euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Guztia prest Saladillon 43. Mus Txapelketa Nazionalera bertaratuko diren herrialde osoko muslariei harrera egiteko

2023/08/03

Itxaropen Euskal Etxea antolatzaile, abuztuaren 18tik 20ra Saladillon jokatuko da Argentina mailako 43. Txapelketa Nazionala Saladilloko Itxaropen Euskal Etxea antolatzaile burutuko da pare bat aste barru Buenos Aires probintzian Argentinako 43. Mus Txapelketa Nazionala, burutu ere abuztuaren 18tik 20ra. Azken hiru hilabeteetan herrialde osoan barrena hamaika euskal etxetan egindako txapelketa eta kanporaketa saioetan lehiatu ondoren leku bakoitzeko txapeldunak irrika bizian dira Saladilloko “Julio Mariano Uthurralt ...

Gehiago irakurri...


Anael Bazterrica aktore uruguaitarra "Ainara de Gernika" obraren protagonista da Montevideoko El Galpón Antzokian

2023/08/02

Ainara de Gernika El Galpón antzokian aurkezten da,  Anael Bazterrica du protagonista eta Sandra Massero zuzendari Anael Bazterrica Uruguaiko antzerkigintzan ezaguna den aktorea da, 1987tik Montevideoko El Galpón Antzokian ari dena. Duela urtebete, bere euskal sustraiek Euskal Herrira bidaiatzera eraman zuten, bere familia nondik zetorren ezagutzera. Hunkitura itzuli zen, bereziki Gernikan Bakearen Museoa bisitatu ostean, eta gerrako haurren historia ezagutzean. Bizirik atera zirenen testigantzak entzutean bere ...

Gehiago irakurri...


Necocheako Euskal Astea 2023: Argentinako dantza talde zuzendariak eta FEVAko musikariak abuztuan bilduko dira

2023/08/02

FEVAk Argentina osoko musikariak bilduko ditu abuztuaren 19-20an Cosquinen; eta 26an, euskal dantza talde zuzendariak Bahia Blancan Neguko atsedenaldiaren ostean, Argentinako Euskal Etxeek ohiko erritmoari heldu diote berriro, Necochea hiriari begira. 2023ko Euskal Aste Nazionalerako hiru hilabete falta diren honetan abian da herrialdeko euskal komunitatearen urteko hitzordu nagusian parte hartuko duten EEetako oholtza gaineko partaideen koordinazioa. Karia horretara,  bi topaketa garrantzitsu antolatu ditu FEVAk abuztuan: dantza ...

Gehiago irakurri...


Artikuluren bat al daukazu euskal kulturari edo euskaldunei lotua? Pentsatu al duzu Eguzkia aldizkarira bidaltzea?

2023/08/01

Artikuluren bat al daukazu euskal kultura, euskal etxeak edo euskaldunak hizpide hartzen dituena? Edo euskal gairen bat al daukazu buruan bueltaka artikuluren bat idazteko moduan? Hau izan daiteke zure aukera, La Platako Euzko Etxeak kudeatzen duen Eguzkia aldizkariak deia luzatu baitu, norbaitek intereseko artikulurik balu edo idazteko prest balego, eurekin harremanetan sar dadin, abuztuaren 11a ipini dutela ...

Gehiago irakurri...


Abuztuaren 7tik Paleta Pilota Txapelketa jokatuko dute Tandilgo Gure Etxean 90 bikote baino gehiago partaide

2023/08/01

Klausura Txapelketan trinketeko goma modalitatea jokatzen da, eta Buenos Aires probintziaren eta inguruen parte-hartze zabala espero da German Spindolak 20 urte baino gehiago daramatza palan jokatzen, eliteko lehen mailako jokalaria da 2006tik, eta 2013an Argentinaren ordezkari izan zen munduko txapelketan. Bere ibilbide oparoak eta kirol honekiko zaletasunak erronka berri bat hartzera bultzatu dute aurten: Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko kantxa kudeatzeko ardura bereganatu du. Gauzak horrela, martxoan Paleta Pilota Irekiera ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean Beltrán Maillot-ek lehendakari lekukoa hartu dio Roberto Plorutti Etchegoyen-i

2023/08/01

Iparraldeko Euskal Etxeko orain arteko lehendakari Roberto Plorutti Etchegoyen eta Beltrán Maillot lehendakari berria Bere Urteroko Batzarra egin du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak erakundearen egoitzan uztailaren 20an, osteguna, eta zegozkion hauteskundeak eginik, bertaratutakoek Zuzendaritza Batzordea berritu zuten, Beltrán Maillot izango delarik elkarteko lehendakari berriz, lekukoa orain arteko  Roberto Plorutti Etchegoyen-i harturik. Orain arte hautetsiak izan direnei "euren ...

Gehiago irakurri...


Immigrantearen Jaiaren atarian, Ibaiko Izarreko gazteen lan ederra "Concordiak gizataldeak ospagai” jaialdian

2023/07/31

Concordiako jaialdian Ibaiko Izarra Euskal Etxearen standaren ardura hartu zuten Luciana Huerta, Rodrigo Huerta, Valentina Salas Mora, Camila Rodríguez, Luciana Arriondo, Luis Gómez eta Andrea Belén Rolón Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxeak bat egin zuen eta partaide aktibo izan da Concordia festeja las colectividades (Concordiak gizataldeak ospagai) izenpean uztailaren 23an, igandea, Uruguay ibaiaren ertzeko hiri honetan egindako egun osoko kultur ekitaldian, Udaleko Kultura Zuzendaritza eta Concordiako Immigrante Batuen Elkartea antolatzaile. Ekimena irailean ospatuko den Immigrantearen 30. ...

Gehiago irakurri...


EHAA Buletin Ofizialak gaur argitaratu du Jaurlaritzaren Euskal Etxeentzako 2023ko dirulaguntza deialdi orokorra

2023/07/31

Irailaren 1a izango da Euskal Etxeen 2023ko deialdi orokorrerako eskabideak aurkezteko epe muga. Irudian, Gasteizko Lehendakaritza EHAA Buletin Ofizialak gaur 2023ko uztailaren 31an eman du argitara Eusko Jaurlaritzaren Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren uztailaren 13ko Ebazpena 2023an euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzetarako deia egiten duena. 947.420 euro banatuko ditu orotara. Ohi denez, eskabideek hilabeteko epea daukate orain aurkezteko bihartik aurrera kontatuz, esan nahi baita eskabideak irailaren ...

Gehiago irakurri...


Pilotazaleek ikuskizun polita izango dute asteburu honetan Boisen, San Inazio programako hainbat partida lagun

2023/07/28

Pilotazaletasuna, Estatu Batuetara etorritako belaunaldi emigranteak ekarri zuen Estatu Batuetara eta geroztik, gorabeherekin, Euskal Herritik etorritakoek eta hemen jaiotako batzuk mantendu izan duten kirol eta afizioa da. NABO Ipar Ameriketako Euskal Elkarteen Federazioak bultzatzen duen jarduera bat da, eta Boisen egun hauetan egin den gaztetxoen Udalekuak landu duen diziplinetako bat. Gaur, ordea, Boiseko San ...

Gehiago irakurri...


Boisek euskal komunitateko zaindari duen 'San Inazio' festak ospatuko ditu gaur hasi eta datorren igandera arte

2023/07/28

Boiseko 'Oñati' dantza taldeko dantzariak 'San Inazio' prozesioan St Mark elizara euskal mezara joan ondotik artxiboko irudian Bertako askok urte osoan itxarondako euskal jaien tenorea iritsi da Boisera, gaur ostiral arratsaldez hasi eta iganderaino luzatuko diren San Inazio Festival edo 'San Inazio' euskal jaiekin. Gogora dezagun San Ignazio dela —hemen ingelesez ere 'San Inazio' deitua— Boiseko euskal komunitateko zaindaria eta, jaien egitarauko parte, bihar arratsaldez Loiolako santuaren irudia prozesioan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia