2023/07/05

Gipuzkoako Goierri ardatz dutela ekainaren 25etik aurrera eta Euskal Herrian barrena hiru astez egiten ari diren ikastaldiaren baitan, Ateak Ireki programako gazteak —Estatu Batuetako euskal komunitateetako 18tik 25 urte arteko 37 gazte, euretako hainbat Nafarroaren bi aldeetako emigranteen ondorengoak— Nafarroan barrena ibili ziren atzo eta besteak beste Iruñea bisitatu zuten ...
Gehiago irakurri...
2023/07/04

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Zentroak, lankide dituela Munduko Pilota Batzarra (World Pilota Association) eta Ipar Amerikako Euskal Erakundeen Federazioa (NABO) , Pilota Camp deitu duen bi txandako ekimena antolatu du neska-mutikoentzat uda honetarako Boise erdigunean dagoen Basque Block-eko Anduiza Frontoian. Edizio honetan Euskal Herriko bi pilotari profesionalek emango dituzte eskolak, Naroa Agirrek ...
Gehiago irakurri...
2023/07/04

Uztailaren 5etik 30eraino, LGTBIQ+ kolektibo eta identitate mota ugari islatzen dituzten zortzi laburmetraia ikusgai egongo dira online Bilboko Zinegoak zinemaldiak, bere hogeigarren urteurrenean, eta Cervantes Institutuak elkarrekin garatuko diren ekimenean. Izenburuetako bakoitza 48 ordutako lehio batean ikusi ahal izango da Cervantes Institutuko Vimeo kanalean, adierazitako egun bakoitzean ...
Gehiago irakurri...
2023/07/04

Gaur asteartea, uztailaren 4an, Ander Iriarte euskal zuzendariaren 'Karpeta urdinak' dokumentala estreinatuko da Buenos Airesen, DOCA Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren baitan. Zinemagile oiartzuarrak 60ko hamarkadan poliziak bere aita atxilotu eta torturatu izana ikertzen du filmean, baita 1960 eta 2014 artean Euskadin salatutako beste 4112 kasuak ere. Dokumentala Donostian estreinatu zen ...
Gehiago irakurri...
2023/07/03

Tokiko agintariekin bildu eta egun batzuetara, berriki birsortutako Puerto Madryngo Etorritakoengatik euskal etxe chubutarrak egoitza egonkor bat lortu du bertako Kultur Etxearen baitan. Pasa den ekainaren 21ean, euskal etxe patagoniarreko delegazio bati harrera egin zion hiriko intendente Gustavo Sastrek. Julián Araujo lehendakaria buru zela, Zuzendaritza Batzordeko zazpi kidek osatutako ordezkaritzak bilera ...
Gehiago irakurri...
2023/07/03

NABO Udalekua da Ipar Ameriketako Euskal Etxeek urtero egiten duten "jarduera garrantzitsuena", aitortzen dute eurek, AEB eta Kanadako "euskal komunitateen harrobia baita", iturria euskaltasunaren lekukoa belaunaldi berrietara pasa dadin. Urtero Euskal Etxe diferente bat arduratzen da ekitaldia antolatzeaz, eta aurtengoan Boiseri, bertako Euzkaldunak elkarteari egokitu zaio, inguruko ...
Gehiago irakurri...
2023/07/02

North Queensland Basque Club-ek 20 urte bete ditu aurten, 2003ko urtarrilean hasi baitziren Townsville eta eskualde zabal honetako euskaldunak biltzen —batzuk Euskal Herrian jaio eta bertara migratutakoak eta beste batzuk dagoeneko australiar jaioak— aspalditik amestutako proiektu bat gauzatzearren, baina bereziki bertako euskal-australiar talde batek Boiseko 2000ko Jaialdia bisitatu zuelarik akuilatuta. ...
Gehiago irakurri...
2023/06/30

Udako euskal piknik eta festen sasoiak segitzen du Estatu Batuetan, eta asteburu honetan, Elko Nevadan, 59. Urteroko Euskal Jai Nazionalak eta, Chino Kalifornian, South California Basque Club (SCBC) EEa antolatzaile duen urteroko 77. Euskal Bestak emango diote ongietorria uztailari euskal komunitateko eta inguruko hainbat jenderen biltzaile. Gaur ostiraletik hasita, Elkoko euskal ...
Gehiago irakurri...
2023/06/30

Ayacuchoko Euskal Etxea irudimena estutzen ari da baliabideak lortzearren bere instalazioak zabaldu ahal izateko. Ehun pertsonatik gora bertaratu ziren joan den asteburuan Ayacuchoko Euskal Odolaren egoitzara, bertako instalazioak handitzeko asmoz antolatutako bingoan parte hartzeko. Euskal Etxean arratsalde jolasgarri eta askaridun bat partekatzeko proposamenak erantzun bikaina jaso zuen bertako bazkide, lagun eta ...
Gehiago irakurri...
2023/06/29

Askorentzat, ipar hemisferioan, uztailak ikasturtea amaitu dela nahi du esan eta udako oporren hasiera. Hala ere, badaude uda, urtean zehar ikasi ahal izan ez dituzten gauzak ikasteko, edo ikasitakoak errepasatzeko erabiltzen duenik. Beraientzat Bartzelonako Euskal Etxeak udaro eskaintzen dituen euskara ikastaro trinkoak eskainiko ditu aurten ere. Urtean ikasitakoa errepasatzeko, baina hizkuntzara lehen aldiz ...
Gehiago irakurri...