2018/12/20

Euskal Erria Elkartea antolatzaile, Uruguaiko Euskal Kultura Kongresuaren VI. edizioa abenduaren 10etik 13ra egin da Montevideon. Euskal Herritik etorrita, Josu Okiñena piano-jotzaile donostiarrari egotzi zitzaion saioak estreinatzeko ardura, bere ‘Xuxurlak’ kontzertua eskainirik. Ekimeneko babesle, Euskal Erria Elkartea, Eusko Jaurlaritza eta Etxepare Euskal ...
Gehiago irakurri...
2018/12/20

‘La Hora de San Nicolás’ izeneko kultura ekitaldia hiriko Udalak eta Merkataritza Federazioak antolatzen dute, San Nicolaseko kaleetan kontzertuak eta arte erakusketak egiteko eta gertaleku berezi hori eskaintzeko beste hainbat ekimen eta proposamenei. Kultura eskaintzarekin batera proposamen gastronomikoak ere biltzen ditu jaialdiak eta hiriko 'Euzkal Etxea' (sic) euskal ...
Gehiago irakurri...
2018/12/19

Joan den urte hasieran bulegoan sartu zenean hasitako bideari jarraiki, hitza bete eta Euskal Etxeen alorreko dirulaguntza 2019ko deialdi nagusia bideratua du dagoeneko Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria buru duen taldeak, eta atzoko Gobernu Bileran Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman ondoren, datozen egunetan argitara emango du EHAA Buletin Ofizialak.
Gehiago irakurri...
2018/12/19

Astearte honetako Gobernu Kontseiluak oniritzia eman die 2019ko Gaztemundu eta Premia Larriko Laguntzen deialdiei. Ondotik, deialdiok indarrean sartzeko EHAA buletin ofizialean argitaratzea falta zaie, eta hori datozen egunotan gertatuko da, abendu barruan. Bi deialdiok, eta Euskal Etxeen deialdi orokorra, orain argitaratuak izan zitezen, ahalegin berezi bat egin dute tramitazioan Kanpoan den Euskal ...
Gehiago irakurri...
2018/12/19

Bi hitzordu proposatu dizkie aurten Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak bere lagunei urtea ixteko. Abenduaren 5ean dantza erakustaldia antolatu zuen, etxeko dantzari txiki, ertain eta helduak partaide. "Eta hain ondo egin zuten gure neska-mutilek, dantzaldi amaieran Olentzero bera agertu eta gozokiak banatu zizkiela", adierazi digute elkartetik. Dantza taldeko arduradun diren Nelba, Graciela eta ...
Gehiago irakurri...
2018/12/18

Galena Erakundeak eta 'La Plata Publicidad' elkarteak urtero ematen dituzten Galena sariak euren 29. ediziora iritsi dira aurten. Ekimenak mota guztietako komunikatzaileak, hau da hedabide grafikoak, telebista, irratia eta internetekoak ere saritzea du helburu "informazioaren independentzia bebeste aldera". 2018ko sariak joan den igandean banatu ziren eta irabazleen artean La ...
Gehiago irakurri...
2018/12/18

Abenduaren 16a da Buenos Aires probintziako Azul hiriaren sorrera-urtemuga eta, aurten ere Udala antolatzaile, mota askotako ekinzak programatu ziren egun horretan hiri mailako data esanguratsua ospatzeko. Ekitaldia joan den igande goizean hasi zen Pedro Burgos fundatzailearen omenezko zeremoniarekin eta esker emate mezaren ostean kabalkada eta musika eta dantza ikuskizunak egin ziren Urioste ...
Gehiago irakurri...
2018/12/17

Valentziako Laurak Bat eta Euskaltzaleok euskal etxeek, aurten bostgarren urtez segidan deitzen duten 'Diasporaren Gutunen VI. Literatura Lehiaketa'ren antolaketa iragarri dute. Lehiaketak bi atal dauzka, munduan nonnahi euskara ikasten ari diren pertsonei zuzendua, lehena; eta bigarren bat, euskara normaltasunez erabiltzen dutenak gogoan hartzen dituena. Gutunak euskaraz idatziak beharko dute izan, ...
Gehiago irakurri...
2018/12/17

José C. Pazeko Toki Eder antolatzaile, Lehiaketa bi kategoriatan antolatu da, adinaren arabera: gazteen kategoria, 12 eta 17 urte arteko neska-mutilei begira, eta helduena, 18 urtetik gorakoentzat. Parte hartzaileek narrazio bakarra aurkeztu ahal izango dute; 2 orrialdeko luzeraduna gutxienez eta 8 gehienez, A-4 tamainan; letra-mota Arial 12 neurrikoa; lerroarte bikoitzekoa. Lanak argitaratugabeak ...
Gehiago irakurri...
2018/12/14

'Bihotzetik' 2018aren erdialdera osatu zen, eta bere lehenengo emanaldiak Euskal Diasporaren Egunean eta Euskal Etxearen urteroko Euskal Festan izan ziren. Taldearen helburua Anaitasuna Euskal Etxeko Egunabar dantza taldeari laguntzea da zuzeneko musikarekin. Fabian Maya Lora soinu-joleak, Julian Robles txistulariak eta Rocio Andrada abeslariak osatzen dute hirukotea baina Euskal Etxetik jakinarazten ...
Gehiago irakurri...