2023/07/19

80. urteurreneko ospakizunek kultura, kirol eta gizarte jarduera ugari bildu dituzte uztail erdialde honetan Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak hain berezia duen data esanguratsu hau behar bezala ospatzeko muntatu den programa osatuz. Lagunak ere franko bildu dira eta bazkide eta herritarrekin, eta bertako agintariekin batera, parte hartu nahi izan dute eta bertaratu dira Eusko Jaurlaritzako ...
Gehiago irakurri...
2023/07/19

Madrilera gaztelania ikastera heldutako ikasle estatubatuar talde batek hiriko Euskal Etxea bisitatu zuen joan den astean. Ikasleek euskara eta euskal kultura klase bat hartu, instalazioak ezagutu eta bazkaria partekatu zuten Euskal Etxeko bazkide batzuekin. Bi hilabetez Madrilera gaztelania ikastera etorriak, Mississippi State University-ko (MSU) International Business-ko 10 ikasle dira. Iaz egin zen lehen aldiz ...
Gehiago irakurri...
2023/07/18

NABO Ipar Amerikako euskal elkarteen federazioak eta Gardnervilleko 'Mendiko Euskaldun Cluba' euskal etxeak deia egin diete Estatu Batuetako —baina besoak zabalik hartuko dira baita ere Europako edo Diaspora osoko partaideak— , kantari, bertsolari eta kantu eta bertso zaleei abuztuaren 12an Minden eta Gardnervillen egingo duten 'NABO Euskal Kantari Eguna' eta bertako euskal etxearen ...
Gehiago irakurri...
2023/07/18

Joan den ostegun goizean, uztailaren 13an, bisita luzatu zioten Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxera Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkari Sara Pagolak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Pedro de Basalduaren semea den Ricardo Xavier Basalduak. Pedro de Basaldua Agirre Lehendakariaren idazkari pribatua eta Eusko Jaurlaritzaren erbesteko ordezkaria izan zen ...
Gehiago irakurri...
2023/07/17

Gernika eta Gernikako Bonbardaketan hil ziren lagunen oroigarri eta gorazarre, zabalik da beste urte batez Chivilcoy hirian antolatua, 'El Árbol de Guernica' (Gernikako Arbola) literatura lehiaketa. Ekimen hau Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxea eta SADE (Idazleen Elkarte Argentinarra) Beti Aurrera Euskal Etxearen eskutik plazaratu da urtero 2012an lehenengoz antolatzen hasi ...
Gehiago irakurri...
2023/07/17

Zoriontasun irribarrea ezpainetatik kendu ezinik, maletak oraindik ia desegitear dauzkate Mariana Domine Irigoyen arrecifestarrak antolatutako Euskal Herria 2023 Tourreko partaideek. Ekainean itzuli baziren ere. Bati baino gehiagori ez zaio falta aurtengo urrirako iragarri berri duen bigarren Tourrera igotzeko gogoa. Oraingokoan aldaketa txikiren bat egiteko asmoa du euskal komunitateari bereziki ...
Gehiago irakurri...
2023/07/14

Agurtzane Aguadok Cenarrusa Saria 2022 jaso du aste honetan Montevideon, fundazio euskal estatubatuar honek bizitza oso bateko bere ibilbide euskaltzaleagatik emana, "euskara, euskal identitatea eta giza eskubide eta eskubide zibilak eta euskal adierazpenak Uruguain babestu eta sustatzeagatik", "zerbitzu publiko" xedez, "apaltasun, zintzotasun eta etikaz". Ekitaldian partaide ...
Gehiago irakurri...
2023/07/14

Uztailaren 9ko —Argentinako Independentzia Adierazpenaren Eguna— ospakizunen baitan, joan den ostiralean, uztailaren 7an, Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu zen Mar del Platan. Ekitaldia 'San Sebastiá' izeneko Bigarren Hezkuntzako 37. zenbakidun Eskolan egin zen. Kimua dohaintzan emana zuen hiriko Denak Bat Euskal Etxeak eta erakunde horretako ordezkaritza garrantzitsu batek hartu ...
Gehiago irakurri...
2023/07/13

Prestaketa lanetan gogor aritu ondoren, dena prest dago eta datorren astelehenean abiatuko da Villa Mariako Euzko Etxean Anima Zaitez! kultur truke programa. Aurtengoan 4 gazte izango dira Euskal Herritik euskal kulturari buruzko hainbat alderdi partekatzera etorritakoak: Garazi Suinaga (Gorliz, Bizkaia), Garazi Fernandez (Barakaldo, Bizkaia), Larraitz Goikoetxea (Beasain, Gipuzkoa) eta Iñaki Landa ...
Gehiago irakurri...
2023/07/12

Joan den astelehenean aurkeztu dute Montevideon, Juan Manuel Besnes e Irigoyen artista euskal-uruguaitarrari bertako Postak eskainitako zigilua, Posta Uruguaitarrak berak, Euskal Erria Euskal Etxearekin, Museo Historikoarekin eta Kultura Zuzendaritza Nazionalarekin batera, sustatutako proiektua. Zigilu bidezko omenaldi proposamena aspaldi egina zuen Alberto Irigoyen historialariak, ...
Gehiago irakurri...