari garela eta gaur, irailaren 16an, Donostiako Zinemaldia abiatuko den egunean bertan estreinatuko da azkenik, Zinemira sailari abiapuntua emanez. Argentinako euskal diasporan, Villa Maria eta Mendozako euskal etxe eta gizataldeak aktore eta laguntzaile grabatutako film honez gain —ikusmina gori-gorian du Diasporan— beste film bat ...
Gehiago irakurri...
2022/09/16

Euskal ikasketen katedra berria jarri dute abian Montrealen McGill Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak, elkarlanean. Elbira Zipitria (Zumaia, 1906-Donostia, 1982) pedagogo, ikastolen sortzaile eta andereño berritzailearen izena darama katedrak, eta gizarte eta kultur berrikuntza izango ditu ardatz. Donostiako lehen ikastolako sortzaile eta ikastolen aitzindari jotzen da Elbira Zipitria eta berak ...
Gehiago irakurri...
2022/09/15

Joan den asteburuan hiriburu argentinarrean egindako Buenos Airesek EH ospagai topaketaren hamargarren edizioak bertaratu zirenen oroimenean utzitako zapore, usain, irudi eta doinuen oihartzunek segitzen dute. Baina partekatu zen festaren oroitzapen ederrarekin batera, beste sentipen bat ere geratu da: lana ondo bete izanaren bozkarioa partaide guztiengan. Eta halaxe baietsi dio ...
Gehiago irakurri...
2022/09/15

Hogeita hamar bat lagunek eman zuten izena ´Olerkiak: Palabras y voces del euskera´ (Olerkiak. Euskararen hitz eta ahotsak) euskal olerkigintzari buruzko online ikastaroan. Gehienak argentinarrak, baina baita Txile, Brasil eta Peruko herrialdeetakoak ere. Fevak antolatuta eta Gerorako Elba Mocoroa irakaslea eskola-emaile, jarduera oso positiboki baloratu zuten. Hori dela eta koordinatzaileek ...
Gehiago irakurri...
2022/09/14

Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkartea zenbait ekitaldi lagun ari da ospatzen Argentinan immigrantearen hilabetea den iraila, hiriko FedeComEX-ek (Atzerriko Komunitateen Federazioak) proposatutako jardueretan aktiboki parte hartuz. Izan ere, Patagoniar Immigrante Aitzindariaren Eguneko desfileko partaide izan zen, Diadema Argentina auzoan. Comodoroko auzo honek 100 urte bete ditu aurten, eta ...
Gehiago irakurri...
2022/09/14

Deia Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak egin du, euskal komunitateetako kideak gonbidatuz euren euskal arbasoen elikadura-ondareari lotutako kontakizunak eta legatua bildu eta partekatzera. Ekimenak 'El legado vasco' (euskal ondarea) du izena eta oraingoz Azul, Tandil, Olavarría eta Quequén-en garatuko da, azken honen gertukoa den Necocheako Euzko Etxeko lagunak ere propio ...
Gehiago irakurri...