2023/06/29

Bazkide, lagun eta oro har irakurleekin duen hiruhilabeteroko hitzorduari zintzo eutsiz plazaratu berria du La Platako Euzko Etxeak Eguzkia bere aldizkariaren azken zenbakia, 22.a, 2023ko ekainari dagokiona. Orain arte kaleratutakoen artean orrialde gehien dituena da, 88 orrialdez hornitua baitator, azalean euskal etxe laplatatarraren eraikinaren aurrealde eta sarrera nagusiaren irudia biltzen duela.
Gehiago irakurri...
2023/06/28

Sari banaketarekin bukatuko da ostegunean,Madrilgo Euskal Etxean 19:00etan egingo den saio batean, arrakastatsu garatu den Europako Euskal Etxeentzako euskarazko Lehenengo Podcast Lehiaketa. Ekitaldi berean Madrilgo EEko Poesia lehiaketako sariak banatuko dira. Postcast lehiaketak lankide izan ditu antolakuntzan Valentziako eta Madrilgo Euskal Etxeak eta Etxepare Euskal Institutua laguntzaile izan da. ...
Gehiago irakurri...
2023/06/28

Joan den asteko artikuluan iragarritako egitarauari jarraitzen diote egunotan eta datorren ostiralera arte Euskal Herria bisitatzen ari diren Boiseko Oinkari euskal dantza taldeko kideek. Atzo Gasteizeraino heldu eta bertako erakundeak bisitatu zituzten, Urkullu lehendakariak errezibitu zituelarik Lehendakaritzara egin zuten bisitan, Marian Elorza Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta ...
Gehiago irakurri...
2023/06/28

Biharko egunez, ekainaren 29an, ohi duenez, Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak bere sorreraren urteurren berri bat ospatuko du, 112.a. Karia horretara bertako agintari, kide eta lagunak Prof. Carlos Bacigalupi 2219ko euren egoitzan bilduko dira, hitzaldi bat entzun eta ondoren topa egiteko elkartearen etorkizunaren alde. Aurreagoko euskal etxerik egon bazen ere Uruguain (1876ko Laurak Bat eta beste ...
Gehiago irakurri...
2023/06/27

Hitzaldia eskainiko du online bihar asteazkena Lorea Agirre Dorronsoro kazetari eta antropologoak “Euskera eta feminismoa: Intersectionality between gender and language" izenburupean 15:00etan, Alemaniako eta Euskal Herrian orduan. Ekitaldia Berlingo Freie Universität-eko Euskara Irakurletzak antolatu du, Leipzig-eko Unibertsitateko Euskara Irakurletzarekin batera. Doan eta zuzenean segitu ...
Gehiago irakurri...
2023/06/27

Hilabetetako lanen ondoren, Magdalenako Ongi Etorri Euskal Etxeak, bere egoitza, hiriko Rivadavia 925 kalea helbidean, egokitu eta zaharberritzeko egindako obrak datorren larunbatean, uztailaren 1ean, inauguratuko ditu. Ekitaldiaren zati formala amaituta, elkarteak bere sorreraren 31. urteurrena ospatuz segituko du eguneko programa, hala nola senidetasun bazkari batekin, tokiko eta euskal ...
Gehiago irakurri...
2023/06/26

Taldea atzo iritsi ziren hegazkinez Loiura Estatu Batuetatik, bertara helarazitako autobus batez hurreratzeko Lazkaora, herriko plazan zazpietan baitzen egitekoa harrera-ekitaldia eta bakoitzak programak iraungo dituen hiru asteetan abegia emango dion familia goierritarra ezagutzea, ondoren familia berriaren etxera joan eta gaur astelehena Maizpide Euskaltegian hasiera emateko Ateak Ireki 2023ren ...
Gehiago irakurri...
2023/06/26

Atzo hil zen 67 urte zituela Unzalu, minbiziak eraginda. Baina irakurle bat izan da whatsappez albistea aipatu eta EuskalKulturak 2010an egin zion elkarrizketa bat gogora ekarri eta "zuen elkarrizketa hau aurkitu dut, oso ona, eskerri asko" esanez, atzera begira arazi eta Sabrina Otegik Unzaluri egindako elkarrizketa hura berriz irakurtzera bultzatu gaituena. Andoni Unzalu gogoan, hona elkarrizketa. ...
Gehiago irakurri...
2023/06/26

Musean jokatzen ikasi nahi? Datorren ostiralean, ekainaren 30ean, Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak tailer praktiko bat eskainiko du Euskal Herrian asmatutako karta joko zahar hau ikasteko, baina oraingoan euskal hitzekin eta .partidak euskaraz garatzeko moduan. Ekitaldia, doakoa eta jende guztiarentzat irekia, arratsaldeko 20etan hasiko da. Ondoren, erakundearen tabernak bere ohiko pintxoak eskainiko ...
Gehiago irakurri...
2023/06/24

"Txipli txapla pum Amerikatik, a Basque story from USA" dokumentala estreinatuko dute gaur New Yorken. Horretarako atzo heldu ziren Euskal Herritik proiektuko arduradunak, Amaia Hormaetxea eta Endika Basaguren, oraingoan laguntzaile alaba Paula Basaguren Hormaetxea dutela. Bigarren emanaldi bat datorren astean eskainiko dute Washington DCn, Georgetown Unibertsitatean, eta bertatik Miamira ...
Gehiago irakurri...