2018/12/28

EuskalKultura.com-ek joan den astean aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak EHAA-BOPV buletin ofizialeko gaurko edizioan eman du argitara euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko 2019rako deialdia. Euskal etxeak bitartekari gauzatzen den deialdi honek 202.000 euroko hornikuntza izango du aurten, iazko kopuru bera, eta bertara eskabideak aurkezteko ...
Gehiago irakurri...
2018/12/28

Uda sartua da dagoeneko Hego Hemisferioan eta euskal necocheatarrek urtarrilero antolatzen duten programa bereziari ekingo diote. Izan ere, turista andana iristen dira sasoi honetan Necocheako hondartzetara eta bertakoak luzitu egiten dira euren proposamenekin. Aurtengo Gizataldeen Azoka urtarrilaren 17tik 20ra izango da, eta Euskal Etxeko danbor-jotzaileak 20an, San Sebastian egunean, euren ...
Gehiago irakurri...
2018/12/27

Ebazpena EHAA-BOPVak eman du argitara gaurko, abenduaren 27ko zenbakian eta 234.000 euro banatzen ditu. FEVA da diru gehien jasoko duen erakundea, eta segitzen diote NABOk eta Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeek. 29 dira orotara onuradunak, gogoan harturik euren artean FEVA (Argentina), NABO (Estatu Batuak) eta FIVU (Uruguai) daudela eta hiru federazio hauetako bakoitzak hainbat euskal etxeren euskara ...
Gehiago irakurri...
2018/12/27

Lehiaketa hiru kategoria izango ditu, adinaren arabera; 12 urte arteko neska-mutilak, 13 eta 17 urte arteko gaztetxoak eta 18 urtetik gorako partaideak. Gaiari dagokionez, librea da, baldintza bakar batekin: idazleek euskal gaiak jorratu behar dituzte. Comahueko Euskal Etxeak aukera zerrenda hau proposatzen du gida gisa:
Gehiago irakurri...
2018/12/26

Elkartasun kanpaina bat abiatu dute Estatu Batuetan, Nevadako Gardnervillen abendu honetan zendu den Guillermo Blancok jasotako mediku-arreta gastuei aurre egiten laguntzeko bere alargun Jeanette (Idiart) Blancori eta familiari. Espainian Euskal Herri ondoan jaioa, Guillermo Blancok Estatu Batuetara emigratu eta euskaldunen artean egin zuen Estatu Batu Mendebaldean bizitza.
Gehiago irakurri...
2018/12/25

Eguberri sasoira iritsi gara beste urte batez, hilabetetan zehar hurbil zein urrun egon diren familia eta lagunekin bildu eta elkarretaratzeko baliatu ohi den sasoia; maite edo estimuan ditugunei geure atxikimendu eta gertukotasuna agertzeko egokia izan daitekeena; urte amaiera ere bertan, elkarri agiantza eta desira onak oparitu, eta gogo eta asmo berriak ezarri, plazaratu eta gauzatzen ...
Gehiago irakurri...
2018/12/24

Gabonak iritsi dira eta euskal diasporak ere Euskal Herriko pertsonaia maitatuenetako baten bisita jaso du azken egunotan. Olentzerok euskal etxeetako txikiei, eta baita hain txikiak ez direnei ere, gozokiak, opariak eta bake eta aurrerabideko mezu alaia ekarri dizkie, urte osoan portaera edo jarrera zintzoa izan dutenei bereziki. Baina Olentzerok ez dio bakarrik ekin bere bidaia emankor honi: herri eta ...
Gehiago irakurri...
2018/12/21

Itxaropenerako deia egin du Iñigo Urkullu lehendakariak 2018ko Eguberria dela-eta munduko euskal etxeei eta Diasporako euskaldunei helarazi dien gutunean. Urtero data hauetan zabaltzen duen Gabon-mezuan, familia, bihotza, barne sentimentuak eta itxaropena aipatzen ditu Urkulluk, Euskadiren aurrerabidea eta euskaldunek aurrera egiteko daukaten gaitasun eta jarrera egokia aipatuz. Argentinatik etorri berria den ...
Gehiago irakurri...
2018/12/21

Valparaisoko I. Euskal Astea joan den astean egin zen, abenduaren 14tik 16ra, eta proposamenak hiriko zenbait gertaleku bereganatu zituen, "komunitate osoarengana iristeko asmoarekin”. Programa abiatzeko, antolatzaileek omenaldia eta errekonozimenduko ekitaldi bat eskaini zieten Valparaisoko euskal familiei eta Euskal Etxearen sortzaile izan ziren sendiei. Ostiralean hortik abiatu eta ...
Gehiago irakurri...
2018/12/20

EHAA Buletin Ofizialak gaur eman du argitara Euskal Etxeen eta Euskal Etxeen Federazioen 2018ko Deialdi Orokorraren Ebazpena. Gogora dezagun 2018ko deialdi honek 902.306 euro banatzen dituela orotara, horietarik 782.306 euro IV. atalean (funtzionamendu gastu, jarduera eta programak); eta beste 120.00 euro, VII atalean (azpiegiturak eta ekipamendua). Hona onuradun gertatu diren Euskal Etxeen eta Euskal ...
Gehiago irakurri...